Gaiak
- Aisia (66)
- Albisteak (74)
- Auzolandegiak (21)
- Boluntarioak (30)
- Elkarrizketak (41)
- Europa (35)
- Euskara (15)
- Gazte-txartela (80)
- Gazteak Lankidetzan (25)
- Gazteen Euskal Legea eta III. Gazte Plana (2)
- Guztiak (170)
- Hezkuntza (11)
- Ingurumena (9)
- Internet (46)
- Jaialdiak (14)
- Jarduera fisikoa (1)
- Londresko Olinpiadak (36)
- musika (1)
- Trukeak (23)
Jarraiguzu
Harpidetu buletinean
Gazteaukera Facebooken
Azken argazkiak
Gazteaukera bideoak
Artxiboa
Telefonoak eta Internet, elkarri begira
Telefonoak Internetekin eta informatikarekin duen harremana aztertu dituzte aurtengo Informatikari Euskaldunen Bilkuran. Udako Euskal Unibertsitateak bi urtero antolatzen ditu informatikaren inguruko jardunaldiak eta aurten mugikorren gorakada eta hedapen azkarra tarteko, berau izan da jardunaldien ardatz. [+]
0
“Ibilbideak egitasmoan parte hartzeko baldintza bakarra gogoa da”
Ibilbideak egitasmoak urtebeteko bidea egin du eta denbora tarte honetan izandako bilakaeraren berri jakin gura izan dugu. [+]
0
30 urte gazteei informazioa helarazten
Aurten Gazte Informazio Zerbitzuak 30 urte betetzen ditu. Apirilaren 17an Europako Gazte informazioaren Eguna ospatzen da, gazteek informazioa jasotzeko duten eskubidea ezagutarazteko asmoz. Euskadin guztira 70 Gazte informazio bulego daude Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban banaturik. Bulego hauetan erabiltzaileek egiten dituzten galderak eta eskariak erantzuten dira, aurrez-aurre zein telematikoki. [+]
0
Bidaien edertasuna iruditan
Bidaiatzeko zergati asko izan ditzakegu: oporrak, lana, familia, maitasuna… Ondorengo bideoek bidaien edertasuna islatzen dute, bakoitzak bere erara, bidaiari bakoitzak bere ikuspuntua erakutsiz. Bidaiek historiak erakusten dizkigutelako, hona zenbait istorio:
0
Infografiak sarean
Infografiak sarean bolo-bolo dabiltza azken urteotan. Infografiak informazioa bisualki aurkezteko sortu ziren: datuak, albisteak zein gertaerak era sintetikoan eta grafikoan laburbilduz. Era horretan errazago ulertzen ditugu edukiak. Gai ezberdinak jorratzeko erabiltzen dira irudi hauek, hala nola, hezkuntza, aisialdia, gizarte-sareak, osasuna, kirolak, geografia eta historia, zientziak zein bestelako gai ugari ilustratzeko.
Informazioa ordenatu eta era ederragoan aurkezteko zeregin honetan laguntzeko saren badira zenbait tresna, guk datuak sartu eta ondoren irudiak sortzen dituzte aplikazio ezberdinek, txantiloi edo plantila batzuei esker. Horren adibide dira honako tresnak. [+]
0
Magia eta zinea gailendu dira Auzolandegietako eta Lankidetzako kartel lehiaketan
- Clara Díez
- 3,2,1…Ekin!
- Lorena Zabala
- Auzolandegiak, magiaz beteak
Lorena Zabala eta Clara Díez gazteak dira 2013ko Auzolandegiak eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan kartel lehiaketako irabazleak. Biek Hego Amerikako herri batera joateko bidaia txartela irabazi dute, beraien lanari esker.
Lorena, 25 urteko arkitektura ikasle bilbotarra da. Egun, karrera amaierako proiektuan lanean ari da buru-belarri. Kirolzale amorratua da eta saski baloiko lehen mailako talde batean jolasten du. Zirkoa, magia, lagunekin irtetea eta bidaiatzea atsegin ditu, besteak beste. Berea da Auzolandegietako kartelaren irudia. [+]
0
“Bizitza beste ikuspuntu batetik ikusteko aukera”
Idoia Moreno arabarra joan den urtean Amazoniako oihanean barrena ibili zen kooperante, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programari esker. Egun Kongoko Errepublika Demokratikoan dago MLFM (Munduko Goseteen Aurkako Mugimendua) GKEarekin, erizain eta nutrizionista lanetan.
Zer dela eta erabaki zenuen Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan izena ematea? [+]
0
“Top euskaraz”: atzerritar abeslariak euskaraz kantari
Korrika 18k ekin dio euskararen aldeko ibilbideari eta guk euskara ahotan darabilten zenbait musikari atzerritarren bilduma egin nahi izan dugu. Gure hizkuntza gure mugez haratago zabaltzeko gai delako, hemen gure “top euskaraz” musika zerrenda:
1. Madonna: Open Your Heart’ and ‘Sagarra Jo’ (4:38 min) (Madonna+Kalakan)
[+]
0









