Tuenti, Facebook eta YouTube euskaraz

Interneten euskaraz gero eta sare gehiagotan nabigatzeko aukera dugu. Sareko hainbat lagunek egindako borondatezko itzulpen lanari esker, eta zenbait plataformek aukera zabaldu dutelako, Facebook, Tuenti eta YouTube (Googleren bideo zerbitzua),  euskaraz ditugu jadanik. Baina nola konfiguratu ditzaket zerbitzu hauek euskaraz?

Tuenti gizarte sarean euskarazko konfigurazioa ezartzeko, “Mi cuenta” izeneko atalean klikatu behar dugu, ezkerreko zutabean “Preferencias de mi cuenta” aukeratu behar dugu eta, azkenik, hizkuntza aukeratuko dugu “Cambiar idioma” atalean.

Facebooken kasuan, “Configuración de Cuenta” atalera joan behar dugu eta bertan “Idioma” atalean aukeratu behar dugu Euskara.

YouTube lehen begiratuan ez badugu euskaraz ikusten, aukera dugu interfazean, behean, aukera zehazteko. Baina, onena, nabigatzailea euskaraz konfiguratzea da horrela euskaraz agertzen baita.

Twitterren kasuan, berriki gaztelerara, frantsesera, alemanera eta italierara itzultzeko aukera ematen du zerbitzu honek, baina euskarazko itzulpena egitea ez dute onartu. Hori dela, eta kanpaina bat dago abian twitter euskaraz eskatzeko. Hainbat lagunek eman dute izena dagoeneko, Xabi Alonso futbolaria tarteko. Zuk ere twitter euskaraz nahi baduzu act.ly orrian eska dezakezu. Lor dezagun sare euskaldun bat denon ahaleginarekin!

 

2

2 erantzun Tuenti, Facebook eta YouTube euskaraz albisteari

  1. Lander dio:

    Kaixo!

    Oso artikulu interesgarria eta positiboa iruditzen zait hau eta zorionak eman nahi nizkizuen. Jendeak minutu bat hartzea lortuz gero, handik aurrera sare sozialetan ibiliko den denbora guztia euskaraz inguratuta egingo luke. Zorionak beraz, horrelako artikulu pedagogikoak oso ongi datoz.

    Bide batez, Twitter kontua duzuela ikusita, proposamen txiki bat egin nahinizueke. Twitter euskaratzeko eskatzeko kanpaina hasi genuen duela hilabete batzuk eta ederra litzateke http://act.ly/35s kanpaina sinatuko bazenute zuen erabiltzailearekin, jarraitzaile asko baitituzue eta ea 3000ra iristea lortzen dugun!

    Informazio gehiagorako, hemen artikulua.

    http://argia.com/erredakzio-mahaia/lander-arbelaitz/2011/02/23/hasi-da-kanpaina-twitter-euskaraz/

    Eskerrik asko eta segi fuerte!

  2. Gazteaukera dio:

    Zure eskariari erantzunez gehitu dugu Twitter euskaraz eskatzeko kanpainaren proposamena.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>