Sareko auzolana: Crowdfunding-a

Sarean bor-bor dabilen hitza da crowdfunding delakoa. Hitzaren itzulpenak finantziazio kolektiboa esan nahi du, hots, taldeko diru bilketa. Ezagunak ditugun ohiko diru bilketekin alderatuz, hala nola, errifak, kaleko gizarte taldeen kanpainak, crowdfundignak Interneten bilatzen du bere publikoa eta diru iturria. Euskarria normalki webgune bat izaten da eta bertan azaltzen dira dirua jaso nahi duten proiektuak eta proiektuen inguruko xehetasunak.

Erabilpen anitza izan dezakeen dohaitza sistema hau, besteak beste, blogak zein egunkariak mantentzeko, musika taldeen diskoak ekoizteko, film independienteak ekoizten laguntzeko zein egitasmo sozialak bultzatzeko erabiltzen da. Edonok jar dezake bere ideia horrelako plataforma batean eta ondoren sare sozialak zein bestelako promozio sistemak erabilita, jendea bertara gerturatuko da, proiektua babesteko.

Plataforma ugari sortu dira 2008az geroztik sarean, bakoitzak bere berezitasunak dituen arren, antzekoak dira finean. Guztion ekarpen txikiekin posible dela egitasmoak aurrera ateratzea sinisten dute proiektu hauen sustatzaileek. Finantziaketa handien ordez esku hartze txikiekietan oinarritzen da sistema hau, eta dohaintza-emaileak proiektuaren parte bihurtzen dira.

Diru bilketa sarean bertan egiten da denbora tarte batean eta kasu gehienetan, diru-emaileek ondoren sari bat jasotzen dute dohaitzaren truke; film baten kredituetan azaltzea, oparirenbat edo produkturenbat izan liteke. Baina horrelako oparitxoetaz haratago honako egitasmoetan laguntzen duten pertsonek behin da berriz adierazten dute gustuko duten proiektu bat laguntzeak ematen dien poztasuna.

Ezarririko denbora tartean ez bada beharrezko finatziazio minimoa lortzen, emaleari bueltatu egiten zaio dirua.

Ondoren haipatzen ditugun webguneak crowdfunding edo finantziazio kolektiboaren adibide dira.

El Cosmonauta

YouTube Preview Image

El Cosmonauta filmak 2 euroren truke ekoizle izateko aukera eskaintzen dio edonori. Espainian donazio sistema honen bidez ekoizturiko lehen film honek 3 urteren buruan 462.340 euro lortu ditu. Nahiz eta oraindik finantzaketa osoa lortu ez duten laster izango da zinemetan ikusgai. Diru-emaleei Ongi etorri pack-a, ekoizle agiria zein kredituetan izena jartzeko eskubidea eskeintzen die.

IndieGoGo

IndieGoGo web orriak 2008az geroztik 12.500 kanpainatik gora bultzatu ditu. Besteak beste, musika, ongintzako kanpianak, negoizio txikiak zein filmak egiteko dirua biltzen dute.

Injoinet

Proiektuak eta negozio ideia txikiak abian jartzeko plataforma da, diru-emaileek ordain bat jasoko dute egindako aportazioaren truke. Ideiak ez badu lortzen behar adina diru ezarririko denboran, dirua itzuliko zaio emaleari.

Goteo

Bestelako crowdfunding proiktuekin aldaratuz kode irekiaren alde egiten duten proiektuak biltzeko gunea da berriko aurkeztu den Goteo. Gizartearentzat onuragarriak izan daitezkeen proiektuak azaleratzen dituzte; eta diruaz gain perfil profesionalak eta jakintzak ere bilatzen dituzte.

Argazkia: micn2sugars, lizentzia

0

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>