ent2

Azkenean deitu egin dizute, lan elkarrizketa izango duzu. Une garrantzitsua da.

Lan elkarrizketari arrakastaz heltzeko metodo perfekturik ez da, garrantzitsua da norberaren onena azalaraztea, hortaz, bada ekidin beharreko zenbait alderdi: berandu heltzea, zaindu gabeko itxura, lagunduta joatea, hitza kentzea, urduritasuna azaltzea, soldataren inguruan gehiegiko interesa adieraztea, aurretik egondako enpresei buruz gaizki aritzea, adeigabea izatea…

Hona hemen, ordea, kontuan hartu beharrekoak: konfiantza eta kontrola erakustea, irribarre egitea, alderdi positiboak nabarmentzea, eskerrak ematea, beti egia esatea…

Lan elkarrizketara heldu baldin bazara lanposturako baldintzak betetzen dituzun seinale. Jar gaitezen elkarrizketa egingo dizun pertsonaren lekuan, zeren bila ari da?… beharbada hiru gakotan laburbildu genezake: EZAGUTZA- GAITASUNA- MOTIBAZIOA. Zure helburua elkarrizketan zehar segurtasuna erakustea da:

“Badakit egiten”: ezagutza

“Badakit nola egin”: gaitasuna

“Egin ere egin nahi dut”: motibazioa

Hiru hauen arteko oreka oso garrantzitsua da, hobe hori batean gehiegi nabarmendu baino.

Ondo prestatzea eta aukerarik ez galtzea komeni da, elkarrizketa batera joateko aukera duzunean aurrera, joan zaitez; hau egitea ez da inolaz ere denbora galtzea, saiakuntza eta hobetzeko parada baizik.

Eta, aukeratzen ez banaute?

Adeitsu izan zaitez eta eskerrak emateko emaila bidali. Agian haiek eskatutako profila ondo betetzen duzun arren enpresak bestelako irizpideak hartu ditu.

Desengainu sentimenduak gobernatzen jakin beharko duzu. Ez ezazu konparaziorik egin, ez ezazu zeure burua biktimatzat hartu, eta ez horrenbeste sufritu. Bizi izan duzun prozesuari buruz hausnartu, eta pentsatu zer egin hobetu ahal izateko. Hurrengo lan elkarrizketan besteengandik bereizteko modua bilatu. Gogoratu: ez dira hutsegiteak, aukerak baizik. Fida zaitez zeure buruarekin! Gogoa, motibazioa eta bizitasuna gorde egin behar dira; arrakasta prozesuan datza, eta ez hainbeste emaitzan.

Gaztebizhitza atarian Ikasketak, Etxebizitza eta Lanaren inguruko informazioa eta aholkularitza zerbitzua zure esku duzu.