Gaiak
- Aisia (68)
- Albisteak (74)
- Auzolandegiak (21)
- Boluntarioak (30)
- Elkarrizketak (41)
- Europa (35)
- Euskara (15)
- Gazte Ibiltariak (2)
- Gazte-txartela (80)
- Gazteak Lankidetzan (25)
- Gazteen Euskal Legea eta III. Gazte Plana (2)
- Guztiak (170)
- Hezkuntza (11)
- Ingurumena (10)
- Internet (46)
- Jaialdiak (14)
- Jarduera fisikoa (3)
- Londresko Olinpiadak (36)
- musika (1)
- Trukeak (23)
Jarraiguzu
Harpidetu buletinean
Gazteaukera Facebooken
Azken argazkiak
Gazteaukera bideoak
Artxiboa
Kategoria Artxiboa: Albisteak
30 urte gazteei informazioa helarazten
Aurten Gazte Informazio Zerbitzuak 30 urte betetzen ditu. Apirilaren 17an Europako Gazte informazioaren Eguna ospatzen da, gazteek informazioa jasotzeko duten eskubidea ezagutarazteko asmoz. Euskadin guztira 70 Gazte informazio bulego daude Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban banaturik. Bulego hauetan erabiltzaileek egiten dituzten galderak eta eskariak erantzuten dira, aurrez-aurre zein telematikoki. [+]
0
Emakumeen Nazioarteko Eguna ekintzaz beterik dator
Gurean da martxoaren 8a eta urtero legez, aurten ere Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta hainbat ekintza antolatu dituzte gure inguruko herrietan.
“Berdintasunaren alde, kirolaz blai!”, leloa lagun duela kirola eta emakumea gaitzat hartzen dituen programa prestatu du Getxoko Udalak. Martxoaren 6tik 18ra bitartean luzatuko dira ekitaldiak eta programa honen helburuak kirolaren jardueran egun dauden desberdintasunak aztertzea, emakume kirolarien onarpen soziala sustatzea, kirol jarduerak balioan jartzea eta emakumeak kirola praktikatzen animatzea dira. [+]
0
Ni euskalduna!, herririk-herri gure aiton-amonen historiak biltzen
Euskal Herrian zehar euskalki ugari direla ez da inolako misterioa. Euskararen berezitasun linguistikoak, liburu, kantu eta urteetan egindako filmaketa ezberdinetan aurki ditzakegu. Egun euskara batuaren, ikastolen eta komunikabideen eraginez han eta hemen, gazteek euskara nahastua darabilte, tokiko euskalkia ,euskara batuaren eta erdararen maileguekin tartekatuz. Sarean ere badira memoria historikoa eta euskara gaitzat hartuz egindako lan ezberdinak; Ni euskalduna! bideobloga adibidez. [+]
0
“160 metros: Una historia del rock en Bizkaia” proiektua, martxan “crowfunding”-ari esker
Bizkaiko gazte talde batek abian jarri duen proiektua da ‘160 metros: Una historia del rock en Bizkaia’: 90eko hamarkadan Ibaizabalen bi aldeetan izandako bilakaera erakusten duen rock dokumentala eta webgunea. Álvaro Fierro kazetaria eta Joseba Gorordo zinemagilea dira horren sortzaileak, eta StereoZona proiektuko kideak batu zitzaizkien bidean. Lan osoa bideratzeko, crowdfundinga edo talde-finantziazioa erabili zuten. Diru-laguntzen truke, hainbat eskaintza egin zituzten. Proiektua abiatzeko, gutxienez 4.905 euro lortu behar zituztela aurreikusi zuten hasieran, baina, kopuru hori gaindituta, 7.655 euro batzeko ahaleginean ari dira orain. Lerro hauek idaztzi orduko, 6.635 euro zituzten. [+]
0
Gazteaukera, 2012ko balantzea
2012a amaitzearekin batera urteko balantzea egiteko ordua iritsi zaigu Gazteaukeran. Urte oparoa izan da, proiektu berri eta interesgarriak lantzeko aukera izan dugulako. Horretaz gain, gure informazioa zabaltzeko erabiltzen ditugun kanalek harrera ona izan dute, eta sare sozialetan dugun presentzia gero eta nabarmenagoa da. [+]
0
Ment@revolution, gure ingurua aktibatzeko ekintza txikiak
Gazteen artean, besteak-beste, Europako mugikortasun programak sustatzen dituen Kaebnai elkarteak Ment@revolution egitasmoa jarri du abian. Baina zer da izen bitxi horren atzean dagoen ekimena? [+]
0
Esperientzia olinpikoa biziko duten blogariekin solasean
Atzo bertan bildu ginen, Londresko Joko Olinpiko eta Paralinpikoetara joango diren zortzi euskal blogariekin, Basque Team-en Getxoko egoitzan izan zen prentsaurrekoan. [+]
1
#Egingodugu2012, gizarte-berrikuntzaren txanda
Portugaleteko Kultur Etxean maiatzaren 23an ekintzailetasunaren eta gizarte-berrikuntzaren inguruko #Egingodugu2012 jardunaldia antolatu zituen. [+]
0
Ekintzailetza sustatzen duen heziketa-eredua
Jon Hormaetxe 23 urteko mutil bat da, Enpresan lizentziaduna eta – VAIVATA enpresaren ko-fundatzailea. Jon-ek enpresa hau sortu du beste 9 lagunekin batera, LEADERSHIP ADVENTURE programako bere parte-hartzean, Enpresa-Kudeaketarako, Lidergorako eta Ekintzailetzarako TECNALIA liderra den ikasketa programa. [+]
0











