Kategoria Artxiboa: Elkarrizketak

Lobak, sormen eztanda Gernikako bonbardaketaren urteurrenean

Imagen 1

Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena heltzear den honetan, bertako gazte talde batek Lobak plataforma abian jarri dute. Gazte sortzaileez osaturiko gernikarren helburua, sorkuntza pieza ezberdinen bidez (argazkigintza, bideoa, musika, dantza, testua…) bonbardaketaren gertakari historiko lantzea izan da, ikuspegi ezberdinetatik. Era berean, gazte sortzaileentzako topaleku ere bada, Lobak ekimena. Inprobisazioak eta parte-hartze aktiboak zeresan handia izan du proiektuaren bilakaeran. [+]

0

Zinelkar, hausnarketarako topagune

Zinelkar3

Zinelkar Elkarbizitzarako Espazioak, zinema eta eztabaidaren bitartez, bizitzea egokitu zaigun mundu honetako hiru esparruri buruzko azterketa egitea proposatzen die unibertsitateko ikasleei: politikarena, gizartearena eta norberari dagokiona. [+]

0

“Idaztea oso gustuko dut eta idazten jarraitzeko asmoa dut”

eider_bereziartua

Londrestik bueltatu berri da Mikroipun lehiaketako urtengo irabazlea, bere sariaz gozatu ostean. Eider Bereziartua ikus-entzunezko komunikazioa ikasten ari da Bartzelonan Pompeu Fabra unibertsitatean eta dagoeneko hirugarren mailan dago. Denbora azkar pasatzen dela dio. 20 urte dauzka eta momentu hauetan ez dauka ideiarik ere zer egingo duen ikasketak amaitzean. Kirola oso gogoko du, saski baloia batik bat, bidaiatzea ere bai, lagunekin egotea, irakurtzea, idaztea… [+]

0

“London is calling”: belaunaldiz-belaunaldi gazteen erreferentzi

P1010933

Londresek gazteengan lilura sortarazten duela bistakoa da. Belaunaldi ezberdinetako gazteak joan izan dira bertara, lan bila, ingelesa ikastera, au-pair gisa, ikastaro ezberdinak egitera zein oporretan. Gure lagunek, lehengusurenbatek, zein gurasoek ere bizi izan dute hiri honetan abenturarenbat ziurrenik. Nork ez du bertan bizi den lagunenbat ezagutzen? [+]

3

EGK, gazte mugimenduen bozgorailu

EGK

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak 25 urte bete ditu aurtengo maiatzean. Urteotan Gazte Eragileekin eta Elkarteekin eginiko sare lanak, Gazte mugimenduak lotu, zubiak eraiki zein eskubide sozialak aldarrikatzeko balio izan du. Batiste Ezeiza EGKko lehendakariak urteotako lanaren berri eman digu. [+]

0

Zinemaldiaren beste kamerak

jone

Jone Novo duragarrak freelance bezala lan egiten du Eitbrentzat eta beste zenbait ekoizpen-etxe eta bezerorentzat. Kameralari, editore eta produkzio lanetan aritzen da lanean. Programazio modulu bat ikasi ostean, Andoaingo Zine Eskolan errealizazio modulu bat egin zuen. Bere zaletasunen artean zinea eta musika dira aipagarrienak. DJ lanetan edo “musika jartzaile”, berak dioen bezala, aritzen da Donostiako eta Bilboko hainbat tabernetan. [+]

0

Eta orain zer?

norabideak

Maria Ruiz de Azua arrasatearrak Publizitatea eta Harreman Publikoko ikasketak amaitu berri ditu. Kirola, musika, hondartzara joatea eta jende interesgarria ezagutzea gustuko dituen 23 urteko neska honekin mintzatu gara, krisia, ikasketek eta lan munduko jauziaren inguruan. [+]

0

Helmuga Cochabamba

Argazkia

Leire dut izena eta andoaindarra (Gipuzkoa) naiz. 2001an bukatu nituen turismo ikasketak eta orain arte han-hemenka aritu naiz toki ezberdinetan lanean: azafata, zerbitzari eta bestelako lanetan. Krisia dela eta lanik gabe nago momentu honetan. Txikitatik jokatu izan dut esku baloian eta pertsona irekitzat dut nire burua. Oso gustuko dut bidaiatzea eta kultura ezberdinetako jende berria ezagutzea, baita musika entzutea, zinemara joatea zein lagunekin egotea ere

Nola jakin zenuen Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren berri?  [+]

1

Pedalei eraginez munduan zehar


Zelanda Berrian egindako Kiwizibidaia. Mikel Bringas txiki-txikitatik izan da kirolzalea. Bere zaletasunak animaturik  ikasketak esparru horretara zuzendu  zituen eta egun, kirola eta mugikortasun jasangarriaren aldeko egitasmoak abian jartzen lan egiten du.

Lagunekin, bikotearekin zein familia osoarekin munduan zehar bidaiatzeari ekin zion duela zenbait urte bizikleta garraiobide zuela.  Urrun zein hurbil, txoko ezberdinetan izandako bizipenak bizibidaia blogean ikusgai daude.  [+]

0

Kaebnai: Gazteen mugikortasuna sustatzen

nazioarteko_mugikortasuna

Jorge Saez Martinez Kaebnai elkarteko koordinatzailea da. Irabazi asmorik gabeko kultur elkarte honek kultur arteko ekintzan oinarrituriko proiektuak garatzen ditu. 2011 urte osoan zehar, Gazteen Mugikortasuna Nazioartean oinarri duten ikastaro monografikoak antolatuko dituzte. Berarekin mintzatu gara elkarteaz eta baita Europan gazteek egin ditzaketen programez ere.

Noiz sortu zenuten Kaebnai elkartea eta zein helbururekin? [+]

0
Orrialde: 1 / 41234