Gaiak
- Aisia (66)
- Albisteak (74)
- Auzolandegiak (21)
- Boluntarioak (30)
- Elkarrizketak (41)
- Europa (35)
- Euskara (15)
- Gazte-txartela (80)
- Gazteak Lankidetzan (25)
- Gazteen Euskal Legea eta III. Gazte Plana (2)
- Guztiak (170)
- Hezkuntza (11)
- Ingurumena (9)
- Internet (46)
- Jaialdiak (14)
- Jarduera fisikoa (1)
- Londresko Olinpiadak (36)
- musika (1)
- Trukeak (23)
Jarraiguzu
Harpidetu buletinean
Gazteaukera Facebooken
Azken argazkiak
Gazteaukera bideoak
Artxiboa
Kategoria Artxiboa: Euskara
Telefonoak eta Internet, elkarri begira
Telefonoak Internetekin eta informatikarekin duen harremana aztertu dituzte aurtengo Informatikari Euskaldunen Bilkuran. Udako Euskal Unibertsitateak bi urtero antolatzen ditu informatikaren inguruko jardunaldiak eta aurten mugikorren gorakada eta hedapen azkarra tarteko, berau izan da jardunaldien ardatz. [+]
0
Ni euskalduna!, herririk-herri gure aiton-amonen historiak biltzen
Euskal Herrian zehar euskalki ugari direla ez da inolako misterioa. Euskararen berezitasun linguistikoak, liburu, kantu eta urteetan egindako filmaketa ezberdinetan aurki ditzakegu. Egun euskara batuaren, ikastolen eta komunikabideen eraginez han eta hemen, gazteek euskara nahastua darabilte, tokiko euskalkia ,euskara batuaren eta erdararen maileguekin tartekatuz. Sarean ere badira memoria historikoa eta euskara gaitzat hartuz egindako lan ezberdinak; Ni euskalduna! bideobloga adibidez. [+]
0
Korrika 18: Ginkana erraldoia, lekukoa bilatzeko
2013ko martxoaren 14tik 24ra egingo dute 18. Korrika, Andoaindik Baionara. Ohikoa den bezala, ekitaldi ugari antolatuko dute ekimen honen inguruan, tartean Korrika Kulturala. Aurten, ordea, erronka berezi bat proposatu digute: Lekukoaren Bila ginkana. [+]
0
Kilometroak eta Nafarroa Oinez ikastolen jaiak, urrian
Udazkenarekin batera, itzuli egin dira ikastolen aldeko festak: Andoainen (Kilometroak) eta Zizur Txikian (Nafarroa Oinez) egingo dituzte, urriaren 7an eta urriaren 21ean. “On egin” eta “Kolore&hitz” dira bi festok alaitzeko aukeratu dituzten goiburuak.
0
Abian da Mintzapraktikak programa
Mintzapraktika AEK-k eta Topaguneak antolatzen duten programan parte hartzeko deialdia ireki dute. Euskaraz hitz egin ohi duten pertsonak euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez duten pertsonekin elkartzea du helburu programa horrek. Horretarako, hainbat mintzapraktika programa jartzen dira martxan, auzo, herri eta hirietan.
0
Euskarazko Wikipedia aberastuz
Denontzat aski ezaguna da dagoeneko Wikipedia, sareko entziklopedia askea. Filosofia irekia eta parte hartzailea duen wiki honek hainbat hizkuntzatan eskaintzen ditu edukiak. Eta nola ez, euskarak ere badu bere txokoa jakintzaren munduan. Edonork lagundu dezake Wikipedian; edukiak itzultzen, akatsak zuzentzen zein artikulu berriak proposatzen, beti ere zenbait jarraibideri jarraituz. Horretarako tutorial honek zeregin honetan hasiberria denari lagun dakioke. [+]
4
‘Idaztea oso gustuko dut eta idazten jarraitzeko asmoa dut’
Londrestik bueltatu berri da Mikroipun lehiaketako urtengo irabazlea, bere sariaz gozatu ostean. Eider Bereziartua ikus-entzunezko komunikazioa ikasten ari da Bartzelonan Pompeu Fabra unibertsitatean eta dagoeneko hirugarren mailan dago. Denbora azkar pasatzen dela dio. 20 urte dauzka eta momentu hauetan ez dauka ideiarik ere zer egingo duen ikasketak amaitzean. Kirola oso gogoko du, saski baloia batik bat, bidaiatzea ere bai, lagunekin egotea, irakurtzea, idaztea… [+]
0
Tuenti, Facebook eta YouTube euskaraz
Interneten euskaraz gero eta sare gehiagotan nabigatzeko aukera dugu. Sareko hainbat lagunek egindako borondatezko itzulpen lanari esker, eta zenbait plataformek aukera zabaldu dutelako, Facebook, Tuenti eta YouTube (Googleren bideo zerbitzua), euskaraz ditugu jadanik. Baina nola konfiguratu ditzaket zerbitzu hauek euskaraz?
1
Araba euskarazek Laudio besarkatzen du
Datorren ekainaren 19an Laudioko herriak Araba euskaraz ikastolen jaia hartuko du. Izan direlako gara, garelako izango dira lelopean hainbat ekitaldi izango dira ibilbide osoan zehar.
Musika gustuko duzuenontzat aukera aparta izango da era guztietako doinuak entzuteko. Lehenengo gunean, esaterako, erromeria izango da, Sokaide eta Izargi taldeekin. [+]
0









