Kategoria Artxiboa: Gazteak Lankidetzan

Zabal itzazu begiak!

EGL_anerekin

Ane Bilbao Erezkanoren kartela izan da garaile Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2012 kartel lehiaketan. Bilbotar gazteak Argentinara joateko bidaia irabazi du egindako lanagatik. [+]

0

2012ko Auzolandegietako eta Gaztek Lankidetzan programetako kartelak

6961314723_3a1d15c698

Aukeratu ditugu aurtengo Auzolandegietako eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan programetako kartel garaileak. Oso lan politak jaso ditugu eta ez da bat ere erraza izan bi lan hautatzea. Mila esker parte hartu duzuen guztioi. Lan guztiak flickr-en ditugu ikusgai.

Auzolandegiak programako kartel garailea

 [+]

0

Auzolandegiak eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan kartel bilduma

4108135981_bf2b2a24f3_z

Zuetariko zenbaitzuk, zalantzak eta jakin-mina azaldu diguzue Euskadiko Gazteak Lankidetzan eta Auzolandegiak kartel lehiaketaren inguruan. Hori dela eta, bi programa hauek 2009, 2010 eta 2011 urteetan izan zituzten irudiak erakutsi nahi dizkizuegu.

Kartelek, ikusten duzuen bezala, lelo bat proposatzen zuten aldiro, eta zuek gure lehiaketan parte hartzeko gauza bera egin behar duzue:  irudi bat eta lelo bat bidali. Hori bai,  irudia hutsik joan behar da eta leloa izen emate orrian azaldu behar da. [+]

0

Udarako bi bidaia interesgarri: Londresko Olinpiadak eta Latinoamerika

got_edukia_eus

Oraindik otsailean gauden arren udako planak egiten hasi gara Gazteaukeran. Dena prest izateko, garaiz ibiltzea komeni da eta. Aurten, ohiko programez gain, zenbait berrikuntza eta sorpresa izango ditugu gure egitarauan.

2012ko Londresko Joko Olinpikoetara bidaia [+]

0

Gazteaukera TB

youtube_blog

Albisteak, elkarrizketak, lehiaketak eta orain bideoak egiteari ere ekin diogu. Gazteaukerak hilean behin bideo bat plazaratuko du Youtubeko bere kanalean eta laster ETB3an ere ikusteko aukera izango duzue. Gure asmoa, gazteontzako prest ditugun programa ezberdinen berri ematea da bideo hauen bidez: Auzolandegiak, Euskadiko Gazteak Lankidetzan, Gazte informazioa, Gazte-txartela, Europako programak… zer diren, era argi eta erakargarrian azaldu nahi dizuegu.

Era berean, partaide izan zareten guztiontzako opari bat ere izan nahi dute lan hauek, zuek gabe ez bailirateke posible izango programak aurrera ateratzea. [+]

1

Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2011 iruditan

koperanteak

Aurtengo Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako zenbait bideo jaso ditugu eta jarraian dituzue ikusgai. Bideo gehiago eta aurreko edizioetako lanak eta kontakizunak ere, ez itzazue galdu.

 [+]

1

Helmuga Cochabamba

Argazkia

Leire dut izena eta andoaindarra (Gipuzkoa) naiz. 2001an bukatu nituen turismo ikasketak eta orain arte han-hemenka aritu naiz toki ezberdinetan lanean: azafata, zerbitzari eta bestelako lanetan. Krisia dela eta lanik gabe nago momentu honetan. Txikitatik jokatu izan dut esku baloian eta pertsona irekitzat dut nire burua. Oso gustuko dut bidaiatzea eta kultura ezberdinetako jende berria ezagutzea, baita musika entzutea, zinemara joatea zein lagunekin egotea ere

Nola jakin zenuen Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren berri?  [+]

1

Gazte kooperanteekin lanean

barria2011

Itziar Irazabalek urteak daramatza Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan parte hartzen antolakuntza eta koordinazio lanetan.

Lankidetza programetan eskarmentu handia du eta berarekin mintzatu nahi izan dugu programa honen ibilbidea gertutik ezagutzeko. [+]

0

Elkartasunez beteriko uda

kooperanteak

Uda sasoirako gero eta gutxiago falta da eta aisialdia aprobetxatuz, elkartasuna lagun dugula, egin ditzakegun programak dakartzagu. Agian, aski ezagunak dira zuetariko askorentzat urtetik-urtera Gazteaukerak abiarazten dituen Auzolandegiak eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan programak. Oraingo post honetan egitasmo hauen inguruko xehetasun batzuk aipatzea gustatuko litzaiguke.

Auzolandegiak Euskadiko, Estatuko zein Nazioarteko herri ezberdinetan egiten diraurtero uda sasoian. Leku anitzetako gazteek bat egiteko aukera izaten dute auzolandegietan, gizartearen hobekuntzarekin zerikusia duen proiektu bat ardatz izanik. Egitasmoak borondatez eta ordainetan dirurik jaso gabe burutzen dituzte partaideek eta lanaz haratago elkarbizitza, tolerantzia, elkartasuna, parte hartzea, kultura aniztasunean hezitzea, etab. sustatzeko bide bat dira. [+]

0

Limako San Juan de Lurigancho auzoan lanean

Limako San Juan de Lurigancho auzoa

Oihan Lopez oreretarrak 26 urte ditu eta lanbidez heziketa fisikoko irakaslea da. Aurtengo udan bere jakintzak partekatzeko aukera izan du Euskadiko Gazteak Lankidetzanprograman parte hartuz. Perun izan da 3 hilabetez, Limako auzo txiro batean haurrekin lanean. Gaur egun psikopedagogia ikasketak burutzen dihardu.

Nola izan zenuen Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren berri eta zergatik animatu zinen izen ematera? [+]

0
Orrialde: 1 / 3123