Kategoria Artxiboa: Hezkuntza

Infografiak sarean

picto

Infografiak sarean bolo-bolo dabiltza azken urteotan. Infografiak informazioa bisualki aurkezteko sortu ziren: datuak, albisteak zein gertaerak era sintetikoan eta grafikoan laburbilduz. Era horretan errazago ulertzen ditugu edukiak. Gai ezberdinak jorratzeko erabiltzen dira irudi hauek, hala nola, hezkuntza, aisialdia, gizarte-sareak, osasuna, kirolak, geografia eta historia, zientziak zein bestelako gai ugari ilustratzeko.

Informazioa ordenatu eta era ederragoan aurkezteko zeregin honetan laguntzeko saren badira zenbait tresna, guk datuak sartu eta ondoren irudiak sortzen dituzte aplikazio ezberdinek, txantiloi edo plantila batzuei esker. Horren adibide dira honako tresnak. [+]

0

Bankuen jokabide txarrak auzitan “Zure diruarekin” dokumentalean

Bogan dagoen gaia da egun ekomomia eredua eta bankuek duten jarrera eta ardura etxegabetze eta krisiaren aurrean. Horren haritik, Setem Hego Haizea GGKE-ak, berriki aurkeztu du ‘Zure diruarekin/ Con tu dinero’ dokumentala. Lan honek, bankuen jokabide txarrak aztertzen ditu; lan eskubideak eta giza eskubideak betetzen ez dituzten enpresetan egindako inbertsio okerrak , arma industriekin duten harremana, eta etxe-gabetzeen aurrean duten jarrera… [+]

0

Kilometroak eta Nafarroa Oinez ikastolen jaiak, urrian

kilometroakfroga

Udazkenarekin batera, itzuli egin dira ikastolen aldeko festak: Andoainen (Kilometroak) eta Zizur Txikian (Nafarroa Oinez) egingo dituzte, urriaren 7an eta urriaren 21ean. “On egin” eta “Kolore&hitz” dira bi festok alaitzeko aukeratu dituzten goiburuak.

 [+]

0

Ekintzailetza sustatzen duen heziketa-eredua

finlandia_team_academy

Jon Hormaetxe 23 urteko mutil bat da, Enpresan lizentziaduna eta – VAIVATA enpresaren ko-fundatzailea. Jon-ek enpresa hau sortu du beste 9 lagunekin batera, LEADERSHIP ADVENTURE programako bere parte-hartzean, Enpresa-Kudeaketarako, Lidergorako eta Ekintzailetzarako TECNALIA liderra den ikasketa programa. [+]

0

Zinelkar, hausnarketarako topagune

Zinelkar3

Zinelkar Elkarbizitzarako Espazioak, zinema eta eztabaidaren bitartez, bizitzea egokitu zaigun mundu honetako hiru esparruri buruzko azterketa egitea proposatzen die unibertsitateko ikasleei: politikarena, gizartearena eta norberari dagokiona. [+]

0

Bullying eta Ciberbullying-ari hortzak erakutsiz

bullying

Aski entzunak ditugu Bullying eta Ciberbullying fenomenoak. Adin txikiko gaztetxoei aurrez-aurre eskolan, kalean  zein teknologia berriak erabiliz egindako tratu txar fisiko zein psikologikoak herrialde ezberdinetan gertatzen dira zoritxarrez.

Egun protokolo ugari daude egoera lazgarri hauei aurre egiteko. Gure blogera ekarri nahi izan ditugu, Bullying eta Ciberbullying-aren egoera salatu eta kontzientzia sortzeko egin diren zenbait iragarki. [+]

0

Euskarazko Wikipedia aberastuz

logo-wikipedia

Denontzat aski ezaguna da dagoeneko Wikipedia, sareko entziklopedia askea. Filosofia irekia eta parte hartzailea duen wiki honek hainbat hizkuntzatan eskaintzen ditu edukiak. Eta nola ez, euskarak ere badu bere txokoa jakintzaren munduan. Edonork lagundu dezake Wikipedian; edukiak itzultzen, akatsak zuzentzen zein artikulu berriak proposatzen, beti ere zenbait jarraibideri jarraituz. Horretarako tutorial honek zeregin honetan hasiberria denari lagun dakioke. [+]

4

EGK, gazte mugimenduen bozgorailu

EGK

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak 25 urte bete ditu aurtengo maiatzean. Urteotan Gazte Eragileekin eta Elkarteekin eginiko sare lanak, Gazte mugimenduak lotu, zubiak eraiki zein eskubide sozialak aldarrikatzeko balio izan du. Batiste Ezeiza EGKko lehendakariak urteotako lanaren berri eman digu. [+]

0

Kaebnai: Gazteen mugikortasuna sustatzen

nazioarteko_mugikortasuna

Jorge Saez Martinez Kaebnai elkarteko koordinatzailea da. Irabazi asmorik gabeko kultur elkarte honek kultur arteko ekintzan oinarrituriko proiektuak garatzen ditu. 2011 urte osoan zehar, Gazteen Mugikortasuna Nazioartean oinarri duten ikastaro monografikoak antolatuko dituzte. Berarekin mintzatu gara elkarteaz eta baita Europan gazteek egin ditzaketen programez ere.

Noiz sortu zenuten Kaebnai elkartea eta zein helbururekin? [+]

0

Boga! Ibilaldiaren alde arraunean

Ondarroak hartuko du aurten Ibilaldia maiatzaren 29an. Bizkaiko ikastolen jai handi honek Boga! leloa lagun duela, herritar ugariren laguntza izan du bideoklipa egiteko orduan. Hona hemen emaitza.  [+]

0
Orrialde: 1 / 212