Gaiak
- Aisia (66)
- Albisteak (74)
- Auzolandegiak (21)
- Boluntarioak (30)
- Elkarrizketak (41)
- Europa (35)
- Euskara (15)
- Gazte-txartela (80)
- Gazteak Lankidetzan (25)
- Gazteen Euskal Legea eta III. Gazte Plana (2)
- Guztiak (170)
- Hezkuntza (11)
- Ingurumena (9)
- Internet (46)
- Jaialdiak (14)
- Jarduera fisikoa (1)
- Londresko Olinpiadak (36)
- musika (1)
- Trukeak (23)
Jarraiguzu
Harpidetu buletinean
Gazteaukera Facebooken
Azken argazkiak
Gazteaukera bideoak
Artxiboa
Kategoria Artxiboa: Ingurumena
Bidaien edertasuna iruditan
Bidaiatzeko zergati asko izan ditzakegu: oporrak, lana, familia, maitasuna… Ondorengo bideoek bidaien edertasuna islatzen dute, bakoitzak bere erara, bidaiari bakoitzak bere ikuspuntua erakutsiz. Bidaiek historiak erakusten dizkigutelako, hona zenbait istorio:
0
Auzolana, lehen eta orain
Auzolana antzinatik datorkigun lankidetza sistema bat da. Auzolanak, auzotar, herritar, zein bizikideen artean auzo eta herriaren mesedetan izango diren zereginak egitean datza. Nekazal eremuetan sustraituriko sistema honek oraindik gure artean darrai eta egun herri txiki zein ertain askotan ikus ditzakegu auzolanaren fruituak. [+]
0
Bizikletak “aske” uzteko ekimena
Biziz-bizi Bilbon sorturiko txirrindulari elkarteak “Libera tu bici” deritzon egitasmo interesgarria jarri du abian. Ekimen honek , interneteko atari batean, erabiltzen ez ditugun eta “libre utzi” nahi ditugun bizikletak iragartzeko proposamena luzatzen digu. Trastelekuan zein aparkalekuan ahutsa hartzen ditugun bizikletak beste norbaitentzat erabilgarri izan daitezkeela uste dute ekimen honen sustatzaileek eta hori dela eta atari bat prestatu dute bizikletak zirkulazioan jartzeko. [+]
0
JantziAgain, erabilitako arroparentzako bigarren aukera, Cristina Enea fundazioan
Cristina Enea Donostiako fundazioak JantziAgain ekimena jarri du abian. 2013ko hilabete bakoitzeko azken igandeetan egingo duten proiektu honek arropa eta osagarriak partekatu nahi dituztenen topalekuan bilakatu nahi du. Bilgune honetan, pertsonalizazioari, joskintzari eta jantzigintzari buruzko ideiak eta ezagutzak zabaldu nahi dituzte. Horretarako, Tytii Thusberger diseinatzaile finlandiarraren eta Alfa eibartar etxearen babesa dute.
0
Gehiegizko diru xahutzea Gabonetan? Ez, mila esker
Gabonetako iragarkiek sentimenduz beteriko mezu ugari plazaratzen dizkigute, gure baitan, familia balioak eta elkartasun sentipenak piztu asmoz. Baina ez gaitezen engainatu, iragarkion helburua argia baita; Gabonen aitzakian inolako kontrolik gabe erostera bideratu nahi gaituzte, horren ondorio sozial eta ekologikoetan erreparatu gabe.
Oso gutxitan pentsatzen dugu benetan publizitateak eta erakusleihoek eskaintzen dizkiguten produktuak behar ditugun eta erosketak egitearen ondorioak zeintzuk diren. Has gaitezen pentsatzen.
0
Auzolan ekologikoa Karrantzan
Ekainean bi familiak beraien proiektua aurrera eramateko boluntarioen laguntza eskatzen zuen iragarki bat jarri zuten. Abentura honen bultzatzaile den Erika Yurrek ekimen interesgarri honen berri eman digu: [+]
0
Pedalei eraginez munduan zehar
Zelanda Berrian egindako Kiwizibidaia. Mikel Bringas txiki-txikitatik izan da kirolzalea. Bere zaletasunak animaturik ikasketak esparru horretara zuzendu zituen eta egun, kirola eta mugikortasun jasangarriaren aldeko egitasmoak abian jartzen lan egiten du.
Lagunekin, bikotearekin zein familia osoarekin munduan zehar bidaiatzeari ekin zion duela zenbait urte bizikleta garraiobide zuela. Urrun zein hurbil, txoko ezberdinetan izandako bizipenak bizibidaia blogean ikusgai daude. [+]
0
Tokitan.tv, bidaiari txikientzako abentura handiak
Haritz Rodriguez Euskaltube ren arduradunak, berriki abian jarri du Tokitan.tv web telebista. Proiektu honen inguruko nondik norakoak jakiteko asmoz galderatxo batzuk egin dizkiogu.
Zein asmoarekin jarri duzue Tokitan.tv proiektua abian eta zer dela eta bidaiak? [+]
0
Ingurumena zaintzen Ingalaterran
Bere neurriko boluntariotza proiektua aurkitu du Eneritz Ibarrak (25 urte, Eibar). Ingurugiro zientziak ikasi ditu eta, joan den urtarriletik, Oakham-en (Ingalaterra) dago ingurumenarekin lotutako egitasmoak lantzen bertako eskola eta institutuetan. Boluntariotza proiektu batean murgiltzeko lehen pausuak nola eman zituen eta bere eginkizuna zertan datzan azaldu digu Eneritzek:
“Unibertsitateko ikasketak bukatu eta ikasten jarraitu nuen baina hala ere ez nuen nere burua bete-betean lan munduan sartzeko momentua ezta modua ere ikusten. Ingurugiro zientziak ikasi ostean ez nengoen enpresa batean lanean hasteko prest eta ez nuen aukera larregirik inguruan. Hortaz boluntariotza proiektuen bila aritu nintzen aldi batez Bilboko EYCI elkartearekin topo egin nuen arte. Eurek Europako Boluntariotza Zerbitzuan parte hartzea proposatu zidaten eta ondoren paper guztiak betetzen eta beharrezko kontaktuak egiten ere lagundu zidaten, proiektu honek Europan zehar banatutako bi elkarteren elkarlana eskatzen baitu”. [+]
0








