Gaiak
- Aisia (20)
- Albisteak (64)
- Auzolandegiak (18)
- Boluntarioak (29)
- Elkarrizketak (35)
- Europa (33)
- Euskara (9)
- Gazte-txartela (42)
- Gazteak Lankidetzan (21)
- Gazteen Euskal Legea eta III. Gazte Plana (2)
- Guztiak (170)
- Hezkuntza (7)
- Ingurumena (5)
- Internet (34)
- Jaialdiak (13)
- Londresko Olinpiadak (4)
- Trukeak (22)
Jarraiguzu
Harpidetu buletinean
Gazteaukera Facebooken
Azken argazkiak
Gazteaukera bideoak
Artxiboa
Kategoria Artxiboa: Internet
Euskaldunak Londresen
Maite Frailek, hainbat euskaldun gazte elkarrizketatu ditu berriki Londresen. Ilusioz beterik, lan bila, ingelesa ikastera edo krisi ekonomikotik alde egiteko asmoekin Britainia Handiko hiriburura gerturatu dira.
Bi bideo hauetan, gazteak beraiek azaltzen digute egun bizi dutena Londresen. [+]
0
Teknologia berriak soinean
Inauteriak direla eta era guztietako mozorroak ikusteko aukera ederra izaten dugu. Tradizioz beteriko jantziak eraman ohi dituzte Euskal Herriko zenbait herrietan eta beste zenbaitetan, koadrilan onarturiko mozorroak gailentzen dira. Badira baita bere kaxa mozorrotzen direnak ere. Sarean, teknologia berriekin loturiko honako jantziekin topo egin dugu, zenbait kasutan modan dauden marken erakusleiho direlarik mozorroak. Eta zu nola mozorrotuko zara?
0
Bullying eta Ciberbullying-ari hortzak erakutsiz
Aski entzunak ditugu Bullying eta Ciberbullying fenomenoak. Adin txikiko gaztetxoei aurrez-aurre eskolan, kalean zein teknologia berriak erabiliz egindako tratu txar fisiko zein psikologikoak herrialde ezberdinetan gertatzen dira zoritxarrez.
Egun protokolo ugari daude egoera lazgarri hauei aurre egiteko. Gure blogera ekarri nahi izan ditugu, Bullying eta Ciberbullying-aren egoera salatu eta kontzientzia sortzeko egin diren zenbait iragarki. [+]
0
Euskarazko Wikipedia aberastuz
Denontzat aski ezaguna da dagoeneko Wikipedia, sareko entziklopedia askea. Filosofia irekia eta parte hartzailea duen wiki honek hainbat hizkuntzatan eskaintzen ditu edukiak. Eta nola ez, euskarak ere badu bere txokoa jakintzaren munduan. Edonork lagundu dezake Wikipedian; edukiak itzultzen, akatsak zuzentzen zein artikulu berriak proposatzen, beti ere zenbait jarraibideri jarraituz. Horretarako tutorial honek zeregin honetan hasiberria denari lagun dakioke. [+]
4
Sareko auzolana: Crowdfunding-a
Sarean bor-bor dabilen hitza da crowdfunding delakoa. Hitzaren itzulpenak finantziazio kolektiboa esan nahi du, hots, taldeko diru bilketa. Ezagunak ditugun ohiko diru bilketekin alderatuz, hala nola, errifak, kaleko gizarte taldeen kanpainak, crowdfundignak Interneten bilatzen du bere publikoa eta diru iturria. Euskarria normalki webgune bat izaten da eta bertan azaltzen dira dirua jaso nahi duten proiektuak eta proiektuen inguruko xehetasunak. [+]
0
Gazteaukera TB
Albisteak, elkarrizketak, lehiaketak eta orain bideoak egiteari ere ekin diogu. Gazteaukerak hilean behin bideo bat plazaratuko du Youtubeko bere kanalean eta laster ETB3an ere ikusteko aukera izango duzue. Gure asmoa, gazteontzako prest ditugun programa ezberdinen berri ematea da bideo hauen bidez: Auzolandegiak, Euskadiko Gazteak Lankidetzan, Gazte informazioa, Gazte-txartela, Europako programak… zer diren, era argi eta erakargarrian azaldu nahi dizuegu.
Era berean, partaide izan zareten guztiontzako opari bat ere izan nahi dute lan hauek, zuek gabe ez bailirateke posible izango programak aurrera ateratzea. [+]
1
Tuenti, Facebook eta YouTube euskaraz
Interneten euskaraz gero eta sare gehiagotan nabigatzeko aukera dugu. Sareko hainbat lagunek egindako borondatezko itzulpen lanari esker, eta zenbait plataformek aukera zabaldu dutelako, Facebook, Tuenti eta YouTube (Googleren bideo zerbitzua), euskaraz ditugu jadanik. Baina nola konfiguratu ditzaket zerbitzu hauek euskaraz?
2
i-gazte sariak
Zorionak i-gazte zozketan parte hartu duzuen guztioi. Poltsa barruan duzun Gazte kit saria, gertuko Gazte Informazio Bulego batean jaso dezakezu eta non jaso nahi duzun jakiteko, laster jarriko gara zurekin harremanetan email bidez. [+]
0
Kukutzaren aldeko Lipduba
Bilboko Errekalde auzoko Kukutza III gaztetxearen alde 500 gaztek baino gehiagok parte hartu zuten Lipdub honetan. Kanporatze aginduaren aurrean, mezu positiboz beteriko atogestioaren aldeko aldarria eta gazteen arteko auzolana ageri dira lan honetan. [+]
0
iPad-ak badu jabea
Leire Alvarez bilbotarra izan da Gazteaukerako buletin digitalaren zozketan 32 Gb-tako iPada irabazi duen laguna.
Ikus-entzunezko ikasketak bukatzear da ikasturte honetan, eta udaran, Bilboko aldizkari batean praktikak egiteko asmoa du. [+]
0









