Gaiak
- Aisia (66)
- Albisteak (74)
- Auzolandegiak (21)
- Boluntarioak (30)
- Elkarrizketak (41)
- Europa (35)
- Euskara (15)
- Gazte-txartela (80)
- Gazteak Lankidetzan (25)
- Gazteen Euskal Legea eta III. Gazte Plana (2)
- Guztiak (170)
- Hezkuntza (11)
- Ingurumena (9)
- Internet (45)
- Jaialdiak (14)
- Jarduera fisikoa (1)
- Londresko Olinpiadak (36)
- musika (1)
- Trukeak (23)
Jarraiguzu
Harpidetu buletinean
Gazteaukera Facebooken
Azken argazkiak
Gazteaukera bideoak
Artxiboa
Kategoria Artxiboa: Jaialdiak
Kilometroak eta Nafarroa Oinez ikastolen jaiak, urrian
Udazkenarekin batera, itzuli egin dira ikastolen aldeko festak: Andoainen (Kilometroak) eta Zizur Txikian (Nafarroa Oinez) egingo dituzte, urriaren 7an eta urriaren 21ean. “On egin” eta “Kolore&hitz” dira bi festok alaitzeko aukeratu dituzten goiburuak.
0
Donostiako Zinemaldiak 60 urte bete ditu
Zinemaldiaren historian lehen aldiz, bost Donostia sari banatuko dituzte, 60. edizioa behar bezala ospatzeko. Ewan McGregor, Tommy Lee Jones, John Travolta eta Dustin Hoffman aktoreek eta Oliver Stone zuzendariak jasoko dituzte. [+]
0
Teknologia berriak soinean
Inauteriak direla eta era guztietako mozorroak ikusteko aukera ederra izaten dugu. Tradizioz beteriko jantziak eraman ohi dituzte Euskal Herriko zenbait herrietan eta beste zenbaitetan, koadrilan onarturiko mozorroak gailentzen dira. Badira baita bere kaxa mozorrotzen direnak ere. Sarean, teknologia berriekin loturiko honako jantziekin topo egin dugu, zenbait kasutan modan dauden marken erakusleiho direlarik mozorroak. Eta zu nola mozorrotuko zara?
0
Udarako bi bidaia interesgarri: Londresko Olinpiadak eta Latinoamerika
Oraindik otsailean gauden arren udako planak egiten hasi gara Gazteaukeran. Dena prest izateko, garaiz ibiltzea komeni da eta. Aurten, ohiko programez gain, zenbait berrikuntza eta sorpresa izango ditugu gure egitarauan.
2012ko Londresko Joko Olinpikoetara bidaia [+]
0
Sormenaren erakusleihoak
Urriaren 13an Lantegiak sarean deituriko bigarren jardunaldiek sortzaile ezberdinak bildu zituen Bilboko Zorrozaurre auzoko 6. Pabiloian. Egitasmo honen helburuetako bat Kultura Sailak sustatutako Sormen Lantegien berri ematea eta Euskadiko esperientzia sortzaile ezberdinak aurkeztea izan zen. Era beran, EAEn garatzen ari diren sormen proiektu, espazio eta eragileen artean sortutako sare itxurako antolaketa batek izan dezakeen potentzialtaasuna ere plazaratu nahi izan zuten. [+]
0
Zinemaldiaren beste kamerak
Jone Novo duragarrak freelance bezala lan egiten du Eitbrentzat eta beste zenbait ekoizpen-etxe eta bezerorentzat. Kameralari, editore eta produkzio lanetan aritzen da lanean. Programazio modulu bat ikasi ostean, Andoaingo Zine Eskolan errealizazio modulu bat egin zuen. Bere zaletasunen artean zinea eta musika dira aipagarrienak. DJ lanetan edo “musika jartzaile”, berak dioen bezala, aritzen da Donostiako eta Bilboko hainbat tabernetan. [+]
0
Zaharrak berri
Zahartzaroaren drama ez da zaharra izatea, gaztetasuna joan dela baizik Oscar Wideren esaldi honek ematen dio ongi etorria Getxophotori. Bosgarrenez ekingo dio aurten Getxoko Nazioarteko Argazki Jaialdiak, irailaren 1tik 30a bitartean. Zahartzaroa ardatz hartu dute antolatzaileek edizio honetan, eta gaia jorratzeko hogei bat erakusketa zein ekintza osagarri izango dira Getxoko kaleetan, zein areto ezberdinetan. [+]
0
Araba euskarazek Laudio besarkatzen du
Datorren ekainaren 19an Laudioko herriak Araba euskaraz ikastolen jaia hartuko du. Izan direlako gara, garelako izango dira lelopean hainbat ekitaldi izango dira ibilbide osoan zehar.
Musika gustuko duzuenontzat aukera aparta izango da era guztietako doinuak entzuteko. Lehenengo gunean, esaterako, erromeria izango da, Sokaide eta Izargi taldeekin. [+]
1
Boga! Ibilaldiaren alde arraunean
Ondarroak hartuko du aurten Ibilaldia maiatzaren 29an. Bizkaiko ikastolen jai handi honek Boga! leloa lagun duela, herritar ugariren laguntza izan du bideoklipa egiteko orduan. Hona hemen emaitza. [+]
0
Euskalaklip, euskararen aldeko ikus-entzunezko lehiaketa
Aurten Korrikaren 17.edizioa ospatuko da apirilaren 7tik 17a bitartean. Bi urterik behin egiten den Euskararen aldeko mugimendu hau, Trebiñun hasi eta Euskal Herriko hainbat txokoetatik pasa ostean Donostian amaituko da. Korrikaren lema edo lelo gisa “Euskalakari” hitza aukeratu dute Korrikaren AEK-ko antolatzaileek. Asmaturiko hitz honek, euskara maitatu, ikasi eta erabili egiten duen pertsona deskribatzen du. Gose taldea izan da Korrikaren kantua prestatzeaz arduratu den euskal taldea.
Korrikaren baitan antolatzen den Korrika Kulturalak, euskararen inguruko sormenezko egitasmo ezberdinak herririk-herri zabaltzea du helburu eta hori dela eta, programazio mardula prestatu dute. [+]
3









