Gaiak
- Aisia (66)
- Albisteak (74)
- Auzolandegiak (21)
- Boluntarioak (30)
- Elkarrizketak (41)
- Europa (35)
- Euskara (15)
- Gazte-txartela (80)
- Gazteak Lankidetzan (25)
- Gazteen Euskal Legea eta III. Gazte Plana (2)
- Guztiak (170)
- Hezkuntza (11)
- Ingurumena (9)
- Internet (45)
- Jaialdiak (14)
- Jarduera fisikoa (1)
- Londresko Olinpiadak (36)
- musika (1)
- Trukeak (23)
Jarraiguzu
Harpidetu buletinean
Gazteaukera Facebooken
Azken argazkiak
Gazteaukera bideoak
Artxiboa
Andorrako argazki bilduma
Gazte-txartelaren 20. urteurrena ospatzeko Andorrara egindako bidaia guztiz arrakastatsua izan da. Blog honetan utzi dituzuen iruzkinak edota Loreak bere webgune pertsonalean idatzitako kontakizuna irakurtzea besterik ez dago.
Gainera, Itxasok, Josebak, Leirek, Raquelek eta Xabierrek bidai horretan ateratako argazki batzuk bidali dizkigute jada… eta gehiago bidaltzea itxaroten dugu. Argazki hauek oroigarri bezala gordetzeko aukera izan dezazuen, argazki bilduma bat sortu dugu, eta aurrerantzean bidaltzen dizkiguzuen argazkiekin osatzen joango gara. [+]
5
Esperientzia bikaina Varsoviatik ordu erdira
“Barnetegi baten antzeko ikastetxe baten nabil lanean haurrekin, Varsoviatik hurbil… esperientzia bikaina ari naiz bizitzen”. Horiek izan dira Ainhoa Areitiok (27 urte, Maruri, Bizkaia) helarazi dizkigun lehen inpresioak. Europako Boluntariotza Zerbitzuaren bitartez Polonia aldera abiatu zen Ainhoa 2007ko irailaren 14an, eta ikusten dugun bezala, oso gustura dago.
Boluntario bezala duen eginkizunari buruzko zehaztasun gehiago ere eman dizkigu: “Giza bazterketarako arriskua duten umeekin egiten dut lan barnetegi batean. Gehienak emozio arazo handiak dituzte beraien etxeetan dauzkaten arazoengatik: guraso alkoholikoak, oso txiroak… Orokorrean maitasun falta handia daukate eta gabezi hori betetzen saiatzen gara. Goizetan, berton barnetegian dagoen eskolara joaten naiz beraiekin, irakasle laguntzaile bezala. Normalean, ume txikien taldearekin egiten dut lan, hizkuntz zailtasunak gainditzea beraiekin errazagoa izaten delako. Arratsaldeetan euren geletara joaten naiz jolastera, etxeko lanak egiten laguntzera, edota arte eginkizun ezberdinak betetzera. Aste honetan adibidez, antzerki klaseak ematen hasi naiz eta erantzun ezin hobea jaso dut beraiengandik”. [+]
3
Gazte-txartelak 20 urte bete ditu
Milaka eta milaka dira jada Gazte-txartelak eskaintzen dituen deskontu, abantaila, zozketa eta opariak aprobetxatu dituzten Euskadiko gazteak. 14 eta 26 urte bitartean badituzu, seguru zuk ere baduzula (eta hola ez bada, zeren zain zaude eskuratzeko?).
Ba, Gazte-txartelak 20 urte bete ditu jada eta urteurren hori ospatzeko asmoz 44 gaztek asteburu zoragarria igaro dute Andorran (urtarrilaren 18tik 21era bitartean) mendiko eskia, toboganak, erraketekin ibilaldia, zirkuitu termala eta abar egiten. [+]
23
‘Bestaldean’ filmak irabazi du III. Ikus-entzunezkoen Rallya
Arrakastatsua izan da III. Ikus-entzunezkoen Rallya. Topaguneak antolatuta, Elgetan (Gipuzkoa) ospatu zen rallya joan zen abenduaren 29an, eta 75 gazte inguruk sortutako 12 bideo aurkeztu zituzten lehiaketara. Epaimahaiarena ez zen lan erraza izan eta, azkenean, Gasteizko Trastaka taldearen ‘Bestaldean’ lanak irabazi du lehen saria.
Hauxe da bideo irabazlea: [+]
0
Kultura arteko argazkiak
Estreinatu berri dugun urteak, 2008ak, ilusio berriak, erronka berriak eta konpromiso berriak ekarri dizkigu. Eta kasu askotan, konpromiso berri horiek trukeetan, lankidetza egitasmoetan, boluntariotzat zerbitzuetan eta abar islatzen dira.
Begira ezazue, bestela, nolako trukea antolatu duen Leihotik At Mundua Ezagutuz elkarteak 2007ari bukaera emateko eta 2008a ondo hasteko. Italia eta Euskadiko gazte etorkin talde bat Plentzian (Bizkaia) elkartu zen abenduaren 28tik urtarrilaren 3ra bitartean Europako kultura desberdinen inguruan duten ikuspuntua argazkien bitartez zabaltzeko asmoz. [+]
1
Kultura artekotasuna eta berdintasuna lantzen
Azken aldian ikusten ari garen bezala, uda sasoi paregabea da gure inguruko elkarteek antolatzen dituzten truke interesgarrietan parte hartzeko. Eta hori hola dela erakusteko, hona hemen beste adibide bat: Istanbul (Turkia), Tartu (Estonia), Torino (Italia) eta Donostiako (Euskadi) 18 eta 30 urte bitarteko 31 gazte Tolosan eta Donostialdean elkartu ziren uztailaren 2tik 9ra "European Volunteers Intercultural Camp" izenburua zeraman trukean. KAEBNAI elkartea izan da antolatzailea.
Topaketa ingelesez burutu da eta partaideek irteerak eta jolas, kirol eta kultur ekintzak egin dituzte. Oraingoan, proiektuaren helburua kultura artekotasunean sakontzea eta aukera-berdintasuna eta bereizketarik eza sustatzea izan da. [+]
1
Eslovakia turistiko eta kulturala
Ziurrenik gutariko askorentzat Eslovakia herrialde ezezaguna da edo, gutxienez, ez da ezagunegia. Europaren erdialdeko herrialde honek 50.000 kilometro karratu eskaseko azalera dauka eta 425.000 bizilagun.
Bertan dago Gorka Corres (Vitoria-Gasteiz, 25 urte) EBZren bitartez boluntario bezala lan egiten. Berak azaldu digun bezala, “toki menditsu batean kokatuta dagoen komunitate batean nago, Lietavská Svinná herriaren -1.300 bizilagun ditu- ondoan dago Zilinatik zazpi kilometrora. Hiri hau herrialdearen iparraldean dago, nazioarteko trafikoarentzako bide gurutzea da, Eslovakiako hiriburua den Bratislavatik 200 kilometrora dago. Poloniaren eta Txekiar Errepublikaren mugetatik 50 kilometrora ere badago”. [+]
6
Holakoa da euskal gazteria
Euskal gazteria inoiz baino urrunago dago politikarengandik. Politikari batek ere ez du gainditzen gazteen oniritziaren azterketa. Batez ere euskaldun sentitzen dira. Autodeterminazio eskubidearen alde daude. Eta Euskal Herriko bizi kalitatea nahiko ona dela uste dute.
Hauek dira Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendaritzak eta Gazteen Euskal Behatokiak aurkeztu berri duten “Gazteen argazkiak” izeneko txostenean batzen diren ondorioetako batzuk. Beraz, honako hau da gaur egungo euskal gazteria zelakoa den azaltzen digun ikerketarik gaurkotuena eta fidagarriena. [+]
0
Edinburgorekin liluratuta
Edinburgo (Eskoziako hiriburua) Europako hiririk ederrenetakoa da. Axier Carrasco (25 urte, Vitoria-Gasteiz) liluratuta dauka hiri honek. “Hiriari buruz gauza oso ederrak esan ditzaket eta, hala ere, inoiz ez nintzateke hurbilduko bere kaleetatik ibiltzeak, gaztelua aurrez-aurre ikusten duzun bitartean eta liburu bat esku artean duzula te bat hartzeak, edota lagunekin pub tipiko batean garagardo batzuk hartzeak suposatzen duen esperientzia sinestezinera”, esan digu.
“Jendea oso atsegina da, batzuetan beraiek diotena ulertzea pixka bat zaila egiten den arren (toki batzuetan eskoziera gehiago hitz egiten da ingelesa baino eta azentua oso itxia izan daiteke)”. [+]
5
Antzerkia Perugian
Blog honetan ikusten ari zareten bezala, Gazteak Ekinean programa europarraren barruan burutzen diren gazteen trukeak gai oso desberdinetan oinarrituta egon daitezke: kultura, gizartea, kirola, ingurumena, gastronomia…
Eta, nola ez, antzerkiak ere badu bere tartetxoa egitasmo honetan. Gasteizko 14 eta 19 urte bitarteko hamar gaztek Perugian (Italia) burutu den truke batean hartu dute parte orain dela gutxi. Italia, Polonia eta Errumaniako beste gazte batzuekin elkarbizitzeko aukera izan dute, eta antzerkiaren bitartez Europa hobetako ezagutzen saiatu dira. [+]
0












