Txapeldunen hirukotea

GOT taldea Ander, Javier eta Richard-ekin

Hainbat kirol modalitate aztertu ostean, igeriketari heldu zaio txanda eta arlo honetako hiru erreferenterekin elkartu gara: Richard Oribe, Ander Romarate eta Javier Aymerich.

Ander Romarate bikain ari da egiten Joko Paralinpiko hauetan. Nahiz eta lehiaketa batzuetan atzean gelditu,errekor berriak lortu ditu eta horiekin “poz pozik” agertu da. Bere onena ematen ari da egun hauetan Londresen eta hori nabari egiten zaio harekin hitz egiterakoan. [+]

0

Bizikletan mugarik gabe

GOT taldea Victor Hugo-rekin

Gaur goizean Victor Hugo Garridok besoak zabalik hartu gaitu Stratford-en. Gertutik hitz egin digu eta bere kirol-esperientziaz eta azken urtean gainditutako oztopoez aritu da; izan ere, duela hilabete batzuk auto istripu bat nozitu zuen eta geroztik hainbat lesio izan ditu. Baina gertaera horrek ez dio muga ipini bere bideari eta orain, hemen dugu 2012ko Londreseko Joko Paralinpikoetan. [+]

0

Asier García, Londresen konkistan

GOT Taldea Ander Garciarekin

Bere istorioa beste batzuena bezala hasten da. 180 graduko bira batekin. Bere kasuan, tren bat izan zen bere bidean gurutzatu zena eta gurpildun aulki batean jezarri zuena 12 urterekin, bere bizitza irudikatzen hasi berri zenean. Baina berak amorerik ez ematea aukeratu zuen, gogor lan egitea bere ametsen bila, eta hamaika urte saskibaloi klub desberdinetan entrenatzen ibili ondoren, Asier Garcia Pereirok bere saria gozatzen ari da azkenean: Londresko Joko Paralinpikoetan momentuko puntuatzaile handienetako bat bezala lehiatzea . Ez dakigu Estatu Batuak, Australia eta Kanada bezalako aurkari indartsuak garaitzen lortuko dituen, baina Villa Olinpikoaren sarreran solasaldi atsegin bat berarekin partekatu ostean,  ziur gaude, domina eskuan ala ez, etxera itzuliko dela betidanik izan den moduan: benetako txapeldun bat. [+]

0

Ametsak saskiratuz

GOT

  [+]

0

Ander Romarate Londresen urperatzen da

Ander Romarate lehiatzen

18 urte dauzkan arren, onenetarikoa dela erakutsi du. Ander Romarate eibartarra lehen aldiz arituko da Joko Paralinpikoetan. Bost urte luzez entrenatzen aritu ostean, Londreseko probetan zer egiteko gai den ikusten ari gara. Entrenamenduaren azken fasea Sierra Nevadan eman zuen, 2.400 metrotara; izan ere, adituek adierazten dutenez, altitude honetan lan egiteak odola oxigenatzen laguntzen du eta, ondorioz, errendimendua hobetzen. Hona etorri beaino lehen, bere azken egunak etxetik gertu igaro zituen, Bergarako igerilekuetan, hain zuzen ere. [+]

0

Paralinpikoen lekuko

Blogariak Stradford-en

 

 [+]

0

Sarrerak bero-bero!

sarrerak

Lau ordu eskas lo egin ondoren, eta bideo- muntaketa luze eta wifi-arekin izandako arazoak konpondu ostean, gogotsu jaiki gara. Izan ere, esku artean edukiko genituen probeterako sarrerak! Hauek jasotzera gindoazela, sorpresa handia hartu dugu Richard Oribe igerilari paralinpikoaren amarekin topatzean! Berak lehiaketak ikusteko lau sarrera oparitu dizkigu eta irailaren eta 1ean eta 5ean ikusle izango gaituzte. [+]

0

Joko Paralinpikoak hasi dira!

GOT aireportuan

Hainbeste denbora itxaron behar izan ondoren, atzo heldu zen eguna, GOT-eko kideak Londresera heldu ginen, ilusio handiz eta zenbait gorabehera tartean, Joko Paralinpiko hauek hurbiletik bizi eta zuei ahalik eta informazio gehien emateko asmoz. Ikus ezazue irekiera ekitaldia ondorengo bideo honetan. [+]

0

Joko Paralinpikoetara bidean

blogari_paralinpikoak

Gazteaukerak eta Basque Teamek sustaturiko Gazte Olimpic Team egitasmoaren baitan abuztuaren 29tik irailaren 6ra bitartean 4 gazte blogari Londresko Joko Paralinpikoetara joango dira, kirolari euskaldunen eta  jokoen testigantza eskaintzera. Horretarako blog honetaz baliatuko dira eta Facebook, Twitter eta Tuenti bezalako gizarte sareen bidez zabalduko dute beraien mezua. [+]

0

Joko Paralinpikoak, lehen iragarpenak

RP paralimpicos

Ondoren euskal talde paralinpikoaren aurkezpen ekitaldiaren bideo laburpen bat uzten dizuegu, joan den ekainaren 14an Bilboko Iberdrola Dorrean ospatu zena. Bertan Alberto Jofrek, Espainiar Batzorde Paralinpikoko Zuzendariak, Londresko 2012 Joko Paralinpikoei buruzko lehen iragarpenak partekatu zituen bertaratutakoekin. Ekitaldian ere Eusko Jaurlaritzako Patxi Mutiloak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Maitane Leizaolak parte hartu zuten, kirolariei agurrik beroenak bidali zizkietenak.

  [+]

0
Orrialde: 4 / 30« Lehena...23456102030...Azkena »