Joko Paralinpikoetara bidean

blogari_paralinpikoak

Gazteaukerak eta Basque Teamek sustaturiko Gazte Olimpic Team egitasmoaren baitan abuztuaren 29tik irailaren 6ra bitartean 4 gazte blogari Londresko Joko Paralinpikoetara joango dira, kirolari euskaldunen eta  jokoen testigantza eskaintzera. Horretarako blog honetaz baliatuko dira eta Facebook, Twitter eta Tuenti bezalako gizarte sareen bidez zabalduko dute beraien mezua. [+]

0

Joko Paralinpikoak, lehen iragarpenak

RP paralimpicos

Ondoren euskal talde paralinpikoaren aurkezpen ekitaldiaren bideo laburpen bat uzten dizuegu, joan den ekainaren 14an Bilboko Iberdrola Dorrean ospatu zena. Bertan Alberto Jofrek, Espainiar Batzorde Paralinpikoko Zuzendariak, Londresko 2012 Joko Paralinpikoei buruzko lehen iragarpenak partekatu zituen bertaratutakoekin. Ekitaldian ere Eusko Jaurlaritzako Patxi Mutiloak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Maitane Leizaolak parte hartu zuten, kirolariei agurrik beroenak bidali zizkietenak.

  [+]

0

Olinpiar Jokoetako bideo bilketa

wimbledon

10 eguneko olinpiar abenturak amaitu dira GOTeko lehenengo taldearentzat. Tartean, post ugari, argazkiak eta honako bideo ederrak utzi dizkigute gure blogariek. Testigantza eta lan bikaina Londrestik egindakoa!

Bidaia hasi da! [+]

0

Gazte Olimpic Team, bidea irekitzen

Equipo paralímpico vasco

Londresko euskal paralinpikoak ezagutzen

Zenbait egunen buruan, Stratford-eko Estadio Olinpikoak ateak berriro irekiko ditu, munduko kirolari paralinpiko hoberenei harrera emateko. Hanka edo beso bat galdu, edo gaitasun fisiko, intelektual eta sentsorial garrantzitsuenak neurri handiago edo txikiagoan gaizkiagotuak dituzten pertsonak dira, hain zuzen ere. Gaixotasun hereditario edo zoritxarreko istripu bat tartean egonda ere, kirola lehenengo eguna balitz bezala maitatzen jarraitzen duten ausartak. Eta euren esfortzu eta hobetze ahaleginaren bitartez, mugak norberak jartzen dituen lekuan daudela erakusten dutenak. [+]

0

Lekukoa pasatzera goaz

Turismeo 101

Hementxe bukatzen da gure hamar eguneko abentura. Etxera goaz oroitzapen ederrez beteta. Hemen bukatzen dira gure Joko Olinpikoak, baina ez da Gazte Olimpic Team-en agurra. Abuztuaren 29an gure beste lau lagunek hartuko dute lekukoa. Anek, Egotzek, Enekok eta Ianirek Joko Paralinpikoen berri emango dizue blog honetan bertan.

Baina ez dugu Londresetik joan nahi gutariko bakoitzaren balorazio orokor bat eman gabe. Hona hemen: [+]

0

Euskal kazetariak Londresen

ane_1


Londres 2012ko Joko Olinpikoak bere azken egunetara heltzen ari dira eta gure abenturak ere bere azken orduak bizi ditu. Egun hauetan guztietan bizi izandako giroa sekulakoa izan da: musika kaleetan barrena, herrialde guztietako gazte zein pertsona helduak paseoan eta kirol ikuskizunez gozatzeko irrikaz. Herrialde askotako banderak ere ikusi ditugu, nahiz eta britainiarrek argi utzi duten, aurtego jokoan, eurenak direla.

Kaleak kutsu olinpikoz josiak daude: Banderak, olinpiar maskota erraldoiak edota marka famatuenen iragarkiek ez diote uko egin Olinpiar kolore zein irudiei. Ingelesek ongi dakite horrelako ospakizun bat modurik onenean antolatzen eta oraingoan ere saiatu dira orainarte. [+]

0

Euskal kirolariekin hizketan

P1000508
Batzuek amaitu dute euren kirol ibilbidea 2012ko Londresko Joko Olinpiko hauetan. Gustora dira gehienak, baina bada gauzak nahi bezain ondo atera ez zaionik ere. Duela lau urte Pekingo jokoetan sartutako arantza atera dute zenbaitek, eta beste bat sartuta geratu zaie gauzak gaizki atera zaizkien horiei. Basque Team-eko kirolariekin egoteko aukera izan dugu, eta beren esperientziaren berri galdetu diegu.


Ainhoa Murua: “Helburua bete dut”.

Ainhoa Muruaren hirugarren Joko Olinpikoak izan dira honakoak. 2004an Atenasen jokatu ziren haietan egin zuen debuta, eta ordutik postu on bategatik borrokan aritu da. Jakina zen sekula baino sasoi hobeagoan iritsi zela Londresera, eta pasa den abuztuaren 4an agerian geratu zen hori. “Disfrutatu egin nuen minuturo”.
Zarauztik etorritako 60 bat lagunen berotasuna jaso zuen lasterketak iraun zuen bitartean, eta sarrerak batzuk baino ez zituzten arren, ibilbidean zehar askoren animo eta oihuak entzun ahal izan zituen. Pekineko arantza atera du behingoz, lau urte luzeren ondoren. Helburua “bete” duela dio.
Zuriñe Rodriguez: “Ez nago batere pozik egindako lanarekin”

Txanponaren beste aldean dago Zuriñe Rodriguez. Bere lehen parte hartzea izan da Joko Olinpikoetan, eta gauzak ez zaizkio nahi bezain ondo atera. 44. postuan amaitu zuen lasterketa. Egun batzuk pasa arren, gaiaz hitz egiteak min ematen diola nabari zaio. Ez dagoela batere pozik dio. “Askoz ere gehiago egin nezakeela uste dut”.
Maiatzaz geroztik lesio batetik atera ezinik ibili da Barakaldokoa, eta horrek eragina izan du bere azken emaitzan zalantzarik gabe. “Orain atseden hartu eta Munduko Koparako prestatzen hasiko naiz”. Sarrerarik ez duen arren, Londresko giroaz gozatzen geldituko da jokoak amaitu bitartean, eta Itxiera ekitaldira ere joango dela esan digu.

 [+]

0

Gure kirol esperientziarik handiena

7711908366_139c60aaa7_c

Joko Olinpikoetara etorrita, ezin ginen ezer ikusi gabe gelditu. Asteburu ederra izan da kirol arloari begira, eta benetan, asko gozatu dugu. Pasa den astean judoko lehiaketa batzuk ikusten izan ginen, larunbatean berriz, Estadio Olinpikora sartu, eta atletismoko probak bertatik bertara jarraitu genituen. Igandean, aldiz, Wimbledoneko tenis pista garrantzitsura sartu, eta Roger Federer eta Andy Murrayren arteko finala ikusteko aukera izan genuen. Jarraian bilduko dizuegu esperientzia guzti hori. [+]

0

Joko Olinpikoetako beste protagonistak

178

Joko Olinpikoetako beste protagonistak dira. Eurak gabe ez litzateke berdina izango jokoen egunerokotasuna. Bolondresak eta segurtasuneko kideak dira. Euren lana, zinez garrantzitsua ari da izaten egunotan Londresen. Kirolariak baino gehiago dira kopuruz, eta euren zergina da guztia ondo eta txukun ateratzea. [+]

0

Joko Olinpikoetako bitxikeriak

BOSKOOO

KIROL APUSTUAK. Erresuma Batua historikoki beti izan da apustu-etxeen erdigunea: galgoak, zaldiak… eta nola ez, futbola.  Baina, zer gertatzen da Joko Olinpikoak ospatzen ari diren bitartean? Zaldiak zein galgoak lekua utziko diete beste animaliei: supergizakiak! Horren isla Londresen aurki daitekeen apustu-etxeen kopurua.

Joko Olinpikoen proba nagusia 100 metroko lasterketa izan da tradizioz, eta hau izango da diru gehien mugituko duen ekitaldia, tenisa eta futbola parean daudelarik. Apustu-etxe guztiek faborito ematen dute Usain Bolt jamaikarra. Euro bakoitzaren truke, euro eta berrogei zentimo ordaintzen dute, eta Yohan Blake-en, bere aurkari nagusiaren, alde egiteak, bi euro baino gehiagoko irabazia eman dezake. Dena den, duela hilabete, Yohan Blake-ek Bolt sekulako aldearekin menperatu zuen. Eta lau blogariok, zorionez, biak ikusteko aukera eta zortea izango dugu! [+]

0
Orrialde: 5 / 30« Lehena...34567102030...Azkena »