Gaiak
- Aisia (66)
- Albisteak (74)
- Auzolandegiak (21)
- Boluntarioak (30)
- Elkarrizketak (41)
- Europa (35)
- Euskara (15)
- Gazte-txartela (80)
- Gazteak Lankidetzan (25)
- Gazteen Euskal Legea eta III. Gazte Plana (2)
- Guztiak (170)
- Hezkuntza (11)
- Ingurumena (9)
- Internet (46)
- Jaialdiak (14)
- Jarduera fisikoa (1)
- Londresko Olinpiadak (36)
- musika (1)
- Trukeak (23)
Jarraiguzu
Harpidetu buletinean
Gazteaukera Facebooken
Azken argazkiak
Gazteaukera bideoak
Artxiboa
Basaurik Estatuko lau errekor eta Joko Paralinpikoetarako 19 marka minimo utzi dizkigu
Basauriko Artunduaga pistak Estatuko lau errekor eta Londresko Joko Paralinpikoetarako 19 marka minimo erregistratu ditu Estatuko atletismo egokitutako txapelketan eta Basauriko Merkatarien Elkarteak antolatutako XIV. Basauriko Probetan. Asteburu honetan, 12 herrialdeetako 242 kirolari paralinpiko aritu dira.
Estatuko bi errekor lortu zituzten emakumeek: Ruth Aguilar-ek (minusbaliatu fisikoa) aulkiko xabalina-jaurtiketan, 12,55 metro lortu zituen eta Mari Carmen Paredes-ek (ikusmen minusbaliatua) 5.000 metroko lasterketan, 19:07.23 denbora eginez. Beste bi errekorrak eskuratu zituzten Manuel González-ek xabalina-jaurtiketan 27,92 metro lortuz eta Lorenzo Albadalejo-k 100 metroetan, 11.80rekin. [+]
1
Ment@revolution, gure ingurua aktibatzeko ekintza txikiak
Gazteen artean, besteak-beste, Europako mugikortasun programak sustatzen dituen Kaebnai elkarteak Ment@revolution egitasmoa jarri du abian. Baina zer da izen bitxi horren atzean dagoen ekimena? [+]
0
Esperientzia olinpikoa biziko duten blogariekin solasean
Atzo bertan bildu ginen, Londresko Joko Olinpiko eta Paralinpikoetara joango diren zortzi euskal blogariekin, Basque Team-en Getxoko egoitzan izan zen prentsaurrekoan. [+]
1
#Egingodugu2012, gizarte-berrikuntzaren txanda
Portugaleteko Kultur Etxean maiatzaren 23an ekintzailetasunaren eta gizarte-berrikuntzaren inguruko #Egingodugu2012 jardunaldia antolatu zituen. [+]
0
Ekintzailetza sustatzen duen heziketa-eredua
Jon Hormaetxe 23 urteko mutil bat da, Enpresan lizentziaduna eta – VAIVATA enpresaren ko-fundatzailea. Jon-ek enpresa hau sortu du beste 9 lagunekin batera, LEADERSHIP ADVENTURE programako bere parte-hartzean, Enpresa-Kudeaketarako, Lidergorako eta Ekintzailetzarako TECNALIA liderra den ikasketa programa. [+]
0
Euskaldunak Londresen
Maite Frailek, hainbat euskaldun gazte elkarrizketatu ditu berriki Londresen. Ilusioz beterik, lan bila, ingelesa ikastera edo krisi ekonomikotik alde egiteko asmoekin Britainia Handiko hiriburura gerturatu dira.
Bi bideo hauetan, gazteak beraiek azaltzen digute egun bizi dutena Londresen. [+]
0
Gazte Olimpic Team lehiaketako irabazleak
And the winners are?
Ez da nolanahikoa izan Gazte Olinpic Team lehiaketa. Londresen, uda honetan egingo diren joko Olinpiko eta Paralinpikoetara joateko aukerak, izugarrizko interesa biztu du gazteon artean. Blogari gisa, musu-truk, giro olinpikoaren berri emateko saria ez da nolanahikoa gero! Gai bera aitzakiatzat hartuz “Euskadin egingo dira 2020ko Joko Olinpikoak” ikuspegi anitzetako lan interesgarri, dibertigarri eta landuak heldu zaizkigu. Aukeraketa ez da bat ere erraza izan!
Baina lehiaketa orok ditu bere irabazleak eta epaimahaikideek jasotako lan guztien artean, bideoak eta idazlanak, 8 aukeratu dituzte. Hona hemen lan sarituen Palmaresa: [+]
0
Laboaren ‘Gernika’ abestiaren bideoklipa
“GERNIKA”(Mikel LAboa) AUDIENCE from Berde Produkzioak on Vimeo.
Gernikako Audience taldeak Mikel Laboaren “Gernika” abestiaren bertsioa eta bideoklipa egin ditu, bonbardaketaren 75. urteurrenerako. [+]
0
Gazte Olimpic Team lehiaketako bideoak
Gazte Olimpic Tem lehiaketan honako bideo ederrak jaso ditugu. Gaia guztientzat berbera izan da baina egile bakoitzak bere ikuspegia azaldu du: ” Euskadin egingo dira 2020ko Joko Olinpikoak”. Zer deritzozue? Idazlanak ere laster plazaratuko ditugu.
Egilea: Karel López [+]
16
Lobak, sormen eztanda Gernikako bonbardaketaren urteurrenean
Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena heltzear den honetan, bertako gazte talde batek Lobak plataforma abian jarri dute. Gazte sortzaileez osaturiko gernikarren helburua, sorkuntza pieza ezberdinen bidez (argazkigintza, bideoa, musika, dantza, testua…) bonbardaketaren gertakari historiko lantzea izan da, ikuspegi ezberdinetatik. Era berean, gazte sortzaileentzako topaleku ere bada, Lobak ekimena. Inprobisazioak eta parte-hartze aktiboak zeresan handia izan du proiektuaren bilakaeran. [+]
0











