Ogasun eta Finantza Saila

Argitalpen-data: 2016/07/28

BGAE indibidualen errentagarritasunei eta administrazio gastuei buruzko (2013-2015) informaziorako sarbidea

Gaurtik aurrera, Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Finantza Sailak euskal hiritar guztiei eskainiko die, www.ogasun.ejgv.euskadi.eus webgunearen bidez, Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeek eskuratutako informazio guztia, aurreikuspen planetarako 2013, 2014 eta 2015 urteei dagozkien modalitate indibidualaren errentagarritasunari eta administrazio-gastuei buruzkoa.