Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduko du Anoetako Euskadiko Federazioen egoitza berria egokitzea (Gobernu Bilera 2-11-2021)

Argitalpen-data: 

fotoconsejo.jpg

Gobernu Kontseiluak, gaurko bileran, 73.796,61 euroko diru-laguntza onartu du Euskal Kirol Federazioen Batasunerako, egoitza berria egokitzeko gastuak finantzatzeko. Gipuzkoan dauden euskal kirol federazioen zati handi bat egongo da egoitza berrian. Orain arte, federazio horien egoitza Donostiako Errotaburu pasealekuko lokaletan zegoen, eta Anoeta estadioko kokapen berrira igaroko dira.

Euskal Kirol Federazioen Batasuna arduratu da egoitzak lekuz aldatzeaz eta bulego berriak egokitzeaz. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak egoitza berriaren egokitzapena finantzatzen lagundu du, batez ere altzari-hornikuntza lanak.