Arabako Etxebizitza Lurralde Ordezkaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

  1. Lurralde historiko bakoitzean Etxebizitzako lurralde-ordezkaritza bat egongo da, eta, horren arduradun, lurralde-ordezkari bat, zeina Etxebizitzako sailburuordearen mende egongo baita organikoki, eta funtzionalki, berriz, sailburuordetza horretako zuzendarien mende. Honako hauek dira lurralde-ordezkariaren egitekoak:
    1. Sailari esleitutako eskumenei dagokienez, honako arlo hauetan legeak eta xedapenak betetzen direla zaintzea: etxebizitzari lotutako lurzorua eta urbanizazioa, etxebizitza, arkitektura, eraikingintza, birgaitzea, jasangarritasuna, efizientzia energetikoa eta kalitatea eraikuntzan, eta irisgarritasunaren sustapena.
    2. Lurralde-ordezkaritzaren zerbitzu orokorren administrazioa eta hura osatzen duten administrazio-bulego eta -unitateen jarduerak koordinatzea.
    3. Etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa eta ordezko etxebizitza izateko eskubidea onartzeko eskaerak izapidetu eta ebaztea.
    4. Honako hauek aplikatzearen ondorioz sortzen diren egoera juridikoak formalizatzeko beharrezkoak diren eskriturak egilestea: Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintza Dekretuaren bigarren xedapen gehigarria; Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak, Etxebizitzako sailburuordeak, Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren zuzendariak eta Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariak etxebizitza eta lurzoruaren arloan hartutako ebazpenak.
    5. Babes publikoko etxebizitzak kalifikatzea eta deskalifikatzea, eskubideak bertan behera uztea eta espedienteak birgaitzea, behin-behineko kalifikazioan onartutako proiektuaren aldaketen gainean ebaztea, eta etxebizitza horiek aldatu, hobetu eta eraberritzeko lanak baimentzea, kalifikazioa eman eta gero; salbuespen izango da sailaren zuzeneko sustapenekoak diren etxebizitzei dagokienez dekretu honen 12.2.l) artikuluak Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzari aitortutako eskumena.
    6. Premia nabarmeneko arrazoiak direla eta, etxebizitza-araubidea aldatzeari buruz eta etxebizitza eta lokal babestuen erabilera aldatzeari buruz ebaztea.
    7. Epe hauek luzatzeari buruz ebaztea: sustatzaileei behin-behineko kalifikazioan obrak egiteko zehaztutako epeak, erosleei edo errentatzaileei etxebizitzak emateko epeak eta salerosketako eskritura publikoa egilesteko epeak; betiere, sailak sustatzen ez dituen babes publikoko etxebizitzei dagokienez.
    8. Sailak sustatutako babes publikoko etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak eraikitzeko eta konpontzeko beharrezkoak diren udal-lizentziak eta baimenak eskuratzeko lanak kudeatzea.
    9. Bizitegi-parke babestua ikuskatzea, udalaren eskumenak ezertan eragotzi gabe.
    10. Bizigarritasun- eta ekipamendu-baldintzei buruzko txostena egitea, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko 4/2000 Lege Organikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 20ko 557/2011 Errege Dekretuaren babesean, hargatik eragotzi gabe Autonomia Erkidegoaren Administrazioko beste organo batzuei immigrazioaren arloan dagozkien eskumenak.
    11. Babes publikoko etxebizitzen legezko arauak hausteagatik eta etxebizitzen gabezia higieniko-sanitarioengatik hasitako zehapen-prozedurak instruitzea, prebentziozko eta kautelazko neurriak hartuta. Horretarako, administrazio-unitate berezi bat egongo da lurralde-ordezkaritzetan, zehapen-prozedura guztiak instruitzeaz arduratuko dena.
    12. Behin-behineko kalifikazioa indarrean dagoen bitartean, sailak sustatu ez dituen babes publikoko etxebizitzen guztizko prezioaren kontura diru-kopuruak jasotzeko aukera baimentzea.
    13. Sustatzaileari banku-abala edo aseguru-kontratua itzultzeari buruz ebaztea, behin betiko kalifikazioa emandakoan edo lanak legezko epean amaitutakoan.
    14. Sailaren zuzeneko sustapenekoak diren etxebizitzak eskuratzeko maileguen amortizazio aurreratua baimentzea, eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurzoru-ondare publikoan integratuta dauden etxebizitzen, merkataritza-lokalen eta eraikin osagarrien okupatzaileen aurkako utzarazpen administratiboko espedienteak ebaztea; hala badagokio, okupatzaileak botako ditu, eta beharrezkoak diren neurri guztiak hartuko. Era berean, dagozkion salaketak jarriko ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko lurzoru-ondare publikoan integratuta dauden etxebizitzak eta lokalak bidegabe okupatzeagatik.
    15. Laguntza, baliabide materialak eta pertsonalak eta administrazio-babesa ematea azaroaren 20ko 8/1987 Legearen bidez sortutako Euskadiko Balorazio Batzorde Teknikoari eta Nahitaezko Desjabetzeen lurralde-epaimahaiei, eta azken horien idazkaritza-egitekoak betetzea, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen hamabigarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuan ezarritakoaren arabera.
    16. Hiri-etxebizitzen jabeen eta errentarien eskubideei eta betebeharrei buruzko informazioa ematea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hiri Finken Errentamendu Kontratuen Erregistroa kudeatzea, baita bitartekaritza- eta adiskidetze-egitekoak betetzea ere higiezinen jabeen artean eta horien eta errentarien artean sortzen diren gatazketan, aurretik alderdi interesdunekin akordioa eginda, eta araudi erregulatzailearen arabera.
    17. Hiri-finken errentamendu-kontratuetatik eratorritako araubide orokorreko fidantzak jaso eta itzultzea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hiri Finken Errentamendu Kontratuen Erregistroa kudeatzea, bat etorriz Fidantzak jartzeari eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hiri Finken Errentamendu Kontratuen Erregistroari buruzko martxoaren 15eko 42/2016 Dekretuan xedatutakoarekin.
    18. Babes Publikoko Etxebizitzen eta Zuzkidura Bizitokien Erregistroa eta Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroa kudeatzea.
    19. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak esleitzen dizkion gainerako ahalmen, prerrogatiba eta egiteko guztiak.
  2. Lurralde-ordezkariei dagokie funts aurreratuen araubidearen barnean beharrezkoak diren funtzionamendu-gastuak onartzeko eskumena; araubide hori Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren irailaren 30eko 211/1997 Dekretuaren II. kapituluaren bigarren atalean arautzen da.
  3. Lurralde-ordezkariei dagokie, orobat, indarrean dagoen Hizkuntza Normalizazioko Planaren helburuak definitzea beren esparruan; helburu horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, euskararen kudeaketa integratua gauzatuz ordezkaritzako zerbitzuekin elkarlanean, eta hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak inplementatzea eta horien jarraipena egitea ordezkaritzaren jardun-arloetan; hori guztia, Zerbitzu Zuzendaritzak koordinatuta eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean arituta.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Félix María Samaniego, 4
01008 Vitoria-Gasteiz
Araba

Telefonoa/k

Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak