Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza
- Titularra:
- Agintaldia: XII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Hezkuntza > Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza
ARLOAK / EGINKIZUNAK
- Sailaren zuzendaritzei dagozkien egiteko orokorrez gain, Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzak honako egiteko eta jardun-arlo hauek ditu esleiturik:
- Laguntza juridikoaren arloan, honako hauek dagozkio:
- Lege-aurreproiektuak eta xedapen arau-emaile orokorrak zuzendu, bultzatu eta koordinatzea, sailari edo haren mendeko edo hari atxikitako edozein erakunderi eragiten dioten gaietan.
- Xedapen orokorrei buruz eta sailak sinatu beharreko akordio eta hitzarmenei buruz txosten juridikoak egitea, bai eta, horretarako eskatzen denean, Gobernu Kontseiluak eta haren eskuordeko batzordeek aztertu beharreko gaiei buruzko txosten juridikoak ere, eta, saileko edozein organok eskatuz gero, aholkularitza ematea.
- Sailaren jarduera administratiboaren aurka aurkezten diren administrazio-errekurtsoak izapidetzea.
- Jurisdikzio-prozeduren jarraipena eta kontrola eta Auzibide Zuzendaritzarekiko harremana, sailak parte hartzen duen gaietan, eta horien gainean emandako ebazpenen jarraipena eta kontrola.
- Sailaren jardueraren gainean sortzen diren ondare-erantzukizuneko prozedurak hastea eta izapidetzea.
- Hezkuntzako zerbitzu publikoari atxikitako udal titulartasuneko ondasunak ?jabari publiko direnak? desafektatzeari buruzko espedienteak, hargatik eragotzi gabe lurralde-ordezkaritzen eskumenak.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legeak sailari ematen dizkion egitekoak baliatzea.
- Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legeak eta Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoari buruzko apirilaren 25eko 144/2017 Dekretuak sailetako aholkularitzei esleitutako gainerako eginkizunak.
- Langileen arloan, dekretu honetako 10. artikuluak aipatu langileen kasuan izan ezik, honako hauek dagozkio:
- Behar diren prozedurak administratu eta kudeatzea, eta, hartarako, Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen 10. artikuluak zehazten dituen eskumenak baliatuko ditu, betiere beste organo batzuei dagozkien eskumenak eragotzi gabe.
- Sailak langile-arloan dituen beharrizanak ebaluatzea, eta saileko lanpostuen zerrendak eta plantillak prestatzeko proposamenak egitea.
- Langileentzako formazio- eta hobekuntza-planak eta -programak sustatzea, hargatik eragotzi gabe IVAP-Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearekin eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailarekin arlo horretan gauzatu beharreko lankidetza.
- Organo eskudunek langileen gainean hartutako erabaki eta ebazpenen gaineko informazio egokia ematea saileko zerbitzuei, eta betetzen direla zaintzea.
- Kontratazioaren arloan, honako hauek dagozkio:
- Saileko organo guztiei aholkularitza ematea honako arlo hauetan: sektore publikoaren kontratuei buruzko legeria; kontratuak gauzatzean eta legeria horretan araututako prozeduretan hura egoki aplikatzea, hartara eragotzi gabe beste organo batzuei esleitutako eskumenak.
- Sektore publikoaren kontratuei buruzko legeriari lotutako prozedurak izapidetzea, ezertan eragotzi gabe Kontratazio Batzorde Nagusiaren eskumenak eta beste organo batzuei arauz esleitutako eskumenak.
- Sailaren kontratazio-organoa zuzendaria da, betiere lizitazioko oinarrizko aurrekontua edo, halakorik ezean, balio zenbatetsia 1.000.000 eurokoa edo hortik beherakoa bada, gastu-onarpena barnean dela; kanpoan uzten dira dekretu honetan beste organo batzuei esleitutako kontratu txikiak.
- Aurrekoez gain, sailaren zeharkako kudeaketako organoa den aldetik, honako hauek dagozkio:
- Gobernu Kontseiluan aztertu behar diren gaiak koordinatzea eta Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari helaraztea; halaber, argitaratu beharreko xedapen edo egintza administratiboak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste edozein aldizkari ofizialetan argitaratzea.
- Saileko Erregistro Nagusiko Bulegoak funtziona dezan behar diren baliabideak jartzea.
- Sailaren administrazio-unitateen funtzionamendua eta egitura arrazionalizatzeko proposamenak eta txostenak egitea, bai eta kudeaketa-prozedurak diseinatu eta eguneratzea ere, hargatik eragotzi gabe Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari esleitutako eskumenak.
- Administrazioa eraberritu eta modernizatzearen arloko organo eskudunak emaniko ekimenak eta jarraibideak garatu eta betetzea.
- Irakaskuntzakoa ez den eremuan, lanpostuen banaketa fisikoari, lanpostuetako ekipamenduari eta eraberritze-lanei dagokienez, saileko unitateen jardunak zuzentzea, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari gai honetan esleitutako eskumenak eragotzi gabe. Saileko bulegoen barne-erregimena zaindu eta babestea, eta sailari atxikitako ondarea eta bere ekipamenduak administratu eta kontserbatzea.
- Herritarrei informazio orokorra emateko egitekoak koordinatzea, eta sailean herritarrei informazioa eta arreta eskaintzeko ardura duten zerbitzuek Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean herritarrei informazio eta arreta orokorra emateko zerbitzuen ardura duen organoarekin ?kanal anitzekoa eta zentralizatzailea izanik? harreman egokia izan dezaten arduratzea.
- Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen edukiak eta Eusko Jaurlaritzak onartutako Berdintasunerako Planaren edukiak identifikatu eta garatzea, gainerako zuzendaritzekin, Administrazio instituzionaleko erakundeekin eta hari atxikitako organoekin batera lan eginda eta koordinatuta, lege horretan aurreikusitako neurriak bete daitezen, eta gizon eta emakumeen berdintasunerako unitateei emandako egitekoekin bat.
- Abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuko hamargarren xedapen gehigarrian aurreikusitako euskara-unitatea izango da, eta, alde horretatik, saileko politiketan euskara sustatzen lagunduko du, hain justu ere Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren jarraibideen ildotik.
- Sailak dituen ondasun guztiak direla-eta Ekonomia eta Ogasun Saileko zuzendaritza eskudunarekin izan beharreko harremanak zentralizatzea, Euskal Ondareari buruzko Legeari jarraikiz; era berean, sail horrekin elkarlanean, sailaren ondasun eta eskubideen inbentarioa osatzen laguntzea.
- Datuak babestearen gainean sailak diseinatzen dituen planak garatzea, eta Datuak Babesteko Euskal Agentziak ezarritako gomendioak eta jarraibideak gauzatzea.
- Aurreko apartatuetan adierazitako gaietan, Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzak Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzaren mende egongo dira funtzionalki.
Zuzendari bat izango da saileko zuzendaritza bakoitzeko burua, zeina zuzenean eta hierarkian dagokion sailburuordearen mende izango baita, salbu eta sailburuaren Kabinete Zuzendaritzaren kasuan. Egiteko hauek izango dituzte Hezkuntza Saileko zuzendariek:
- Zuzendaritzako barne-zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea.
- Garatzen diren jardunak bultzatu, gidatu, koordinatu eta kontrolatzea.
- Zeinek bere eskumen-eremuko planak edo jardun-programak proposatzea organo arduraduneei.
- Laguntzen eta dirulaguntzen deialdiak proposatzea, zehaztea eta kudeatzea, zeinek bere eskumen-eremuan.
- Gastua kontratatzea, baimentzea eta onartzea, eta bere jardun-eremuko kontratu txikiak behar bezala gauzatzen direla kontrolatzea, dekretu honetan kontratu horietaz egiten den aipamenaz gain, bereziki Bigarren Xedapen Gehigarrian.
- Indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea berari dagokion alorrean, eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, zuzendaritza bakoitzeko zerbitzuburuekin batera euskararen kudeaketa integratua eginez. Hori guztia Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean.
- Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, egiteko komunak, oro har, Jaurlaritzako zuzendariei atxikitzen zaizkienak.
KARGUAK
Eneko Goenaga Egibar
(2022/10/01 - 2024/06/26) Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendaria
Igone Martinez de Luna Unanue
(2020/10/01 - 2022/10/01) Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendaria

Arloak / Eginkizunak
Harremanetarako datuak
Karguak
Lotutako erakundeak