Desgaitasuna duten pertsonak enplegu-zentro berezietan laneratzeko laguntzak 2021

[2021 ezb]

Deskribapena


Xedea

Langile ezinduen laneratzea, integrazio pertsonala eta gizarteratzea lortzea, eta aldi berean, ahalik eta ezindu kopuru handiena lan arruntaren erregimenean txertatzeko bitarteko bat izatea. Eta eginkizun horren osagarri gisa, langile ezindu bakoitzari bere baldintza fisiko, psikiko edo intelektualetara egokituriko lanpostua eskainiko zaio.

Aurrekontuko zuzkidura

55.100.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Momentu bakoitzean indarrean dagoen Lanbide-arteko Gutxieneko Soldataren %50, Enplegu Zentro Berezian altan dagoen langile ezindu bakoitzagatik.

Lanaldi partzialeko eta/edo errendimendu txikiko kontratuen kasuan, diru-laguntzek egindako lanaldiarekiko eta/edo kontratuan agertzen den errendimendu txikiko lanaldiarekiko proportzionala den murrizketa izango dute.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzaren %100 baiezko ebazpenarekin batera

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko Enplegu-Zentro Bereziak, dagokien erregistroan inskribatutak daudenak, hala xedatzen baitu Enpleguko Zentro Berezien Erregelamendua aratzen duen abenduaren 4ko 2273/1985 Errege Dekretuan. Zentro berezi horiek Minusbaliatuak gizarteratzeari buruzko apirilaren 7ko 13/1982 Legearen 42. artikuluan zehaztuta daude.

Enplegu Zentro Berezietan kontrataturiko langile ezinduak, betiere ezintasun-maila % 33koa edo hortik gorakoa bada

Enplegu Zentro Bereziek langile ezinduentzako honako jardun hauek gauzatu beharko dituzte:

•             Langile ezinduekin izaera bereziko lan-harremana ezartzea.

•             Kontratazioak legez aitorturiko edozein modalitaterekin gauzatzea, ezintasun psikikoren bat duten langileentzako etxez etxeko lanerako kontratuaren kasuan izan ezik.

•             Lanbide-jarduera gauzatzeko babes-premiak detektatzea.

•             Familia- eta gizarte-ingurunearekiko harreman zehatzak ezartzea, lanpostuan sartzeko pizgarri gisa balio dezan.

•             Lanpostura, teknologia berrietara eta ekoizpen-prozesuetara egokitzeko prestakuntza-programak garatzea.

•             Bana-banako babesak ezartzea.

•             Lanpostuan autonomia eta independentzia izatea faboratzea eta bultzatzea.

•             Langile gehiago Enplegu Zentro berezietan sartzea faboratzea.

•             Lan-enklabeetan eta merkatu arruntean sartzeko prozesuan langileari laguntzea.

•             Langileengan gerta daitezkeen narriadura-prozesuak detektatzea eta horietan esku hartzea.

 

Betekizunak

  • Ez egon dirua itzularazteko hasitako inolako prozeduraren edo zigorrak ezartzeko prozeduraren edo zigorrak ezartzeko prozeduraren barruan,Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren organismo autonomiadunek emandako izaera bereko Laguntzak jasotzeagatik.

  • Sexu-bereizkeria egiteagatik zigor admnistratibo edo penalik ez eukitzea, ezta euskal administrazio publikoen laguntza eskuratzeko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko Legea 4/2005 dela bide.

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak egunean edukitzea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


Herritarrei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 600/ 630305452

Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 601

Kodea

137607

Eskaerarekin batera ekarri beharreko dokumentazioa


Eskabideak aurkezteko epea: Dirulaguntzaren xede den hilabetearen hurrengo hilabetea.

Hasiera-data: hurrengo hibabete hasieran

Amaiera-data: hurrengo hilabete amaieran

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskaria aurkeztu eta hurrengo 6 hilabete barruan 168/2019 Dekretuaren 39.3 artikuluak zentzu positiboa administrazio-isiltasunari ematen dion arren, Euskal Autonomia Erkidegoko 2021. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen otsailaren 11ko 1/2021 Legeak 9. apartatua berria sartu du Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51. artikuluan. Honen arabera, laguntzak edo dirulaguntzak emateko prozedura edozein dela ere, horretarako ezarritako gehieneko epea ebazpenik jakinarazi gabe igarotzeak interesdunak legitimatzen ditu dirulaguntza emateko eskaera administrazio-isiltasunez ezetsi dela ulertzeko.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk