Hezibi-Enpresak 2021. Gazteen prestakuntzarako eta txandakako enplegurako HEZIBI programa

[HEZIBI-enpresa-2021]

Deskribapena


Xedea

GARRANTZITSUA: Hezibi proiektuaren eskaera egiteaz gain, aurretik, eskatu beharko da Prestakuntza eta Ikaskuntza kontratuaren prestakuntza-jarduerarako baimena SEPEren web-orriaren bitartez:

https://sede.sepe.gob.es/contenidosSede/generico.do?pagina=/proce_dual/index.html

Prestakuntza eta Laneko HEZIBI programaren oinarri arautzaileak ezartzea, alternantziako lanbide-heziketa eredua garatuta. Lanbide-heziketako ikasleei eta langabezian dauden pertsonei zuzendua dago, lanbide-gaitasunak hobe ditzaten. Horretarako, profesionaltasun-ziurtagiri bat edo lanbide-heziketako titulu bat eskuratzen dute, enpresan ordainpean egiten duten lan-jarduerarekin txandakatuta. Era horretan, enpresen beharrak eta langileek hartutako gaitasunak bat etor daitezen laguntzen da.

Aurrekontuko zuzkidura

2.300.000

Prestazio ekonomikoa

Diru kopurua guztira 2.300.000 euro izango da, eta horietatik 690.000 euro 2021eko ordainketa-kredituari dagozkio eta 1.610.000 euro 2022ko konpromiso-kredituari.

Baldintzak betetzen dituzten eskaerak ebatziko dira espedientea osatzen den neurrian, harik eta baliabide ekonomikoak amaitzen diren arte.

Ordainketa-modua:

Eman ondoren, honela gauzatuko da diru-laguntzaren ordainketa:

  • % 30 kontratua hasteko urtean
  • gainontzeko % 70a (1.400€ edo dagokion kopurua kontratuaren iraupenaren arabera) hurrengo ekitaldian, kontratuaren azken hilabetearen barruan, behin kontratuaren lehenengo urtea igarota, dagokion justifikazio-txostena aurkeztu ondoren.

Kasu bakoitzean, kontratuaren jarraipena eta amaiera Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatuko ditu.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoan lantokiak dituzten enpresak, pertsona fisikoak edo juridikoak.

Betekizunak

  • Enpresak, pertsona fisikoak edo juridikoak

  • Titulartasun juridiko pribatukoa izatea
  • Hezkuntza Sailak (LHko tituluak) edo Lanbidek (Profesionaltasun-ziurtagiriak) onartutako Prestakuntza Proiektua edukitzea.

  • Laguntzaren eskaera lan-harremana hasi eta hilabeteko epearen barruan aurkeztu izana.

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea

  • Ez du dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten dion zehapen penal edo administratiborik izan behar, ezta laguntza horiek jasotzeko desgaikuntza dakarkion lege-debekurik ere; horien artean sartuko dira sexuagatiko diskriminazioen ondoriozkoak, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean xedatutakoaren arabera, eta martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoan, xedatutakoaren arabera.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Dirulaguntzen arloan ordaindu gabeko itzultze-obligaziorik ez izatea

  • Ez egotea Diruaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan dirulaguntzak eskuratzeari dagokionez aurreikusitako ezein debeku-egoeratan.

  • Edozein administrazio edo entitate publiko edo pribatuk xede bererako emandako diru-laguntza, laguntza edo diru-sarrera ez jasotzea, jaso izana edo ebazpenaren zain egotea.

  • Erakundea ez badago erregistratuta, edo Ekonomia eta Ogasun Sailaren hirugarrenen erregistroko banku-datuak aldatu nahi baditu, inprimakia bete beharko du hemen adierazitako ereduaren arabera: www.euskadi.eus/gobierno-vasco/contenidos/autorización/alta_terceros/es_7999/alta_terceros.html.

  • Prestakuntza eta ikaskuntzarako kontratuaren prestakuntza jardueraren baimena (I Ernaskina)

Araudia


Erakundeak


Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


 

Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua / Servicio de Atención a Entidades y Empresas 945 160 601 (Informazio orokorra / Información general)

Kodea

1038106

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Hasiera-data: Lan- harremanaren lehen eguna

Amaiera-data: Lan- harremanaren hasieratik hilabete batera

Nola erregistratu behar duen enpresak sisteman

Sisteman sartu ahal izateko, erabiltzaileak aktibatu behar du "Formakuntza aplikazio LAN-F botoia"

Erregistratzeko, pantailaren datu guztiak bete behar dira

Gainera, honako fitxategiak erantsi behar dira:

  1. Erabiltzailearen NANaren fotokopia
  2. Enpresaren NIFaren txartelaren fotokopia
  3. Ordezkaritza-ahalordea edo baimena, enpresaren bidez jardun ahal izateko

Erabiltzaileak, behin alta eman eta gero, aldez aurretik formularion bertan eman duen posta elektrionikoan, pasa hitza jasoko du (automatikoki sortzen dena).

Sisteman sartu - Dirulaguntza eskatu

Sisteman sartzeko, erabiltzaileak aktibatu behar du "Formakuntza aplikazio LAN-F botoia"

Hasierako pantailan, erabiltzaileak enpresaren NIFa, edo dokumentuaren zenbakia, pasahitza… idatzi behar du.

Aplikazioan sartu eta gero, HEZIBI programaren eskaerak eta jarduketak egin ahalko dira

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete eskaera aurkezten den egunetik zenbatuta

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk