Kongresuak eta zientzia-bilerak egiteko dirulaguntzak. 2021ko bigarren seihilabetekoa.

[IKERBILERAK 2SEMESTRE]

Deskribapena


Xedea

1.– Xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan 2021eko bigarren seihilekoan ikerketa zientifikoaren arloko kongresu eta bilerak, presentzialak nahiz birtualak, antolatzeko dirulaguntzak emateko oinarriak ezartzea eta dirulaguntza horiek lortzeko interesa duten erakundeei horretarako deialdia egitea.
2.– Deialdi honen ondorioetarako, kongresutzat hartuko dira elkarte zientifikoen aldizkako bilerak, non gutxienez bi saio mota egingo diren: gonbidapenetako hitzaldiak aurkeztekoak, eta ikertzaileak unean-unean ikertzen ari diren lanei buruzko datuen gaineko komunikazioak aurkeztekoak. Izan beharko dute batzorde antolatzaile bat, batzorde zientifiko bat eta hautaketa-batzorde bat, maila zientifikoa bermatu beharko duena, eta inskripzio bidez parte hartzeko deialdi publiko bat egin behar dute.
3.– Ekitaldiak nazioartekotzat edo estatukotzat hartuko dira erakunde deitzaileak edo antolatzaileak ematen dion izaeraren arabera.
4.– Deialdi honetatik kanpo geratzen dira, oro har, bereziki prestakuntzakoak diren ikastaroak eta jarduerak, hala nola: prestakuntza-jardunaldiak, tailerrak eta mintegiak – irakasleak nahiz ikasleak trebatzekoak–; doktorego-, master- edo graduondo-programekin lotutako batzarrak; etengabeko prestakuntzarako jarduerak, eta ate irekien jardunaldiak eta jardunbide egokiak bateratzeko jardunaldiak, ikerketa zientifikoarekin lotura zuzena ez dutenak.

Aurrekontuko zuzkidura

200.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

1.– Agindu honen babesean emango diren laguntzen zenbatekoak hauek izango dira, gehienez ere:

Aurrez aurrekoa

Birtuala

Kongresua

Nazioartekoa

20.000 €

10.000 €

Estatukoa

10.000 €

5.000 €

Bilera zientifikoa

Nazioartekoa

7.500 €

3.750 €

Estatukoa

4.000 €

2.000 €

2.– Kafe-atsedenaldietarako emango den gehieneko zenbatekoak ez du emandako guztiaren % 10 gaindituko.

3.– Kongresuetako sarietarako gehieneko zenbatekoak ez du emandako guztiaren % 10 gaindituko.

4.– Emandako guztizko zenbatekoak ezin izango du inolaz ere gainditu eskatutako zenbateko osoa, ezta agindu honen 4. artikuluan zehaztutako diruz laguntzeko gastuen aurrekontuaren herena ere. Ez da emango eskabidean aurreikusitako gastuen eta sarreren arteko aldea gainditzen duen zenbatekorik.

5.- Kasu bakoitzean eman beharreko laguntzaren zenbatekoa zehazteko, 10 artikuluaren apartatuek ahalbidetzen duten gehienekoa hartuko da kontuan.

Ordainketa-modua:

Emandako laguntzak zatika ordainduko dira, bi ordain-aginduren bidez.
a) Lehen zatia, aurretiaz ordainduko da kontuan, eta emandako laguntzaren % 75ekoa izango da; 13.a) artikuluan adierazitako epea amaitzen denean ordainduko da, baldin eta laguntzari uko egin ez bazaio.
b) Bigarren zatia, berriz, 2022. urtean ordainduko da, jarduera bukatzean. Zehazki, laguntzaren likidaziotik ateratzen den zenbatekoa ordainduko da, hurrengo artikuluan eskatutako agiriak aurkeztu ostean, betiere.

Hirugarrenaren alta elektronikoki izapidetu daiteke helbide honetan erabilgarri dagoen zerbitzuaren bidez: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

Nori dago zuzenduta


Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak

Eskakizunak:

  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteen erregistroan inskribatuta egotea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

Betekizunak

  • Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. paragrafoan zehaztutako egoeretako batean ez egotea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordaindu gabe ez izatea
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak dirulaguntza edo laguntza publikoak jaso ahal izateko aukera galtzea dakarren zigor penal edo administratiboren bat ez izatea edo horretarako ezgaitzen duen lege-debekuren bat ez izatea

  • Armen ekoizpenean, merkaturatzean eta finantzaketan ez jardutea
  • Laguntzak berreskuratzeko agindu bati lotuta ez egotea, Europako Batzordeak aurretiaz hartutako erabaki baten bidez laguntza bat legearen aurkakoa eta barne merkatuarekin bateraezina dela adierazi ostean.
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Kodea

0057508

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hileko epean agindua EHAAn argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Erakunde onuradunek justifikatu egin beharko dute jarduera egin dutela, jarduera hura bukatzen denetik sei hileko epearen barruan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk