Kolektibo kalteberentzako bonu digitalak jaulkitzeko programa Europar Batasuna - Next Generation EUk (UNICO gizarte-bonua) finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

[bonoak_2022_dtic]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da kolektibo kalteberentzako konektibitate digitalerako bonuak (bonu digitalak) jaulkitzeko programaren laguntzak ematea.

Bonu digitalak zerbitzu hauen kontratazioa finantzatzen lagunduko du:

  • Banda zabaleko konexio-zerbitzu berriak.
  • Dagoeneko kontratatutako zerbitzuen abiadura handitzea kokapen finko batetik, gutxienez 30 Mbit segundoko abiadurarekin, beherantz, puntako orduko baldintzetan (puntako orduko baldintzak dira, sarea lanpetuen dagoen eguneko unean –ordubeteko tartea neurtu ohi da–, azken erabiltzaileek ustez hartuko duten abiadura), eta kasuan kasuko hornidura-teknologia egokienarekin hornituta, neutraltasun teknologikoaren printzipioa betetzeko.

 

Gaur egun kanpaina honekin bat egin duten operadoreen zerrenda:

  • LOWI (Vodafone Enabler España S.L.) 
  • Euskaltel S.A. (MasMóvil)

Aurrekontuko zuzkidura

564.240,00 euros

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Betebeharreko irizpideak araudiaren 5. artikuluan zehazten dira, eta hauek dira:

Bosgarren artikulua.– Laguntzen hartzaileak.

1.– Kolektibo kalteberak izango dira oinarri hauetako lehenengo artikuluan deskribatutako bonu digitalen hartzaileak. Deialdi honen xede diren bonu digitalak emateko, kolektibo kaltebera gisa hartuko dira Euskal Autonomia Erkidegoan Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) edo Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera (BGDS) jasotzen duten pertsonak eta bizikidetza-unitateak.

2.– Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bete beharko da baldintza hori.

3.– Pertsona fisiko edo familia-unitate bakoitzeko bonu digital bakarra eman ahal izango da.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  1. Laguntza eskatzeko eskabidea (PDF, 104 KB)
  2. Familia-liburuaren kopia 
  3. Azken 6 hilabeteetako Udal Erroldaren orria
  4. "Interes Gatazkarik Ezaren Adierazpena" (IGEA) dokumentua (PDF, 160 KB)

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuordetza > Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuordetza > Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Emailak:

iktz-dtic@euskadi.eus

Telefonoak:

945 01 80 00

012

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1215301

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.
  1. Sartu online inprimaki honetara eta bete (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
  3. Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena eman eta jakinarazteko epea hiru (3) hilabetekoa da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk