EEE - Etxebizitzaren sektorean energia berriztagarriak ezartzeko bideragarritasun azterlanetarako laguntzen programa, eta energia eraginkortasunerako inbertsioak merkataritzaren eta banaketaren sektorean.

[EEE - Etxebizitzaren sektorean energia berriztagarriak ezartzeko bideragarritasun azterlanetarako laguntzen programa, eta energia eraginkortasunerako inbertsioak merkataritzaren eta banaketaren sektorean.]

Deskribapena


Xedea

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2023ko maiatzaren 22ko Ebazpenaren  bidez ezarritako laguntzetarako deia egitea. Ebazpen horren bidez, etxebizitzen sektorean energia berriztagarriak ezartzeko bideragarritasun-azterlanetarako eta merkataritzaren eta banaketaren sektorean energia-eraginkortasunerako inbertsioetarako laguntzen programaren oinarri arautzaileak onetsi, deitu eta argitaratzen dira.

Dirulaguntzen programaren helburu nagusia da etxebizitza-eraikinetan energia berriztagarriak erabiltzea eta banaketa-azpisektorean energia aurreztea eta energia-eraginkortasuna lortzea helburu duten ekintzak sustatzea, honako bi azpiprograma hauen bidez:

  • 1. dirulaguntzen azpiprograma, bizitegi-sektorean energia berriztagarriak ezartzeko bideragarritasun-azterketak, gas naturaleko eta/edo C gasolioko beroa sortzeko gela komunitarioak berritzeko.
  • 2. dirulaguntzen azpiprograma, G46 jarduera-taldeek (handizkako merkataritza eta merkataritzako bitartekariak) eta G47-Txikizkako merkataritza eta merkataritzako bitartekariak ordezkatzen dituzten jarduera-azpisektoreetako energia-eraginkortasuneko inbertsioak.

Dirulaguntzen programa EEE Energiaren Euskal Erakundearen berezko funtsekin finantzatuko da, EEEk 2023rako onartutako Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren arabera (EEEko Zuzendaritza Kontseiluak 2023ko otsailaren 15ean onartua).

Aurrekontuko zuzkidura

2.000.000 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntzak esleitzeko prozedura

Laguntza-eskaeren ebazpenak elkarren segidako lehia-prozedura baten bidez egingo dira, diruz lagundu daitekeen egoera edo jarduera bat datorrela egiaztatu eta gainerako baldintzak bete ondoren, deialdietan esleitutako aurrekontu-kreditua amaitu edo agortu arte. Horrela, eskaerak aurkeztu diren ordenaren arabera aztertu, tramitatu eta ebatziko dira. 

Laguntzen zenbatekoa

  • 1. dirulaguntzen azpiprogramarako, diruz lagundu daitezkeen kostuak bideragarritasun-azterlan bat egitearen berezko kostuak izango dira. Eman beharreko laguntzaren zenbatekoa kostu subentzionagarri horien % 80 izango da.

    Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 600 eurokoa izango da, gehi 40 euro etxebizitzako, eta horren gehieneko kopurua edo emaitza ez da 3.000 eurotik gorakoa izango.

  • 2. dirulaguntzen azpiprogramarako,  eman beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa % 30 izango da enpresa handientzat, % 40 enpresa ertainentzat eta % 50 enpresa txikientzat,  diruz lagundu daitezkeen kostuei dagokienez. 

Jarduketek guztira eta gehienez ere 300.000 euroko laguntza izango dute onuradun bakoitzeko. Ez dira onartuko diruz lagundu daitezkeen inbertsioak (energia-eraginkortasunarekin eta horren ondorioz energia aurreztearekin zuzenean lotutakoak) 3.000 euro baino gutxiago badira, BEZa sartu gabe.

1. dirulaguntzen azpiprograma aplikatuz ematen diren laguntzak ez dira Estatuko laguntzatzat hartuko.

2. dirulaguntzen azpiprogramarako, Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritako baldintzak eta mugak aplikatuko dira. Erregelamendu horren bidez, barne-merkatuarekin bateragarriak diren laguntza-kategoria batzuk xedatzen dira, Itunaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz, eta salbuespena aplikatuko da, ingurumena babesteko laguntzen kategoriaren arabera (7. atala). Zehazki, 38. artikulua.- Energia-eraginkortasunerako laguntzak.

Nori dago zuzenduta


Jabeen erkidegoak eta pertsona juridikoak.

  • 1. dirulaguntzen azpiprograma: jabekideen komunitateak, jabetza horizontalari buruzko uztailaren 21eko 49/1960 Legeak arautuak, azaroaren 17ko 38/2003 Legean aurreikusitakoa bete beharko dutenak.
  • 2. dirulaguntzen azpiprograma: pertsona juridiko pribatuak, 2009ko EJSN (CNAE 2009) G46 eta/edo G47 jarduera-taldeen barruan dutenak, eta energia-zerbitzuen enpresa gisa jarduten duten eta programa honen oinarrietan aurreikusitako jarduerak egiten dituzten pertsona juridikoak, azpiprograma honetarako adierazitako onuradun izan daitezkeenen kontura.

Betekizunak

  • Baldintzak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EVE - Ente Vasco de la Energía
  • Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena

Ebazten duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EVE - Ente Vasco de la Energía
  • Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena

Kontaktu-informazioa


Energiaren Euskal Erakundea

Telefonoa: 946 620 600

E-posta: gestionayudas@eve.eus

Kodea

1217407_08

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Laguntza eskaerak aurkezteko epea 2023ko ekainaren 6ko 08:00etan hasi eta 2023ko urriaren 31n bukatuko da.

Jarduketak, beranduenez ere, 2023ko abenduaren 31 baino lehen gauzatu eta fakturatu behar dira.

Laguntzaren onuradunek laguntzaren xede den jarduketa egin, fakturatu eta ordaintzeko justifikazioa EEEren aurrean egin beharko da, beranduenez ere, 2024ko urtarrilaren 15ean, modu elektronikoan, aplikazio informatikoaren bidez.

Eskaera egin aurretik:

Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:

  1. Eskabidea bete.
  2. Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
  3. Eskabidea sinatu.
  4. Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.

Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).

Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.

Laguntza eskatzeko:

  • Inprimakiak bete, inprimatu eta sinatu.
  • Behar den dokumentazio guztia prestatu.
  • Eskabidea eta dokumentazio guztia adierazitako tokietan aurkeztu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak