Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

2023. Klima-aldaketa - Toki-erakundeei zuzendutako diru-laguntzak

[herrijasangarriak_klima]

Deskribapena


Xedea

1. artikulua.– Xedea.

Agindu honen bidez ezartzen dira dirulaguntza-deialdiaren oinarriak. Dirulaguntza horiek zuzenduta daude garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiten dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udalei, mankomunitateei, kontzejuei eta udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko beste edozein tokiko erakunderi, kuadrillei, eskualdeei, tokiko erakunde autonomoei, tokiko garapen-agentziei, tokiko merkataritza-sozietateei, tokiko enpresa-erakunde publikoei, tokiko partzuergoei eta fundazio publikoei, lerro hauekin bat etortzen badira:

b) Klima-aldaketa. Arintzera (berotegi-efektuko gasen isuri garbien murrizketa), CO2-aren xurgapenera eta egokitzapenera (plangintza eta ekintzak) bideratutako ekintzak klima-aldaketak Euskal Autonomia Erkidegoan dituen efektuak murrizteko.

2. artikulua.– Dirulaguntzen xede diren ekintzek bete beharreko eskakizunak.

1.– Hasteko epea:

2023ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren proiektuek soilik jaso dezakete dirulaguntza.

2.– Dirulaguntza jaso ahal izateko, ekintzek eskakizun hauek bete behar dituzte:

b) Klima-aldaketaren lerroan:

Honako helburu hauek sustatzen dituzten ekintzak izango dira diruz laguntzekoak:

1.– Klima-aldaketa: Mugikortasun jasangarria.

– 5.000-50.000 biztanle bitarteko udalerrietan Isuri Gutxiko Eremuak diseinatzea eta ezartzea. Isuri Gutxiko Eremutzat joko dira administrazio publiko batek bere eskumenak baliatzean mugatutakoak. Eremu horiek beren lurraldean kokatuko dira, etengabeak izan beharko dute, eta bertan ibilgailuen sarbide-, zirkulazio- eta aparkaleku-murrizketak aplikatuko dira, airearen kalitatea hobetzeko eta berotegi-efektuko gasen isuriak murrizteko.

– Bidegorriak edo bidegorri-lotuneak, mugikortasun-eragileak (besteak beste, bizitoki-eremuak, ikastetxeak, industrialdeak eta kirol-instalazioak) konektatzea ahalbidetuta, baldin eta natura-ondarea eta lurzorua kontserbatzearekin bat badatoz eta diseinutik bertatik klima-aldaketara egokitzeko irizpideak txertatzen badituzte; adibidez, lurzoru iragazkorren erabilera, zuhaiztiak, etab.

– Disuasio-aparkalekuak eta haiek hobetzeko jarduketak ibilgailu pribatu motordunaren erabilera murrizteko, baldin eta natura-ondarea kontserbatzearekin bat badatoz eta diseinutik bertatik klima-aldaketara egokitzeko irizpideak kontuan hartzen badituzte; adibidez, lurzoru iragazkorren erabilera, zuhaiztiak, etab.

2.– Klima-aldaketa: Karbono-xurgapena.

– Gutxienez hektarea bateko azalera basotzea eta basoberritzea, karbonoa aireko eta lurpeko biomasan eta lurzoruan xurgatzeko, bertako espezieetako baso-eremu zuhaiztuak sortuz eta zaintzeko xedez (aprobetxamendurik gabe).

Basotzetzat joko da basorik ez zuten lurrak landatuz, ereinez edo berroneratze naturalaren sustapen antropikoaren bidez eraldatzea.

Basoberritzetzat joko da basoa soildutako lurretan lantzea, ereitea edo berroneratze naturalaren sustapen antropikoa egitea.

Proiektuak 30 urteko iraupena izan beharko du gutxienez; heldutakoan zuhaitzen adaburuen estalkia % 20koa izango da, eta garaiera potentziala 3 metrokoa. Basoa kudeatzeko plana ere eduki beharko du.

Klima-aldaketaren aurreko udal-kalteberatasunaren analisiaren emaitzak kontuan hartzen dituzten jarduketak lehenetsiko dira, bai eta hondatutako lurzoruetan egin eta horiek berreskuratzen laguntzen dutenak zein higadura-arriskua gutxitzen dutenak ere.

Basotzeak zein basoberritzeak bertako baldintza ekologikoen araberako zuhaitz espezieekin egin beharko dira, egokitzapen-irizpideak barne hartuta, esaterako, klima-aldaketarekiko kalteberatasun txikia duten espezieak hautatzea, bero-uharteak gutxitzen laguntzea, uholdeak erregulatzea, etab.

Basotzean zein basoberritzean, diruz laguntzeko modukoa izango da lursaila landaketaren aurretik prestatzea, baldin eta lurzorua eta biodibertsitatea babesteko irizpideei jarraikiz egiten bada.

Hala basotzeko nola basoberritzeko jardueretan, proiektuaren sustatzaileak kudeaketa-plan bat landu beharko du, baso-masak karbonoa xurgatzea bermatzeko moduko baldintzetan iraungo duela ziurtatzeko, gutxienez proiektuaren iraunaldi osoan zehar (30 urte). Plan horrek honako hauek jasoko ditu gutxienez: baso-kudeaketaren helburuak eta azalpena, karbono-xurgapenak ziurtatzeko behar diren mantentze-lanak, eta baso-jarduketen kronograma bat.

Kudeaketa-plana egitea diruz laguntzekoa izango da.

Ez dira diruz laguntzekoak honako jarduketa hauek:

– Edozein lan zibil exekutatzeak eragindako inpaktua edo bestelakoak konpentsatzeko helburua duten jarduketak.

– Azpiegiturak eraikitzea behar duten jarduketak (baso-pistak eraikitzea, adibidez).

– Biodibertsitatea eta lurzorua zaintzearekin bateragarriak ez diren edo horren kontra doazen jarduketak. Hori horrela, ez dira diruz laguntzekoak izango, besteak beste, Batasunaren eta/edo eskualdearen intereseko espezie edo habitatei eragiten dieten jarduketak.

– Makineria astunaren erabilera intentsiboa behar duten jarduketak.

– Exekutatzearen ondorioz beste toki batean isuriak sortzen dituzten jarduketak, proiektuaren eremuan aurretik garatutako jarduerak lekualdatzeagatik.

3.– Klima-aldaketa: Egokitzea.

– Udaletako edo eskualdeetako klima- eta energia-planak egitea.

Planaren ekintzak epe labur eta ertainera definitzen badira ere, epe luzerako (20 urte, gutxienez) klima-egoera aurreikusi beharko da plana egiteko. Egokitzapena udalerrirako egindako klima-arriskuari buruzko analisi espezifikoan oinarritu beharko da edo, halakorik ezean, honetan: «EAEko udalerriek klima-aldaketaren aurrean duten kalteberatasunaren eta arriskuaren ebaluazioa», Ihobek egina. Eta parte-hartzearen bidez egingo dira.

Planak Ihobek argitaratutako «Klima eta Energiako Tokiko Planak egiteko Gida» betez garatu beharko dira.

– Klima-aldaketa eta/edo naturan oinarritutako konponbideak hiriguneko plangintzan eta azpiegitura berdetzat hartutako eremuetan txertatzea dauden tresna eguneratuenak erabiliz (besteak beste, Euskadiko klima-agertokiak; hiri-klimako mapak, hiri-materialek beroa xurgatzeko eta lagatzeko duten ahalmena aztertzeko; eta hiri-aireztapeneko mapak). Txertatze horren adibide izan daitezke hiri-azpiegitura berdea eta urdina hobetzea plangintza-mailan eta udal-mailako esku-hartzeen eremuak lehenesteko tresnak edo metodologiak.

– Hirigunean eta hiri-periferian klima-aldaketari lotutako arriskuen prebentziora bideratutako naturan oinarritutako konponbideak sustatzeko eta erabiltzeko esku-hartzeak (adibidez, bero-boladen, lehorteen, uholdeen eta itsas mailaren igoeraren ondoriozko arriskuetara egokitzea) eta biodibertsitatea eta hari lotutako ekosistema-zerbitzuak bultzatzea eta balioan jartzea.

Naturan oinarritutako konponbideak identifikatzeko, proiektuek «Irtenbide naturalak Euskal Autonomia Erkidegoko toki-esparruan klima-aldaketara egokitzeko. Horiek identifikatzeko eta mapatzeko gida metodologikoa» (www.euskadi.eus helbidean eskuragarri) argitalpenean proposatutako metodologia aplikatu beharko dute.

Klima-aldaketara egokitzeko proiektuen kasuan, kontuan hartu beharko da Ihobek argitaratutako «Jardunbide egokiak Euskadiri aplika dakizkiokeen klima-aldaketara moldatzeko tokiko neurrietan» dokumentua.

– Kostaldeko ingurunearen arriskuaren eta egokitzapenaren azterketa zehatzak egokitzapen-planak edo hiri-antolamenduko plan orokorrak egiteko, eta itsas mailaren igoeraren ondorioz itsasertzean uholde-arriskua murrizteko jarduketak.

Honako ekintza hauek, berriz, ezin izango dira diruz lagundu:

– Klima-aldaketan eta airearen kalitatean eragin txikia duten ekintzak; besteak beste, bizikletentzako aparkalekuak jartzea, kaleak oinezkoentzako bihurtzea, edo bidegorriak eraikitzea, mugikortasun-eragileen (ekoizleen eta erakarleen; tartean, bizilekuak, ikastetxeak, industrialdeak, kiroldegiak, etab.) arteko loturarik ez dakartenak.

– Azterketak edo diagnostikoak (mugikortasun-planak, adibidez), agindu honetan berariaz aipatutakoak izan ezik.

– Bereziki, ez dute dirulaguntzarik jasoko azpiegitura eraikitzea dakarten jarduketek, baldin eta ez badira kontuan hartu klima-aldaketara egokitzeko irizpideak, irizpide ekologikoak eta hiriko ingurumena hobetzeko irizpideak, ez badira paisaian txertatzeko eta natura-ingurunearen gaineko inpaktuak txikiagotzeko ahaleginak egin, edo ez badira natura-ingurunearen kontserbazioarekin bateragarriak.

Azpiegiturek materialen beharra izanez gero, eraikuntza-materialen gutxienez % 40 birziklatuak izango dira; nagusiki, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen balorizaziotik datozen agregakin birziklatuak eta altzairutegiko zeparen balorizaziotik datozen agregakin siderurgikoak, arau teknikoek ehuneko horiek lortzea eragozten duten erabileretan izan ezik (adibidez, errodadura-geruzetako fresatuak, eraikuntza- eta eraispen-hondakinetako materialak egitura-hormigoian). Obra-unitateko eta eraikuntza osoko kantitateak kalkulatzeko, Eraikuntzako material birziklatuak erabiltzeko gidaren kalkulatzeko tresna erabili beharko da. Tresna hori eskuragarri dago hemen: https://www.ihobe.eus/ argitalpenak/eraikuntzan-material-birziklatuak-erabiltzeko-gidaliburua

Aurrekontuko zuzkidura

4.200.000 euro

Prestazio ekonomikoa

3. artikulua.– Aurrekontu-zuzkidura.

1.– Lehen artikuluan zehaztutako ekintzetarako aurrekontu-zuzkidura lau milioi berrehun mila (4.200.000) eurokoa izango da. Kopuru hori honela banakatzen da:

1.2.– Klima-aldaketaren lerroan:

Gehienez ere milioi bat (1.000.000) euro bideratuko dira.

2.– Eskaerarik ez dagoelako edo eskakizunak betetzen ez direlako aipatutako jarduketa-lerroetako bati esleitutako diru-zenbatekoa agortzen ez bada, beste jardun-lerro bati esleitutako diru-zenbatekoari gehitu ahalko zaio, agindu honetako 15. artikuluan aurreikusitako organo ebaluatzaileak egiten duen proposamenaren arabera.

Kasu horretan, 24. artikuluan aurreikusitako ordainketa bakoitzerako aurreikusitako ehunekoa aldatu ahal izango da.

Beste jarduketa-lerro bati esleitutako zenbatekoa handitzea, eta, hala badagokio, 24. artikuluan jasotako ordainketa-aurrerakinetarako aurreikusitako ehunekoen aldaketa, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen ebazpen bidez onetsiko da, Agindu honen 18. artikuluaren Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen ebazpena eman aurretik.

Aurreko paragrafoan aipatutako Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

3.– Erakunde onuradunetako batek jaso duen dirulaguntzari uko egingo balio ezarritako exekuzio-epearen lehen urtean, uko egindako proiektu horri esleitutako kopurua zati batean edo batere ez (aurrekonturik ez edukitzeagatik) diruz lagundutako jarduketetako batera bideratu ahal izango da, Agindu honen 18.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Nolanahi ere, atal honen babesean diruz lagundutako jarduerek agindu honen 23. artikuluan jasotako egikaritze- eta justifikazio-epeak bete beharko dituzte.

16. artikulua.– Dirulaguntzen zenbatekoa.

1.– Dirulaguntzen zenbatekoak ezin izango ditu muga hauek gainditu:

b) Klima-aldaketaren lerroan:

7.000 biztanletik gorako toki-erakundeak edo udalerriaz gaindiko eremuak.

Diruz lagun daitezkeen gastuen % 80.

7.000 biztanletik beherako toki-erakundeak edo udalerriaz gaindiko eremuak.

Diruz lagun daitezkeen gastuen % 95.

Dirulaguntza 25.000 eurokoa izango da gehienez proiektu bakoitzeko proiektuak eta txosten teknikoak idazteko, eta 80.000 eurokoa gehienez proiektu bakoitzeko esku-hartze jarduketetarako.

Erakunde onuradun bakoitzeko gehieneko zenbatekoa 160.000 eurokoa izango da.

2.– Oro har, a), b), c), d), e), f) eta g) letren lerroei dagokienez, erakunde eskatzailea eskualde-erakunde bat bada, eta proiektuan parte hartzen duten udalerrien % 75en biztanle-kopurua ez bada ezarritakoa baino handiagoa, kopuru horretatik beherakoetarako ezarritako balorazio-irizpidea baliatuko da.

Ordainketa-modua:

24. artikulua.– Dirulaguntza ordaintzea.

1.– Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren, Klima-aldaketaren, Natura-ondarearen eta Ekonomia zirkularraren lerroetan, honela ordainduko da emandako dirulaguntza:

a) Ordainketaren lehen aurrerakina, dirulaguntzaren % 33, dirulaguntza ebatzi ostean, Agindu honen 18. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

b) Ordainketaren bigarren aurrerakina, dirulaguntzaren % 33,33, 2024ko urriaren 31 baino lehen.

c) Hirugarren ordainketa, % 33,33koa, 2025eko ekitaldian egingo da, 23.2 artikuluan ezarritako frogagiriak aurkeztu eta aztertu ondoren.

2.– Artikulu honetan aurreikusitako ordainketa aurreratuetan aplikatu beharreko berme-araubidea Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzudan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoa izango da.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan zorduntzeko dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren 1. artikuluko 2. atalaren arabera, ez da bermerik eratzeko eskatuko dirulaguntzaren onuraduna foru-aldundi bat edo tokiko korporazio bat eta horien mendeko entitate eta erakundeak direnean.

5.– Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuradunak Eusko Jaurlaritzaren dagokion datu-basean jasota egon beharko du. Alta emateko edo hirugarren interesduneko datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzak emandako Hirugarrenentzako erregistro telematikora jo beharko da, honako helbide honetan: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

6. – Ez da inolako ordainketarik egingo onuraduna itzulketa-ebazpen baten bidez zordun den bitartean.

Erakunde eskatzaileek edo onuradunek dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta dituztela ulertuko da, baldin eta Euskadiko sektore publikoko edozein erakunderekin betearazpen-aldian dirulaguntzak itzultzeko zorrik ez badute.

Halaber, erakunde eskatzaileek edo onuradunek dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta dituztela ulertuko da zorrak zatituta edo geroratuta eta bermatuta daudenean, edo dirua itzultzeko ebazpena aurkaratzean zorra kentzea erabaki denean.

Nori dago zuzenduta


Toki-erakundeak

Udalak, udalek baino lurralde txikiagoa hartzen duten entitateak eta toki-izaera duten udalaz gaindiko entitateak, betiere, legez eratuta badaude eta dagozkion erregistro eta administrazio-erroldetan inskribatuta badaude.

Tokiko merkataritza-sozietateak

Garapen-agentziak

Ekonomiaren garapena babestea eta sustatzea, hala nola horretarako bitartekaritza lanak egitea, zeregina duten erakundeak.

Toki-erakunde autonomoak

Betekizunak

  • Erantzukizunpeko adierazpena
  • Oinarrizko eta harremanetarako datuen formularioa
  • Aurkeztutako proiektuaren aurrekontua

  • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa

  • Berotegi-efektuko gasen emisioen murrizketaren justifikazioa
  • Xurgapen-jarduerak irauteko konpromisoa egiaztatzen duen agiria

  • Borondatez aurkeztu ahal diren agiriak

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Teléfono 946.620.220

E-mail: daz_sas@ihobe.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1009410

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


7. artikulua.– Dirulaguntza-eskaerak eta diruz lagun daitezkeen proiektuak aurkezteko mugak.

1.– Ez dago mugarik eskaerak aurkezteko, jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroan izan ezik, artikulu honen 3. apartatuan azaldu bezala.

Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren lerroan, erakunde eskatzaileak eskaera bat baino gehiago aurkeztu badu, dirulaguntza eman ahal izango da soilik kokaleku artifizializatu hutsen inbentarioa egiteko eta, gainerako tipologietan, puntuaziorik handiena izan duten bi jarduketetarako, baldin eta lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak dituzten lurzoruen inbentariokoez bestelako kokalekuei badagozkie.

Klima-aldaketaren lerroan, erakundeak eskaera bat baino gehiago aurkeztu badu, dirulaguntza eman ahalko da soilik klima eta energiako plana egiteko eta, gainerako tipologietan, puntuaziorik handiena izan duen jarduketarako.

Natura-ondarearen lerroan, erakundeak eskaera bat baino gehiago aurkeztu badu, puntuaziorik handiena lortu duen jarduketari bakarrik eman ahal izango zaio dirulaguntza.

Ekonomia zirkularraren lerroan, erakundeak eskaera bat baino gehiago aurkeztu badu, dirulaguntza eman ahalko da soilik egiturazko zuntz-zementuarekin lotutako jarduketa bat egiteko eta, gainerako tipologietan, puntuaziorik handiena izan duten bi jardueretarako.

Tokiko ekoberrikuntzaren lerroan, erakundeak eskaera bat baino gehiago aurkeztu badu, puntuaziorik handiena lortu duten bi jarduketei eman ahal izango zaie dirulaguntza.

4.– Udalerri bera ordezkatzen duten erakunde onuradun desberdinek ezingo dute proiektu berari buruzko eskaerarik aurkeztu, nahiz eta proiektuaren fase desberdinetarako izan.

5. – Diruz laguntzeko moduko gastuaren zenbatekoak gainditzen baditu Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legean (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten du Espainiako ordenamendu juridikora) ezarritako zenbatekoak, gutxienez hornitzaile desberdinen hiru eskaintza eskatu beharko ditu onuradunak obrarako, zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko konpromisoa hartu aurretik, salbu eta haien ezaugarri bereziengatik merkatuan ez badaude halakoak egiten, ematen edo hornitzen dituzten behar adina erakunde edo gastua dirulaguntza baino lehen egin bada.

Aurkeztutako eskaintzen artean egindako hautaketa –dirulaguntzaren justifikazioan, edo, hala badagokio, dirulaguntzaren eskaeran aurkeztu beharko dira– efizientzia eta ekonomia-irizpideen arabera egingo da. Hautaketa memoria batean justifikatu beharko da proposamen ekonomiko onuragarriena aukeratzen ez denean.

6. – Ondasun inbentariagarriak eskuratu, eraiki, birgaitu eta hobetuz gero, hala nola bidegorriak eta baliokideak edo lursailak, honako arau hauei jarraituko zaie:

a) Onuradunak dirulaguntza eman zen xede zehatzerako erabili beharko ditu ondasunak 10 urteko epean.

Erregistro publiko batean inskriba daitezkeen ondasunen kasuan, eskrituran jaso beharko da inguruabar hori eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa; alderdi horiek dagokion erregistro publikoan inskribatu beharko dira.

b) Aurreko paragrafoan aipatutako xede-betebeharra ez betetzea, edozein kasutan ondasuna besterendu edo kargatuz gero, itzultzeko arrazoia izango da, eta ondasuna itzulketa ordaintzeari atxikita geratuko da haren edukitzailea edozein dela ere, salbu eta erregistroko fede publikoak babestutako hirugarren bat denean edo ondasunak fede onez eta titulu zuzenarekin edo merkataritzako nahiz industriako establezimenduarekin eskuratu direla justifikatzen denean, inskribatzeko modukoak ez diren ondasun higigarrien kasuan.

8. artikulua.– Beste dirulaguntza batzuekiko bateragarritasuna.

Emandako dirulaguntzak bateragarriak izango dira beste administrazio publiko edo erakunde pribatu batzuetatik xede bererako jasotako beste edozein dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderekin, betiere diruz lagundu daitezkeen jardueren gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Gainfinantzaketa-egoera gertatuz gero, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa gainfinantzaketa saihesteko behar den neurrian murriztuko da.

9. artikulua.– Eskaerak formalizatzea eta aurkezteko epeak.

1.– Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera eta 2023ko abuztuaren 7 arte, egun hori barne.

2.– Bitarteko elektronikoak erabilita aurkeztu ahal izango dira eskaerak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan.

b) Klima-aldaketaren lerroan: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2023/herrijasangarriak_klima/web01-tramite/eu/

Natura-ondarearen lerroan: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2023/herrijasangarriak_biodibertsitatea/web01-tramite/eu/

Helbide horretan eskuratu ahal izango dira eskaera-orria, erantzukizunpeko adierazpena eta eskaerarekin batera eman beharreko inprimakiak, eta baita eskaerak modu telematikoan aurkezten eta justifikatzen laguntzeko beharrezkoa den informazioa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura-bitarteko elektronikoak helbide honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/ identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/.

3.– Bitarteko elektronikoen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoan izapideak egiteko ordezkari bat izendatu behar bada, pertsona horrek alta emanda egon beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko Ordezkarien Erregistro Elektronikoan (https://www.euskadi.eus/ordezkarien-erregistro-elektronikoa/web01-sede/eu/).

4.– Eskaeraren ondorengo izapideak «Nire karpeta» bidez egin eta jakinaraziko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/).

10. artikulua.– Datu pertsonalen babesa.

1.– Datuak Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren eta aplikatzekoa den gainerako araudiaren arabera tratatuko dira.

2. – Datu pertsonalak «Ondarea babesteko eta Klima Aldaketa Sustatzeko Laguntzak» izeneko tratamendu-jardueran sartu eta tratatuko dira.

  • · Arduraduna: Natura Ondarearen eta Klima Aldaketaren Zuzendaritza, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila.
  • · Helburua: Natura Ondarearen eta Klima Aldaketaren Zuzendaritzaren dirulaguntzak, bekak eta laguntzak kudeatzea. Garapen jasangarria; ingurumen-hezkuntza; ingurumen-boluntariotza; ingurumen-arloko ezagutza sortzea; lurraldea zaintzeko akordioak.
  • · Legitimazioa: Interes publikoaren alde edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak gauzatzearen alde egindako misio bat betetzeko beharrezko tratamendua.
  • · Hartzaileak: Ez da aurreikusten datuak komunikatzea.
  • · Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotzen diren beste eskubide batzuk ere.
  • · Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko informazio gehigarria kontsulta dezakezu gure web-orrian: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/093300-capa2-eu.shtml
  • · Araudia:

- Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (eur-lex.europa.eu/legalcontent/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES)

- 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2018-16673)

11. artikulua.– Zer dokumentu aurkeztu behar den eskaerarekin batera.

1.– Erakunde eskatzailearen ezaugarriak eta garatu nahi den jarduketa kontuan hartuta, eskaera guztiekin batera, ezinbestez, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira. Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren egoitza elektronikoan eskuragarri egongo dira inprimakien ereduak eta aurkeztu beharreko proiektuen gutxieneko edukien aurkibideak:

a) Erantzukizunpeko adierazpena, behar bezala sinatuta.

b) «Oinarrizko eta harremanetarako datuen» inprimakia.

c) Laguntza eskatzen den jarduketa-lerroari dagokion «Aurrekontua» inprimakia, behar bezala beteta. Aurrekontua kontu-sailen arabera banakatu beharko da, kontzeptuak argi bereizita.

d) «Proiektuaren memoria» inprimakia edo, hala badagokio, laguntza eskatu den jarduketa-lerroari dagozkion proiektu-memorietako gutxieneko edukien aurkibidea. Beharrezkoak diren eremu guztiak bete beharko dira, dirulaguntza eskatzen den proiektu-motaren arabera. Zehazki, «Memoriaren proiektua» inprimakiaren barnean, lerroaren arabera, honako hauek adierazi beharko dira nahitaez: inpaktuaren murrizketako parametro gakoa edo gakoak, kalkulu-metodoaren xehetasunak eta kontserbazio-egoeraren hobekuntza, natura-ondarearen lerroaren kasuan.

Aurkeztutako dokumentazio gehigarriak ebaluazio teknikorako kontuan izan behar den informazioa badu, nahitaezko bi inprimaki horien apartatuetan berariaz adierazi beharko da zein den dokumentazio gehigarri horretan kontsultatu behar den informazioa (apartatua, kapituluak eta abar).

e) «Kokalekua» inprimakia: Kokaleku batean jardutea proposatzen den kasuetan, erakunde eskatzaileak esku-hartzea exekutatuko den lurzati(ar)en mugen identifikazio georreferentziatua aurkeztu beharko du. Proiektuaren kokapen zehatzari buruzko informazioa eman beharko da; ahal dela, jarduketaren xede den lurzati(ar)en katastro-erreferentzia (SIGPAC), edo, bestela, kokalekuaren kokapen zehatzari buruzko beste informazioren bat (UTM30N ETRS89 koordenatuak, etab.).

g) Berotegi-efektuko gasen isuriak murriztera bideratutako klima-aldaketaren lerroko ekintzei dagokienez, dirulaguntza eskatzen den jarduketari dagokion isuri-murrizketa zehazteko egindako hipotesiak, kalkuluak edo estimazioak jasota eta horiek azalduta dauden frogagiria atxiki beharko da.

h) Karbonoa xurgatzeko proiektuei buruzko klima-aldaketaren lerroko ekintzei dagokienez, proiektuaren iraunaldiko karbono-xurgapenak zehazteko egindako kalkuluak edo estimazioak jasotzen dituen frogagiria atxiki beharko da. Xurgapenen ex ante kalkulua egiteko metodologia egokia eduki ezean, hori egiteko behar diren datuak erantsi beharko dira, hau da, kokapena (koordenatuak), azalera, landatu beharreko espezieak eta landaketa-esparrua, bai eta hektareako oin-kopurua eta erabilera-mota ere. Jarduketak irauteko konpromisoaren egiaztagiria ere erantsi beharko da.

Gainera, beharrezkoak diren baimenen laburpenen inprimakia aurkeztu beharko da, eta erakunde eskudunek emandako baimenak, halakorik izanez gero (jabari publiko hidraulikoko jarduketak, itsas-lehorreko jabari publikokoak, naturagune babestuetakoak, etab.).

k) Berotegi-efektuko gasen isuriak murrizteko ekintzei buruzko Tokiko ekoberrikuntzaren erroaren eskaeren kasuan, 11.1.g) artikuluan aipatzen den dokumentua erantsi beharko da, eta karbonoa xurgatzeko proiektuen kasuan, 11.1.h) artikuluan aipatutako dokumentuak.

2.– Eskatzaileek, borondatez, eta ebaluazio hobea egite aldera, honako agiri hauek aurkeztuko dituzte eskaerekin batera:

a) Proiektua, aurreproiektua eta/edo eskaintza teknikoa, jarduketen xehetasuna eta faseen arabera banakatutako aurrekontua jasota.

b) Klima-aldaketaren lerroko eskaeren kasuan, hala badagokio, klima-aldaketarekin lotura duen plana, programa edo ordenantza izatea egiaztatu behar da.

c) Egokitzapen-ekintzen garapenarekin lotuta dauden klima-aldaketaren lerroko eskaeren kasuan, dagokion agintariaren baimena beharko da proiektua garatzeko.

d) Hala dagokionean, tokiko jasangarritasun-politikak beteko direla hitzematea eta/edo jasangarritasun-prozesuen ebaluazio- eta jarraipen-txostena egitea.

e) Agindu honen 17. artikuluan zehaztutako esleipen-irizpide guztiak behar bezala aplikatzeko beharrezkotzat jotzen diren argibideak.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

18. artikulua.? Deialdiaren ebazpena. 1.? Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeak, ebaluazio-organoak igorritako proposamen arrazoitua ikusita, deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak emateko ebazpena izenpetu eta jakinaraziko du sei hilabeteko epean, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Ebazpen horren berri emango zaie interesdunei Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz eta egoitza elektronikoaren bidez interesdunei bana-banako jakinarazpena eginez helbide honetan: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/. Epe hori igaro eta atal honen lehen paragrafoan ezarritako jakinarazpena egin ez bada, interesdunek ulertu ahal izango dute dirulaguntzaren eskaera ezetsi egin dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozeduraren urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan ezarritakoaren ondorioz, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onetsitako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51.9 artikuluan ezarritakoaren arabera, hargatik eragotzi gabe administrazioak berariaz ebazteko duen betebeharra. 2.? Ebazpenean zehaztuko da eskatutako dirulaguntzak emango diren edo, hala badagokio, ukatuko diren. Laguntzak ematen badira, honako hauek adieraziko dira: erakunde onuraduna, diruz lagundutako proiektua, lehia-prozedura bidez proposatutako proiektuen kasuan lortutako puntuazioa, diruz lagun daitezkeen gastuen zenbatekoa, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa eta 3. artikuluan adierazitako ordainketetarako behin betiko ehunekoak; eta laguntzak ukatzen badira, berriz, ukapenaren arrazoiak adieraziko dira. Halaber, erakunde onuradunen batek uko egiten badio jaso duen dirulaguntzari, ezarritako exekuzio-epearen lehen urtearen barnean, eta erabat edo zati batean banatu gabe geratu diren dirulaguntza-lerroetako funts-aldaketaren kasuan, ebazpenean zehaztuta egongo da partez diruz lagundutako proiektuen eta aurrekontu ezagatik dirulaguntzarik gabe geratutakoen lehentasun-hurrenkera, dirulaguntzak jaso ditzaten. Uko egin aurretik dirulaguntzaren zati bat ordaintzen bada, uko egindako zenbatekoa dagokion berandutze-interesarekin gehituko da. 3.? Dirulaguntzak eman eta, hala badagokio, ordaindu ahal izateko, amaituta eduki behar dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta euskal administrazio instituzionala nahiz sektore publikoa osatzen duten administrazioetako edozeinek emandako izaera bereko dirulaguntza publikoak itzultzeko prozedura nahiz zehapen-prozedura guztiak, prozedura horiek oraindik izapidetzen ari badira behintzat. 4. ? Agindu honetako dirulaguntzak ezin izango dituzte eskuratu dirulaguntza publikoa eskuratzea eragozten duen debekurik edo administrazio-zehapen edo zehapen penalik duten erakundeek. 5.? Aurreko paragrafoetan aipatzen den ebazpenak ez du amaitzen administrazio-bidea, eta, horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote erakunde interesdunek bai organoari berari, bai Ingurumen, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu edo atzitu ?hala badagokio? eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Justifikazioa


 

23. artikulua.– Dirulaguntza justifikatzea.

1.– Erakunde onuradunek 2025eko urriaren 31 baino lehen exekutatu eta justifikatu beharko dute diruz lagundutako ekintza, kasu hauetan salbu:

– Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroko ekintzak 2024ko uztailaren 15a baino lehen exekutatu beharko dira; proiektuaren amaierako dokumentazioa, berriz, 2024ko irailaren 16a baino lehen aurkeztu behar dute (egun hori barne).

– Asteklima 2023 lerroko ekintzak 2023ko Euskadiko Klima eta Energiaren Astean egin beharko dira, nahitaez, 2023ko bigarren seihilekoan, eta 2023ko abenduaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dituzte frogagiriak.

– Natura Ondarearen lerroko 2.2.c) artikuluan deskribatutako 1)etik 5)era bitarteko ekintzek 2025eko abenduaren 31 baino lehen exekutatu eta justifikatu beharko dute diruz lagundutako ekintza

2.– Horretarako, Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren, Klima-aldaketaren, Natura-ondarearen, Ekonomia zirkularraren eta Tokiko ekoberrikuntzaren lerroetako proiektuen erakunde onuradunek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute bitarteko elektronikoen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalean (https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/):

a) Erakunde onuradunaren Idazkaritzak egindako ziurtagiria, emandako dirulaguntzaren helburua eta xedea bete direla eta bestelako dirulaguntzarik lortu ote duten adierazten duena. Bestelako dirulaguntzarik lortu badute, ziurtagirian laguntza eman duen organoa, emandako dirulaguntzaren gehieneko ehunekoa eta jasotako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazi beharko dituzte.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen dirulaguntza jasotzekoa den jarduketa-lerroari dagozkion ekintzak egin direla azaltzeko memoria, haien ezaugarri nagusiak eta ingurumen-arloko helburuen betetze-maila azalduta. Ingurumeneko onuren kasuan, inpaktuen murrizketa eta egiazko ingurumen-presioak zenbatestea –adierazleak–, a priori ezarritako helburuekin alderatuta, Agindu honen 19. artikuluan zehaztutako baldintza-agirian adierazitakoaren arabera. Diruz lagundutako ekintzaren izaeraren arabera, jarduketaren aurretik eta ondoren egindako argazkiak jasoko dira memorian, ahal den guztietan. Proposamenean aurreikusitako ekintzen exekuzio-maila balioetsi ahal izateko adina informazio eman beharko dute, aurreikuspenen eta azkenean egindako jarduketen irismenaren arteko alderaketa barne.

Tokiko ekoberrikuntzaren lerroko proiektuen kasuan, amaierako justifikazio-memoria teknikoan, gainera, jarduketa kokatzen den arauzko eta plangintzako tresnen identifikazioa eta gakoak eta ikasitako irakaspenak jasotzen dituen proiektuaren amaierako garapen-metodologia jaso beharko dira, proiektua beste udalerri eta/edo eskualde batzuetara estrapolatu ahal izateko.

c) Diruz lagundutako gastua benetan egin dela egiaztatzen duten fakturak edo ordainagiriak. Fakturetan, edo, hala dagokienean, ordainketa-egiaztagirietan, fakturatutako zenbatekoak zehaztuta agertuko dira, eta kontzeptuak banakatuta eta unitateko prezioekin. Hala, aurkeztutako dokumentazio teknikoa alderatu ahal izango da.

d) Diru-sarreren eta gastuen zerrenda. Gastuen zerrendan, fakturatutako kontzeptuak nahikoa zehaztu beharko dira, diruz lagundutako gastuei dagozkien zenbatekoak eta besteak bereizi ahal izateko.

e) Diruz lagundutako ekimenaren berri emateko egindako komunikazio eta publizitate-ekintzei buruzko memoria deskribatzailea.

f) Proiektuan sortutako materialen kopia, azterketak, txostenak eta zabalkunde eta komunikaziorako materialak barne.

g) Georreferentziatutako informazioari dagokionez, kartografia shape formatuan eta ETRS89 proiekzioan aurkeztu behar dute. Kartografia-informazioko metadatuen fitxa bat bete beharko da kartografiako geruza bakoitzeko (https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/instrucciones_ documentacion/eu_def/adjuntos/formulario_metadatos_eu_g.pdf[LI1] )

i) Karbono-xurgapena sustatzen duten ekintzen bidezko Klima-aldaketaren lerroko proiektuetan, proiektuaren iraunaldian karbonoa xurgatzeko helburuak betetzea bermatzen duen kudeaketa-plana erantsi beharko dute.

k) Ekonomia zirkularraren lerroko proiektuen kasuan, elikagaien xahubidea prebenitzea sustatu edo/eta ezartzera bideratutako mekanismoen ingurukoak badira, udalerriko elikagaien xahubidearen benetako kalkulua eta horretarako metodologia jaso beharko dituzte, nazioartean onartutako metodologien arabera.

l) Hala badagokio, beharrezkoa izango da agiri bidez justifikatzea Agindu honen 2. eta 20. artikuluetatik eratorritako betebeharrak bete direla.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk