Euskal Girotze Barnetegiak. Itunpeko ikastetxeak (2024)

[EGB]

Deskribapena


Xedea

Euskal Girotze Barnetegien helburu nagusiak dira ikasleen artean euskararen erabilera eta haren aldeko motibazioa indartzea, eta euskararekiko eta euskal kulturarekiko ezagutza eta atxikimendua hobetzea. Horretarako, euskaraz eta euskararen inguruan hitz egiteko guneak eta jarduerak eskaintzen zaizkie egonaldian zehar, baita, halaber, euskararekiko eta euskal kulturarekiko dituzten erreferentziak gehitu eta gaurkotzeko tresnak ere. Horrekin batera, hizkuntzen gaineko hausnarketa bideratzen da, zeinetan hizkuntza aniztasuna, gutxiagotutako hizkuntzak eta hizkuntza ekologia bezalako gaiak jorratzen diren. Hori guztia talde kohesioa eta norberekiko konfiantza emozioetatik eta jolasaren bidez landuz. Horretarako, ikasturtean zehar 4 eguneko egonaldiak eskaintzen dira LMH3tik DBH2ra bitarteko ikasleentzako.

Gainera, Hezkuntza Sailaren Laguntza Zerbitzua diren aldetik, euskararen aldeko jarrera eta motibazioa bultzatzeko landu eta probatu dituzten metodologia eta baliabideak eskaintzea eta gai horren inguruan laguntza eta aholkua ematea ere xede dute Euskal Girotze Barnetegiek. Alde horretatik, taldearekin batera bertaratzen diren irakasleentzat ere prestakuntza gune izan nahi dute. Bide hori egiteko, 24 irakasleko talde egonkorra eskaintzen dute, lan horretan arituak eta adituak diren irakasleak.

Prestazioa zerbitzutan

Euskal Girotze Barnetegietan egonaldia egiteko txanden esleipena.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko itunpeko ikastetxe pribatuak

Betekizunak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0036612

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoaren Iragarki-taulan argitaratuko da, eta jakinarazi eta biharamunetik hasita izango du eragina.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk