EUSKADIREN TXILEKO ORDEZKARITZA
- Titularra: Rafael Manuel Kutz Garaizabal
- Agintaldia: XIII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Lehendakaritza > Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren Idazkaritza Nagusia
ARLOAK / EGINKIZUNAK
18. artikulua.– Euskadiren kanpoko beste ordezkaritza batzuk.
Euskadik Argentinan eta Uruguain, Txilen, Kolonbian, Estatu Batuetan eta Kanadan, Mexikon, Frantzian eta Madrilen dituen ordezkaritzak Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkaritza-organoak dira, euskal gizataldeekiko harremanen arloan eta sektore anitzeko interesak defendatu eta sustatzearen arloan, Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion eskumenen esparruan, bakoitzak bere jardun-eremu geografikoan.
Euskadiren kanpoko ordezkaritza horiek, zuzenean eta hierarkian Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren Idazkaritza Nagusiaren menpe, eta Kanpo Harremanen eta Organismo Multilateralen Zuzendaritzarekin eta Europako Gaien Zuzendaritzarekin koordinatuta, honako egiteko hauek izango dituzte:
- Ordezkaritzak dauden lekuetan, Euskal Autonomia Erkidegoko eragile ekonomiko eta sozialen arteko lankidetza eta elkargunea sustatzea.
- Tokian tokiko erakunde, enpresa eta entitateekiko harremanetarako organoak izatea, bisitak, topaketak eta informazio-trukeak egiteko eta enpresa-, ekonomia- edo gizarte-loturak ezartzeko.
- Euskal Autonomia Erkidegoko operadoreen arteko topaketak egiteko azpiegitura eta laguntza-zentroak izatea.
- Ordezkaritzak dauden leku bakoitzeko araudiei, politikei eta aukerei buruzko aholkularitza, orientazioa eta informazioa ematea Eusko Jaurlaritzako sailei, toki- eta foru-erakundeei, enpresei, unibertsitateei, zentro teknologikoei eta gainerako ekonomia- eta gizarte-eragile interesdunei.
- Ordezkaritzak dauden leku horietan diharduten Euskal Autonomia Erkidegoko entitateen beharrak ebaluatzea eta dagozkien proposamenak bideratzea.
- Euskadin dauden kultura-adierazpen guztiak zabaltzea. Euskararen berezitasuna bereziki zainduko da, kanpoan dauden euskal gizataldeetako herritarrek, edo euskal gizatalde izan gabe euskararen gaineko interes berezia duten pertsonek, euskara ezagutzeko aukera izan dezaten.
- Lankidetza-harremanak ezartzea euskal kultura, tradizioak eta hizkuntza bultzatzeko eratutako erakunde, elkarte eta zentroekin, bai eta Euskadiri arreta berezia eskaintzen dioten toki-entitateekin ere.
Jaurlaritzaren Lehendakaritzako eta Ogasun eta Finantza Saileko organoen mende funtzionalki, Euskadiren kanpoko ordezkaritza bakoitzaren titularrak, bere eremuan, honako egiteko hauek izango ditu:
- Ordezkaritza bakoitza dagoen lekuan bizi diren lan-kontratuko langileak kontratatzea eta enpresaburuen berezko ahalmenak baliatzea langileen eta haien ordezkarien aurrean eta erakunde publiko eta pribatuen aurrean.
- Ordezkaritzako langileen soldata-igoerak ebaztea, Gobernu Kontseiluaren erabakietan jasotako baldintzetan.
- Kontratazio-organo gisa jardutea dagokion lurralde-eremuan egindako kontratuetan, baldin eta sektore publikoko kontratuen legerian araututako kontratu txikiei eta higiezinen errentamendu-kontratuei buruzkoak badira, azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bateginaren 41. artikuluaren 2. apartatuaren a) eta b) letretan aurreikusitako baldintzetan. Era berean, kontratazio horiek eragiten duten gastua baimentzea eta onartzea dagokio.
- Eusko Jaurlaritza ordezkatzea administrazio publikoen aurrean, ordezkaritzaren ohiko funtzionamendurako beharrezkoak diren izapide guztietan eta, bereziki, zergak kudeatu eta ordaintzeko eta lizentziak eta baimenak lortzeko behar diren izapide guztietan.
Harremanetarako datuak
KARGUAK