Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2023ko otsailaren 6koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baita saileko ikuskatzaileentzako txartel-eredu bateratua.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 29
- Hurrenkera-zk.: 706
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/02/06
- Argitaratze-data: 2023/02/10
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Funtzio publikoa
Testu legala
Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak (dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen ditu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen ditu) Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitekoak eta jardun-arloak ezartzen ditu 8. artikuluan. Hura garatzeko, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretua onetsi zen.
Saila ekoizpen-sektorearekin zerikusia duten jarduketa arloetan aritzen da: industria, nekazaritza, arrantza eta ingurumena. Funtzio horien artean dago ekoizpen-jarduera kontrolatzea, ikuskapen-jarduketen bidez; ikuskapen-jarduera horiek dagokion araudi sektorialaren arabera gauzatzen dira.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko abuztuaren 3ko Aginduaren bidez, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren ikuskatzaile-txartelaren eredu bateratua onartu zen jardun-arlo guztietarako, arrantzarako izan ezik.
Arrantza, itsaski-bilketa eta akuikultura-instalazioak ikuskatzeko zerbitzuaren antolamenduari buruzko martxoaren 29ko 67/1982 Dekretuan ezartzen denez, ikuskapen-agenteek eta -laguntzaileek identitatea egiaztatzeko agiriak eramango dituzte aldean. Arau hori indargabetu egin da Arrantza Ikuskaritzaren Zerbitzuaren urtarrilaren 24ko 9/2023 Dekretuaren bidez, ez baitu identifikazio-txartelaren eredurik ezartzen ikuskatzaileentzat.
Hori guztia kontuan hartuta, honako hau
Lehenengoa. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko ikuskatzaileentzat txartel-eredu bateratua onartzea, jardun-arlo guztietarako. Txartel horren edukia eta formatua agindu honen eranskinean dago jasota.
Bigarrena. Indarrik gabe uztea Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko abuztuaren 3ko Agindua, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko ikuskatzaile-txartelaren eredu bateratua onartzen duena.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 6a.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
Neurriak / Medidas (mm): 85 x 53.