Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2023ko urtarrilaren 25ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, sail honetako lanpostu bat -Elikagaien Kalitate eta Industriako goi-kargudunaren idazkaria, 520010 kodea, 57. dotazioa- izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 23
- Hurrenkera-zk.: 539
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/01/25
- Argitaratze-data: 2023/02/02
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
Hutsik dago Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailean Elikagaien Kalitate eta Industriako goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua (520010 kodea, 57. dotazioa). Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 94.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena emanda, eranskinean azaltzen den lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du sail honek. Hona hemen deialdiaren
OINARRIAK
Lehenengoa. Parte hartzeko baldintzak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako karrerako funtzionarioek, Lanpostuen Zerrendan ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte (eranskinean zehaztuta daude).
Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeratan egonda har dezakete parte deialdi honetan, egoera hauetako batean ez badaude:
Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita daukaten funtzionarioek ezin izango dute parte hartu, egoera horrek dirauen bitartean.
Norberaren kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian egonik, lanera itzuli baino lehen, eszedentzian egon beharreko denbora bete ez duten langileek ezin izango dute parte hartu.
Orobat, parte hartu ahal izango dute beste administrazio publiko batzuetako karrerako funtzionarioek, irakaskuntzako eta Justizia Administrazioko karrerako funtzionarioek, bai eta erakunde sanitarioetako estatutupeko langile finkoek ere, baldin eta espresuki ezartzen bada langile mota horrek betetzeko moduko lanpostua dela, eta, hortaz, zehazki identifikatzen bada dagokion kodearekin, agiri honen eranskinean zehaztutakoarekin bat etorriz.
Langile horiek deialdi honetan parte hartu ahal izango dute, betiere Lanpostu Zerrendan ezarritako baldintzak egiaztatzen badituzte eta zerbitzu aktiboko administrazio-egoeran edo jatorrizko administrazioan lanpostua gordetzea dakarren administrazio-egoeran badaude, non eta ez duten 6 hilabetetik beherako eginkizun-gabetze behin-behinekoa edo irmoa.
Bigarrena. Eskabideak.
Eskatzaileek, datu pertsonalak eta gaur egungo destinoa zehaztuta, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailean langileen gaietan eskumena duen Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Hirugarrena. Betekizunak eta merezimenduak.
Parte hartzeko eskabideari «curriculum vitae» erantsiko zaio, eta, hor, datu pertsonalak eta zein talde, azpitalde, kidego edo eskalatakoa den zehazteaz gain, beste hauek ere jasoko dira:
Tituluak.
Administrazio publikoan zein, hala badagokio, enpresa pribatuan betetako lanpostuak, batez ere lehiatzen den lanpostuaren antzeko funtzioak dituztenak.
Egiaztatutako hizkuntza-eskakizuna.
Jasotako edo emandako prestakuntza-ikastaroak.
Hizkuntza-gaitasuna.
Eskatutako lanpostuari esleitutako funtzioekin lotuta dauden eta jakinaraztea egoki jotzen den bestelako merezimendu guztiak.
Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek, Langileen Erregistroan ez badaude.
Hautagaia deialdiko lanpostuaren funtzioetara ongi egokitzen dela bermatze aldera, deialdia egin duen organoari aukera ematen zaio hautagaiak alegatu dituen merezimenduak egiaztatzeko egoki jotzen dituen bitartekoak erabil ditzan; elkarrizketa pertsonala edo bestelako probaren bat egin dezake horretarako, edo Giza Baliabideen Zerbitzuko organo teknikoei txostenak eskatu.
Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bete behar dira eskatutako betekizunak, eta esleitutako lanpostuez jabetu arte eutsi behar zaie. Parte hartzeko baldintzak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileek ezin izango dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.
Laugarrena. Ebazpena.
Deialdi hau Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren agindu baten bidez ebatziko da eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik aurrera gehienez hilabeteko epean. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Lanpostua lortzen duen pertsonak ezarrita daukan epean hartu beharko du jabetzan lanpostua eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.
Ebazpen hori arrazoitzeko, azalduko da ezen, batetik, aukeratutako hautagaiak betetzen dituela deialdian eskatutako betekizunak eta zehaztapenak eta baduela izendapenerako behar den gaitasuna, eta, bestetik, aukeratutako hautagaia egokia dela beste hautagaien aldean (baldin badago), merezimenduak konparatuta (eta, hala badagokio, elkarrizketaren edo probaren emaitza ikusita), betiere indarreko legeek eta Lanpostu Zerrendak lanpostuari esleitutako zereginen ikuspegitik.
Deklaratu ahal izango da deialdia hutsik geratu dela, hautagaietatik batek ere ez badu kasuan kasuko lanpostua betetzeko merezimendu nahikorik.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman zuen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 25a.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.
Deialdiko lanpostua: Goi-kargudunaren idazkaria.
Kodea: 520010.
Dotazioa: 57.
Kidegoak: C1 Administraria / C2 Administrari laguntzailea.
Destino-osagarriaren maila: 18.
Berariazko osagarria: VI-A.
Kokapena: Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza.
Udalerria: Vitoria-Gasteiz.
Hizkuntza-eskakizuna: 2.
Derrigortasun-data: 1997-10-31.
Berariazko ezagutzak: