Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko urtarrilaren 26koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita eutanasiaren arloko Euskadiko Berme eta Ebaluazio Batzordeko kideen osaera.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 25
  • Hurrenkera-zk.: 605
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/01/26
  • Argitaratze-data: 2023/02/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Eutanasiaren arloko Euskadiko Berme eta Ebaluazio Batzordea sortzen duen maiatzaren 25eko 145/2021 Dekretuak (2021eko ekainaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 109. zk.) bete egiten ditu Eutanasia arautzeko martxoaren 24ko 3/2021 Lege Organikoaren aurreikuspenak, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan, Berme eta Ebaluazio Batzorde hori sortuta.

145/2021 Dekretuaren 3. artikuluak ezartzen du batzordearen osaera, eta lehenengo puntuan zehazten du batzorde hori diziplina anitzekoa izango dela, eta batzordeburu batek, idazkari batek eta Osasun Saileko titularrak izendatutako bokalek osatuko dutela, bat etorriz aipatutako 3/2021 Legearen 17.1 artikuluan jasotzen den gutxieneko osaerarekin, hau da, zazpi kide gutxienez, eta horien artean medikuak, erizainak eta juristak.

Osasuneko sailburuaren 2021eko ekainaren 8ko Aginduak, eutanasiaren arloko Euskadiko Berme eta Ebaluazio Batzordeko kideak izendatzeko denak, mandatu arauemaile hori gauzatu zuen, eta, horretarako, batzordeko kideak izendatu zituen, eta legearen araberako gutxieneko kide-kopuruari psikologiako eta gizarte-laneko profesionalak gehitu zizkion, horrela, eutanasia eskatzen dutenen behar emozional eta sozialei ahalik eta ondoen erantzuteko eta erabakiak hartzeko orduan gaitasun eta autonomia pertsonala osoa izan dadin ahalbidetzeko.

Berme eta Ebaluazio Batzordea eratzeko izendatutako kideek ezaugarri komun hau dute: kide guztiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Sorospenerako Etika Batzordeetako edo Foru Aldundietako Esku-hartze Sozialeko Etika Batzordeetako kide direla.

Batzordeko kideen aldaketa-eskabidea jasota, eta bat etorriz organo honi bere saileko gaietan ebazpenak emateko aitortzen zaizkion eskumenekin Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26.4 artikuluan eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen martxoaren 23ko 116/2021 Dekretuaren 4.1 artikuluan aitortzen zaizkionak, honako hau

Lehenengoa. Eutanasiaren arloko Euskadiko Berme eta Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzea, eta honako hauek izendatzea kide:

Batzordeburua: Itxaso Bengoetxea Martínez andrea.

Medikuntzako profesionala. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualdeko ESIa.

Batzordeburuordea: Juana Aza Gutiérrez andrea.

Erizaintzako profesionala. Leioako Laguntza Zentroa. Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea. Bizkaiko Foru Aldundia

Idazkaria: Maite Andrés Alvarez andrea.

Zuzenbideko profesionala. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualdeko ESIa.

Batzordekideak:

Medikuntzako profesionalak:

Mari Carmen Iturricastillo Pérez andrea.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako ESIko Anestesiologia eta Bizkortze Zerbitzuko burua.

Antonio De Blas De Blas jauna.

Osarean-eko arduraduna. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusia.

Fernando Santander Cartagena jauna.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sarea. Erretiratua.

Luis Carlos Álvaro González jauna.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIa.

Isabel Llano Rivas andrea.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gurutzetako Ospitalea.

Gizane Martínez Rodríguez andrea.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko ESIa.

Blanca Morera Pérez andrea.

Kontsulta pribatua.

Jesús Millas Ros jauna.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko ESIaren etxeko ospitalizazio zerbitzua.

Erizaintzako profesionalak:

Verónica Tiscar González andrea.

Bioaraba elkartea.

Begoña Garitano Tellería andrea.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako ESIa.

Paloma González Fontecha andrea.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sarea.

Brígida Argote Martínez de Lagran andrea.

Arabako Foru Aldundiko Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea.

Inma Palomero Barroso andrea.

Etxeko ospitalizazio zerbitzua. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Tolosaldeko ESIa.

Susana Díaz de Durana andrea.

Arrasateko osasun-zentroa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko ESIa.

Psikologiako profesionalak:

Blanca Moratinos Echevarría andrea.

Arabako Foru Aldundiko Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea.

Coro Rubio Tejada andrea.

ASPACE elkartea.

Conchi Alicostes Murua andrea.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Ongizatea.

Zuzenbideko profesionalak/juristak:

Maite Esteban Galbete andrea.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualdeko ESIa.

Leopoldo Díez de Fortuny jauna.

Donostialdeko ESIa. Erretiratua.

Iván Aizpún Bozal jauna.

AVF Legal.

Guadalupe Imaz Bienabe andrea.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Ongizatea.

Gizarte Lana:

Nagore Elorrieta Muruaga andrea.

Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ongizatea.

Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 26a.

Osasuneko sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik