Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren laguntzen aurretiazko komunikazioak

Argitalpen-data: 

ISV Inbertsioa 2024 eta Lehiatu Inbertsioa 2023

ISV INBERTSIOA 2024

Irekiera-data: 2023ko maiatzaren 8tik urteko deialdia ireki arte.

Mahastizaintzako eta ardogintzako esku-hartze sektorialaren programa inbertitzeko laguntzak (ISV INBERTSIOA 2024)

ISV INBERTSIOA laguntzen eragin pizgarria bermatzeko eta 2024ko mahastizaintza eta ardogintza sektoreari laguntzeko inbertsio-proiekturen bat duten sustatzaileen exekuzio-aurreikuspenak ez eteteko, oinarrizko jakinarazpen-formulario bat prestatu da dagokion deialdia argitaratu aurretik. Aurretiazko jakinarazpena onartzeko, inbertsioen egoera egiaztatzen duen akta egin beharko da.

Aldez aurreko jakinarazpena ordezkari baten bidez egiten bada, ordezkaritza egiaztatu beharko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 5. eta 6. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Hala ere, kontuan hartu behar da bai eskabidea aurkezteko azken epea, bai deialdiaren gainerako xehetasunak, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta eskaera ofizialaren datuak barne, bai eskaera egiteko modua, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren Aginduan ezarritakoak izango direla. Agindu horren bidez, Mahastizaintza eta ardogintzako esku-hartze sektorialaren programaren deialdia egiten da 2024. ekitaldirako.

Harremanetarako informazioa:

Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Mari Carmen González

Telefonoa: 945 01 97 10

E-maila: carmengonzalez@euskadi.eus

LEHIATU INBERTSIOA 2023

Irekiera-data: 2023ko martxoaren 20tik urteko deialdia ireki arte.

Nekazaritzako, elikagaigintzako eta arrantza eta akuikulturatik eratorritako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak (LEHIATU INBERTSIOA 2023)

LEHIATU INBERTSIOA laguntzen eragin pizgarria bermatzeko eta honako hauekin lotutako inbertsio-proiekturen bat duten sustatzaileen exekuzio-aurreikuspenak ez eteteko:

Nekazaritzako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzak (II. Kapitulua)

2. Baso-produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzak (III. Kapitulua)

3. Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzak (IV. Kapitulua)

4. Nekazaritzako produktuak, arrantza, akuikultura, ur mineral naturalak, alkoholik gabeko edariak edo nekazaritza-produktuetatik hartzitutako edariak – ardoa izan ezik – konbinatzen dituzten elikagaiak lortzeko inbertsioak egiteko laguntzak (V. Kapitulua)

5. Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-industrietan elikagai ekologikoak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzak (VI. Kapitulua)

Aldez aurreko jakinarazpena ordezkari baten bidez egiten bada, ordezkaritza egiaztatu beharko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 5. eta 6. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Hala ere, kontuan hartu behar da bai eskabidea aurkezteko azken epea, bai deialdiaren gainerako xehetasunak, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta eskaera ofizialaren datuak barne, bai eskaera egiteko modua, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren Aginduan ezarritakoak izango direla. Agindu horren bidez, Nekazaritzako, elikagaigintzako eta arrantza eta akuikulturatik eratorritako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzen deialdia egiten da 2023. ekitaldirako.

(*) Inbertsioen egoera-aktak:

KEBPBren Erregelamenduaren 86.4 artikuluak ezarritakoaren arabera, honako hau ezartzen da:

Onuradunak izan dituen kostuak diruz laguntzeko aukera 2023ko urtarrilaren 1ean hasiko da.

Enpresa jardueraren kapituluaren arabera:

1. II. kapituluari (AGRO) dagozkion eragiketak, azken produktua Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinean eta IV. kapituluko (ARRANTZA) produktuak badira, ez dira diruz lagunduko, laguntzak emateko, agintaritza eskudunari deialdiaren laguntza-eskaera aurkeztu aurretik fisikoki osatu direnak edo erabat gauzatu direnak, dagozkion ordainketa guztiak egin diren edo ez kontuan hartu gabe.

Eskaera egiten den unean eragiketak bukatuta egongo ez direla frogatzeko, inbertsio horietarako aldez aurreko jakinarazpena aurkeztu beharko da, eta, horren euskarri gisa, inbertsio hori egiteko aurrekontua edota kontratua aurkeztu beharko da, hura egin izanaren kronogramarekin batera. Inbertsio-kronograma horren egiazkotasuna egiaztatuko da.

Deialdi-agindua argitaratzean, gainerako kapituluetan bezala, laguntza-eskabidea aurkeztu beharko da, eta inbertsioen egoera-akta egingo da, aurretiazko jakinarazpenean eskatu zirenak amaitu gabe daudela egiaztatzeko.

2. III. kapituluko (zura), II. kapituluko azken produktua Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinean jasotako produktua ez denean; V. kapituluko eta VI. kapituluko inbertsio-eragiketek laguntzak jaso ahal izango dituzte, baldin eta egiaztatu bada inbertsioak ez direla hasi laguntza-deialdia eskatu aurretik, estatu-laguntzei buruzko araudiaren arabera, izan ere, KEBPBren araudia betetzeaz gain, Estatuko laguntzei buruzko araudiaren mende ere badaude.

Kapitulua Eskabidea egiteko unean hasi ez diren inbertsioak Eskabidea egiteko unean amaitu ez diren inbertsioak
II. Kapitulua (AGRO), azken produktua Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinean jasotako produktua bada X
III Kapitulua (EGURRA) eta II Kapitulua (AGRO), azken produktua Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinean sartuta ez badago X
IV Kapitulua (ARRANTZA) X
V Kapitulua (ez dira sartzen ez II ezta IV) X
VI Kapitulua (EKOLOGIKO) X