Arautegia

Inprimatu

25/2023 DEKRETUA, otsailaren 21ekoa, zeinaren bidez gaitzen baitira 127.400,00 euroko kredituak 7212 Programan (Industria Garapena), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2023. urterako aurrekontuko 9211 Programan (Espainiako Sektore Publikoarekiko Finantza Harremanak) diru-sarrerak lortu baitira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila; Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 45
  • Hurrenkera-zk.: 1191
  • Xedapen-zk.: 25
  • Xedapen-data: 2023/02/21
  • Argitaratze-data: 2023/03/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Industria; Ogasun; Ekonomia

Testu legala

Ekainaren 25eko 11/2022 Errege Lege Dekretuaren bidez (2022ko ekainaren 26ko BOEn argitaratu zen, 152. zenbakian), presako neurriak hartu eta luzatu ziren Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuna emateko plan nazionalaren esparruan.

Errege Lege Dekretu horren 20. artikuluan ezarritakoaren arabera, 2022ko irailaren 20ko Gobernu Kontseiluak 7.028.400,00 euroko kreditu-gaikuntza onartu zuen, «Gas-kontsumo intentsiboko industrien programa EJSNs-2» dela eta.

Ondoren, onetsi egin zen EUSKAL FORGING, S.A. enpresak jarritako gora jotzeko errekurtsoa, eta 127.400,00 eurotan gehitu zen enpresa horri hasieran eman zitzaion laguntza. Beraz, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 127.400,00 euroko zenbateko gehigarria gaitzeko eskatu du «Gas-kontsumo intentsiboko industrien programa EJSNs-2» programarako.

Horregatik, kreditua gaitzen da, maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuak onartu zuen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bategineko 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Ondorioz, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2023ko otsailaren 21ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

(Ikus .PDF)

Diru-sarreren egoera-orri honetan zenbateko bereko diru-sarrerak lortzetik sortzen da kreditu hori:

(Ikus .PDF)

«Gas-kontsumo intentsiboko industrien programa EJSNs-2» programaren laguntzak finantzatzeko erabiliko dira funtsak.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2023ko otsailaren 21ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik