Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2022ko abenduaren 15ekoa, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearena, irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei ingurumenaren arloko boluntariotzako proiektuak garatzeko dirulaguntzak ematekoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 2
- Hurrenkera-zk.: 34
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/12/15
- Argitaratze-data: 2023/01/03
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko urriaren 5eko Aginduaren bidez (2022ko urriaren 18ko EHAA, 199. zk.), EAEn ingurumen-boluntariotzako proiektuak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuentzako dirulaguntzen deialdia egin zen.
2022ko urriaren 5eko Agindu horretan xedatutakoarekin bat etorriz, eta horretarako eratutako balorazio-epaimahaiak egindako txostena aztertu ondoren, honako hau,
Dirulaguntza ematea ebazpen honen eranskinean zerrendatutako proiektu eta erakundeei.
Dirulaguntza 2022ko urriaren 5eko Aginduaren 16. artikuluan ezarritakoari jarraituz ordainduko da, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariak ebazpena eman ondoren.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea emandako dirulaguntzen zerrenda, informazio gisa, dirulaguntzen deialdiari buruzko aginduaren 15.4 artikuluan azaldutakoa betez.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 15a.
Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea,
AMAIA BARREDO MARTÍN.
(Ikus .PDF)