Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2022ko abenduaren 26koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko uztailaren 13ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bitartez, ziurtatutako ekoizpen ekologikorako trantsiziorako laguntzetarako 2022ko deialdiaren oinarriak onartzen dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 7
- Hurrenkera-zk.: 153
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/12/26
- Argitaratze-data: 2023/01/11
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko uztailaren 13ko Aginduaren bidez, ziurtatutako ekoizpen ekologikorako trantsiziorako laguntzetarako 2022ko deialdia egin zen.
Behar bezala betetzeko aipatutako aginduaren zortzigarren oinarrian ezarritakoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren ebazpen baten bidez esleitu dira eskatutako laguntzak.
Hori dela eta, ebazpenak onuradunei jakinarazi zaizkie, eta bat etorrita azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluaren 2. paragrafoko bigarren apartatuan xedatutakoarekin (1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena), honako hau
Lehenengoa. Argitara ematea, denek jakin dezaten, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko uztailaren 13ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda (ebazpen honen I. eranskinean jasota dago). Agindu horren bidez, ziurtatutako ekoizpen ekologikorako trantsiziorako laguntzetarako 2022ko deialdiaren oinarriak onartzen dira.
Bigarrena. Argitara ematea, denek jakin dezaten, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko uztailaren 13ko Aginduan aurreikusitako laguntzei dagokienez ezetsitako eskabideen zerrenda (ebazpen honen II. eranskinean jasota dago). Agindu horren bidez, ziurtatutako ekoizpen ekologikorako trantsiziorako laguntzetarako 2022ko deialdiaren oinarriak onartzen dira.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 26a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
JORGE GARBISU BUESA.
Ziurtatutako nekazaritza ekologikorako trantsiziorako laguntzak. Onuradunak:
(Ikus .PDF)
Ziurtatutako nekazaritza ekologikorako trantsiziorako laguntzak. Ezetsitako eskaerak:
(Ikus .PDF)