Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko abuztuaren 17koa, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez berrikusten eta aldatzen baita Indumetal Recycling SA sozietateari emandako ingurumen-baimen integratua, Erandioko udal-mugartean (Bizkaia) txatar konplexuak, tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak (TEEH) eta beste hondakin arriskugabe batzuk tratamendu fisikoaren bidez balorizatzeko jarduerarako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 228
  • Hurrenkera-zk.: 5205
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/08/17
  • Argitaratze-data: 2022/11/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Industria; Ingurumena; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. Ingurumeneko sailburuordearen 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenaren bidez, ingurumen-baimen integratua eman zitzaion Indumetal Recycling SAri, Erandioko udal-mugartean (Bizkaia) txatar konplexuak, tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak (TEEH) eta beste hondakin arriskugabe batzuk tratamendu fisikoaren bidez balorizatzeko jarduerarako.

  2. Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2009ko irailaren 3ko Aginduaren bidez, Indumetal Recycling SAk Ingurumeneko sailburuordearen 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zen.

  3. 2010eko apirilaren 19ko Ebazpenaren bidez, aldatu eta gauzatu egin zen Indumetal Recycling SAri Erandioko udal-mugartean (Bizkaia) txatar konplexuak, tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak (TEEH) eta beste hondakin arriskugabe batzuk tratamendu fisikoaren bidez balorizatzeko jarduerarako emandako ingurumen-baimen integratua, eta 16-I-01-000000000074 baimen-zenbakia esleitu zitzaion.

  4. 2017ko azaroaren 3ko Ebazpenaren, 2018ko maiatzaren 31ko eta ekainaren 4ko eta 13ko Ebazpenen, 2019ko urtarrilaren 29ko Ebazpenaren eta 2020ko urtarrilaren 20ko eta urriaren 15eko Ebazpenen bidez, aldaketa-eskaerak ez zirela funtsezkoak berretsi zen, eta Indumetal Recycling SAri emandako ingurumen-baimen integratua aldatu zen.

  5. 2021eko ekainaren 28an, ingurumen organoak, baimena berrikuste aldera, Uraren Euskal Agentziari (URA) eta Erandioko Udalari eskatu zien egoki iritzitako ohar guztien nahikotasun-txostena bidal zezatela, instalazioaren inguruan dituzten eskumenen esparruan.

  6. 2021eko irailaren 9an, ingurumen-organoak, baimena berrikuste aldera, honako hauek igortzeko eskatu zion Indumetal Recycling SAri: instalazioaren funtzionamenduaren eta ondorioetan deskribatutako teknika erabilgarri onenen arteko alderaketa bat eta instalazioari buruzko gainerako dokumentuak.

  7. 2021eko irailaren 10ean, ingurumen-baimen integratua berrikusteko eskatu zitzaion dokumentazioa aurkeztu zuen Indumetal Recycling SAk.

  8. Aurkeztutako dokumentazioa nahikoa zela ikusi eta gero, Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariaren 2021eko azaroaren 29ko Iragarkiaren bidez erabaki zen jendaurrean jartzea, 30 egun baliodunez, ingurumen-baimen integratua emateko Indumetal Recycling SAk egindako berrikuste-eskaera, egoki irizten ziren alegazioak aurkezteko, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2021eko abenduaren 16an.

  9. Ingurumen-baimen integratua jendaurrean jartzeko izapideak amaitutakoan, ez zen alegaziorik aurkeztu.

  10. Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, 2022ko otsailaren 10ean, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzak txostena eskatu zien Erandioko Udalari eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailari.

  11. 2022ko otsailaren 22an, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak txostena egin zuen, eta espedientean jaso da txosten horren emaitza.

  12. Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 20. artikuluan xedatutakoa betez, 2022ko abuztuaren 12an, Indumetal Recycling SAren esku utzi zen espediente osoa, bertan jasotako emaitzarekin.

  1. 2016ko abenduaren 31n, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.

  2. Aipatutako testu bateginaren 26. artikuluan daude ezarrita baimena berrikusteko baldintzak. Horri jarraituz, lau urteko epean, instalazioaren jarduera nagusiari dagozkion TEOen inguruko ondorioak argitaratzen direnetik aurrera, organo eskudunak ziurtatuko du instalazioaren baimenaren baldintza guztiak berrikusi direla eta, beharrezkoa izanez gero, egokitu direla, eta instalazioak aipatutako TEO erreferentzia-agirien ondorio aplikagarriak betetzen dituela.

  3. 2018ko abuztuaren 17an, Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Batzordearen 2018ko abuztuaren 10eko 2018/1147 Betearazpen Erabakia (EB), hondakinak tratatzeko teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen dituena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren industria-emisioei buruzko 2010/75/EB Zuzentarauari jarraikiz.

  4. 2020ko urtarrilaren 27an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 4/2020 Dekretua, urtarrilaren 21ekoa, zeinaren bidez indargabetu egiten baita irailaren 25eko 183/2012 Dekretua, Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko dena.

  5. Ingurumen-baimen integratua eman ondoren, ingurumenari buruzko araudi berria promulgatu da; beraz, egokia da indarrean dagoen araudi berrira egokitzea, ofizioz, Ingurumeneko sailburuordearen 2015eko maiatzaren 21eko Ebazpenaren baldintzak, ebazpen horren laugarren apartatuan ezarritakoari eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 44. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

  6. Adierazi behar da ebazpen honek kontuan izan dituela teknika erabilgarri onenak eta aplikatzekoa den sektoreko legeriak zehaztutako neurriak eta baldintzak, bai instalazioak gehienez emiti ditzakeen gai kutsagarrien muga-balioak zehazteko, bai ingurumen osoa ahalik eta gehien babesteko asmoz, instalazioaren ustiapenari ezarriko zaizkion gainerako baldintzak erabakitzeko. Zehazki, Europako Batzordearen BREF dokumentu honen edukia hartu da kontuan: Hondakinak tratatzeko teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak (Best available techniques concluusions for waste treatment), 2018ko abuztukoak.

  7. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 72. artikuluan izapideen kontzentrazioari buruzkoan, xedatutakoa aplikatuko da: «Administrazioa sinplifikatzeko printzipioarekin bat, egintza bakar batean erabakiko dira izaeragatik batera bultza daitezkeen eta nahitaez bata bestearen ondoren bete beharrekoak ez diren izapide guztiak».

  8. Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak ebazpen hau emateko eskumena du, EAEko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuan aurreikusitakoaren arabera.

  9. Aztertu dira aipatu legeria eta oro har aplikatu beharreko gainerako arau-xedapenak. Horrenbestez, honako hau

Lehenengoa. Berrikustea Indumetal Recycling SAri emandako ingurumen-baimen integratua, Erandioko udal-mugartean (Bizkaia) txatar konplexuak, tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak (TEEH) eta beste hondakin arriskugabe batzuk tratamendu fisikoaren bidez balorizatzeko jarduerarako. Baimen hori 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenaren bidez eman zen, Batzordearen 2018ko abuztuaren 10eko 2018/1147 Betearazpen Erabakian (EB) jasotako baldintzetan.

Bigarrena. Aldatzea Indumetal Recycling SAri 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenaren bidez emandako ingurumen-baimen integratua (hondakin arriskugabeak kudeatzeko instalaziorako), eta, zentzu horretan, ebazpen horretako lehenengo eta bigarren apartatuak ere aldatzea. Honela geratuko dira idatzita:

Lehenengoa. Indumetal Recycling SAri (egoitza sozial: Cantera errepidea 11, Erandioko udal-mugartea, Bizkaia; IFK: A-48159149) ingurumen-baimen integratua ematea, Erandioko udal-mugartean txatar konplexuak, tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak (TEEH) eta beste hondakin arriskugabe batzuk tratamendu fisikoaren bidez balorizatzeko jarduerarako, ebazpen honen bigarren apartatuan ezarritako baldintzekin.

Jarduera jasota dago abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren I. eranskineko 5.4.d) kategorian: Hondakin arriskugabeen balorizazioa, edo balorizazioaren eta ezabatzearen nahasketa, instalazioek egunean 75 tonatik gorako ahalmena badute eta honako jarduera hauetako bat edo gehiago biltzen badute, abenduaren 28ko 11/1995 Errege Lege Dekretuan (Hiriko hondakin-uren tratamenduari aplikatu beharreko arauak ezartzen dituena) jasotakoak izan ezik. Birrintze-instalazioetan hondakin metalikoak tratatzea, hondakin elektriko eta elektronikoak barne, bai eta bizitza baliagarria amaitu zaien ibilgailuak eta horien osagaiak ere.

Indumetal Recycling SAren instalazioak Asuan daude (Erandio), eta 39.448 m2-ko azalera hartzen dute guztira. Eraikitako azalera, guztira, 9.052 m2 da, gutxi gorabehera, eta honako jarduera hauek hartzen ditu barnean: ekoizpena (birziklatzea), txatar-biltegia (lehengaiak) eta bulegoak. Asua Berri industrialdean daude, Bilbotik 6 kilometrora. Lurzatia ipar-ekialdera begira dago; hegoaldean, Kaukarreta bidea du mugakide; mendebaldean, BI-3704 errepidea; ekialdean, Kaukarreta erreka; eta iparraldean, Asua itsasadarra.

Sozietateak hotzean tratatzen ditu txatar konplexuak, hala nola ekipo elektriko eta elektronikoak, eta instalazio konplexuak ere desmuntatzen ditu; esaterako, telefono-zentral ez eraginkorrak eta beste instalazio batzuk, baldin eta metal baliotsuak dituzten ekipoak erabiltzen badituzte. Zehazki, instalazio hauek:

Zizaila.

  1. lerroa: zintak, bereizgailuk eta birringailuak.

  2. lerroa: zintak, errotak, hainbat teknologiatako bereizgailuak eta xurgapen-sistemak.

  3. lerroa: zintak, errotak, hainbat teknologiatako bereizgailuak eta xurgapen-sistemak.

  4. lerroa: zintak eta hainbat teknologiatako bereizgailuak.

    TRC tratamendu-lerroa: zintak, iraulgailuak, lan-mahaiak, ebaketa-makinak, eta garbiketa- eta xurgapen-sistemak.

    Plastikoak tratatzeko lerroa: zintak, errotak, hainbat teknologiatako bereizgailuak eta xurgapen-sistemak.

  5. lerroa: ingurune trinkoetako tratamendua (flotazioa), metalak eta plastikoak TEEHen tratamendutik eratorritako bitarteko frakzioetatik bereizteko, batez ere. Eddy current korrontearekin osatzen da, aluminioa eta metal magnetikoak berreskuratzeko.

    Instalazioak tratamendu-lerro hauek ditu:

  1. Txatar konplexuak tratatzea (kudeaketa-eragiketaren kodea: R0403/R1203). Tratatzeko ahalmena: 40.000 t/urte.

    Tresna elektriko eta elektronikoen eta haien hondakinen TEEH kudeaketari buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuaren aplikazio-eremuan sartuta ez dauden osagai elektriko eta/edo elektronikoei eta txatarrei honako eragiketa hauek egiten zaizkie:

    Begi-ikuskapena eta deskontaminazioa, hala badagokio: materialaren begi-ikuskapena egitean eta osagai arriskutsuak kentzean datza, halakorik badago.

    Ehotzea eta sailkatzea: ondoz ondoko ehotze- eta bereizketa-zikloak egiten dira (magnetismoa, baheketa, flotazio lehorra eta bibrazioa), txatarra osatzen duten substantzia eta/edo metalak bereizi eta kontzentratzeko. Lau frakzio nagusi bereizten dira: burdina, aluminioa, kobrezko kontzentratuak eta plastikoa. Frakzio horiek merkaturatu egiten dira.

  2. Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak balorizatzea (TEEH): Tresna elektriko eta elektronikoen eta haien hondakinen TEEH kudeaketari buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuaren aplikazio-eremuan sartuta dauden eta erabiltzen ez diren ekipo elektriko eta elektronikoei, nola hondakin arriskutsuei hala arriskugabeei, honako eragiketa hauek egiten zaizkie:

    Tratamendu orokorreko eragiketa. G1.

    CRT pantailak tratatzeko eragiketa (telebistak eta izpi katodikodun hodia duten monitoreak). G3.

    CRTren ordez beste teknologiaren bat duten pantaila lauak tratatzeko eragiketa. G4.

    Instalazioan TEEH hauek jasotzen dira, Tresna elektriko eta elektronikoen eta haien hondakinen kudeaketari buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuaren III. eranskinari jarraikiz:

  1. Tenperatura trukatzeko tresnak.

  1. Tenperatura trukatzeko tresna elektrikoa, CFC, HCFC, HC eta NH3 duena.

  2. Airea girotzeko tresna elektrikoa.

  3. Zirkuituetan edo kondentsadoreetan olioa duen tresna elektrikoa.

  1. Monitoreak eta pantailak.

    1 LED monitoreak eta pantailak.

    2 Beste monitore eta pantaila batzuk.

  2. LED lanparak.

  3. Tresna handiak (kanpotik 50 cm-tik gorako neurria dutenak).

  4. Tresna txikiak (kanpotik 50 cm-tik gorako neurria ez dutenak).

  5. Informatikako eta telekomunikazioetako tresna txikiak.

  6. Eguzki-panel handiak (kanpotik 50 cm-tik gorako neurria dutenak).

    110/2015 Errege Dekretuaren XVI. eranskinean adierazitakoaren arabera, mota hauetako tratamendu-eragiketak egiten dira:

    R1201. TEEHak sailkatu, bereizi edo taldekatzea.

    R1202. TEEHak desmuntatzea.

    R1203. TEEHen osagaiak bereiztea, barne hartuta substantzia arriskutsuak kentzea eta fluidoak, likidoak, olioak eta nahasteak ateratzea XIII. eranskinaren arabera.

    R1205. Tratamendu mekanikoa edo zatikatzea hondakinen neurria edo bolumetria egokitzeko ondorengo beste tratamendu batzuetarako.

    R1213. TEEHen materialen frakzio balorizagarriak lortzeko prozesuak, birziklatzeko edo balorizatzeko.

    R1302. Hondakinak modu seguruan biltegiratzea tratatu aurretik.

    R1400. TEEH hondakinak berrerabiltzeko prestatzea.

    Ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen I. eta II. eranskinetako tratamendu-eragiketa motak:

    R4. Metalak edo konposatu metalikoak birziklatzea edo berreskuratzea.

    R12. Hondakinak trukatzea, R1 eta R11 artean zerrendatutako eragiketetan erabiltzeko. Hemen sartzen dira balorizazioaren aurreko eragiketak (aldez aurreko tratamendua, desmuntatzea, sailkatzea, birrintzea, trinkotzea, peletizazioa, lehortzea, zatikatzea, egokitzea, berriro ontziratzea, bereiztea, konbinatzea edo nahastea), R1 eta R11 artean zerrendatutako eragiketen aurretik egiten badira.

    R13. Hondakinak biltegiratzea R1 eta R12 artean zerrendatutako edozein eragiketaren zain (ez da hemen sartzen hondakina sortu den tokian behin-behinean biltegiratzea hura jaso bitartean).

    R14. berrerabiltzeko prestatzea.

    Tratamendu-lerroen TEEHen tratamendu partzialeko ahalmenak eta instalazioaren guztizko tratamendu-ahalmena (zenbat tona egunean):

    (Ikus .PDF)

    Tratamendu-ahalmenak, tratamendu taldearen arabera:

    (Ikus .PDF)

    Tratatu beharreko TEEHak biltegiratzeko gehieneko ahalmena, tratamendu taldearen arabera (tonak eta metro kubikoak):

    (Ikus .PDF)

    Hauek dira TEEHak tratatzeko lerroaren faseak:

  1. Jasotzea, hasierako sailkapena egitea eta berrerabiltzeko prestatzea.

    Jasotze- eta sailkapen-prozesuan, berrerabil daitezkeen ekipoak identifikatzen dira, eta gainerakoetatik bereizten dira, ekipo motaren arabera, baimendutako beste prestakuntza-zentro batzuetara bidaltzeko edo instalazio barruan berrerabiltzeko prestaketa-tratamenduan egiteko.

    Lehenik eta behin, TEEHak jaso eta sailkatzen dira. Tratamendu taldeetan sailkatzen direnean, eta begi-ikuskapena eginez, berrerabil daitezkeen ekipoak gainerakoetatik bereizten dira, honako irizpide hauei jarraituz:

    Karkasa osatugabeak (estalkia edo karkasaren zatiren bat ez dutenak).

    Funtsezko osagaiak ez dituzten gailuak.

    Baldintza orokor eskasak dituzten tresnak.

    Tresna oso herdoilduak eta azaleko kalte ugari dituztenak (mailatuak, arrailak, zuloak, etab.).

    Lehen etapa hori igarotzen duten ekipoak gainerakoetatik bereizten dira, eta funtzionamendu elektrikoaren segurtasun-probak egiten zaizkie. Fase honetan, tresnen funtzionamendu elektrikoa, isolamendua, lur-hargunea eta zirkuitulaburrak egiaztatzen dira. Tresnek segurtasun-egiaztapen elektrikoak gainditzen ez badituzte, horiek konpontzeko edo tratamendu-prozesuetara bidaltzeko aukera baloratzen da.

    Proba horiek gainditzen dituzten ekipoak berrerabiltzeko prestaketa-zentro baimenduetara bidaltzen dira (Indumetalek ekipamendu horretarako berariazko baimenik ez badu), eta, bestela, Indumetal Recyclingen berrerabiltzeko prestaketa-prozesuan bertan tratatzen dira.

    Berrerabiltzeko prestaketa-prozesuetan tratatzeko egokiak diren ekipoak identifikatu ondoren, ekipo bakoitzari dagozkion protokolo espezifikoak aplikatzen zaizkie. II. eranskinean, berrerabiltzeko prestatu nahi diren ekipoak baliozkotzeko jarraibide teknikoak erantsi dira:

    Telefono mugikorrak.

    PUZ.

    Inprimagailuak.

    Ordenagailu eramangarriak.

    Saguak.

    Teklatuak.

    Bestalde, nahasketatik bereizten dira inpropioak, osagai solteak eta TEEHak, ondoriozko frakzioak dagokien tratamendu motara bideratzeko.

    Sarrerak:

    (Ikus .PDF)

    Irteerak:

    (Ikus .PDF)

  2. CRT duten ekipoak tratatzea.

    Prozesua izpi katodikodun hodiak (monitoreak eta telebistak) dituzten ekipoak tratatzean datza.

    Izpi katodikodun hodia duten ekipoak gainerakoetatik bereizi ondoren, tratamendu-lerro espezifiko batera eramaten dira. Ekipoak desmuntatze-postuetara iristen dira, eta, bertan, langileek desmuntatu egiten dute, honako hauek bereizteko: karkasa plastikoa, kanpoko kablea, hargunea, elektroi-kanoia, barruko zatia (txartela) eta izpi katodikodun hodia.

    Izpi katodikodun hodiak desmuntatze-postutik zuzenean uzten dira arrabol-garraiagailu batean, prozesuaren hurrengo etapan jarraitzeko. Bertan, langile batek CRTa inguratzen duen zumitza kentzen du. Beira buffer batean biltegiratzen da, eta ebaketa-makinan tratatu arte geratzen da bertan. Ebaketa-makinan, pantaila eta konoa bereizten dira. Konoa bereizi ondoren, barruko maskara bereiz daiteke, eta hauts fluoreszentera iritsi; hura ateratakoan, behar bezala kudeatzen da. Prozesu horretan, makina hauek izan beharko dira:

    Uhal garraiatzailea: materiala desmuntatze-postuetatik zumitza kentzen den lekura eramateaz arduratzen da (zumitza kentzeko makina).

    Zumitza kentzeko makina: postu honetan CRTa prestatzen da, pantaila eta konoa bereizteko prozesurako. Horretarako, zumitza eta eranskailu guztiak kentzen dira.

    Uhal garraiatzailea: CRTa zumitzik eta eranskailurik gabe bereizketa-makinara garraiatzeaz arduratzen da.

    Bereizketa-makina: bertan, CRTa diamantezko disko bidez ebakitzeko prozesu batetik igarotzen da. Ebaketan sortzen diren zatiki finak xurgapen-sistema indartsu baten bidez ateratzen dira. Sistema horrek, zatiki lodien dekantazio-zikloi baten eta iragazki baten bidez, ontzi egokietara eramaten ditu partikulak, eta aire garbia itzultzen du sistemara.

    Arrabol-garraiagailua: ebakitako CRTa garbiketa-postura eramaten du.

    Garbiketa-postua: lan-banku honetan, pantailaren barrualdeari itsatsitako hauts fluoreszentea garbitzen da.

    Xurgagailu industriala: hauts fluoreszentea lan honetarako egokia den industria-xurgagailu baten bidez xurgatzen da.

    Tratamenduaren ondoriozko frakzioak.

    Sarrerak:

    (Ikus .PDF)

    Irteerak:

    (Ikus .PDF)

    Prozesuak 110/2015 Errege Dekretuaren XIII. eranskinaren G.3 apartatua betetzen du.

  3. CRT ez duten ekipoak tratatzea (FPD).

    CRT ez duten ekipoak tratatzeko prozesua desmuntatze-mahaietan egiten da.

    Ekipoak eskuz desmuntatzen dira, tresna espezifikoak erabiliz. Lanpara fluoreszenteak kendu, eta karkasa plastikoak, metalezko zatiak eta zirkuitu inprimatua eta zati nagusia bereizten dira.

    Sarrerak:

    (Ikus .PDF)

    Irteerak:

    (Ikus .PDF)

    Prozesuak XIII. eranskinaren G.4 apartatua betetzen du.

  4. TEEHen tratamendu orokorreko eragiketa.

    TEEHak desmuntatzea eta deskontaminatzea.

    Ekipoak desmuntatzeko eta deskontaminatzeko prozesua 0. lerroan edo desmuntatze-mahaietan egin daiteke, ekipoen ezaugarrien arabera.

    Mahaietan egiten den desmuntatzean, ekipoak eskuz irekitzen dira, osagai arriskutsuak kentzeko erreminta egokiak erabiliz.

    Mahaietan egiten den desmuntatzean, ekipoak eskuz irekitzen dira, osagai arriskutsuak (pilak, lanparak, kondentsadoreak, tonerra) kentzeko erreminta egokiak erabiliz, arraildurengatik gainerako frakzioak kutsa ditzaketen substantziak edo nahasketak askatzeko arriskurik gabe.

  1. lerroan edo mahaietan ekipoak deskontaminatu ondoren, frakzioak birrintzeko eta bereizteko prozesu mekanikoetan sartzen dira.

    Sarrerak:

    (Ikus .PDF)

    Irteerak:

    (Ikus .PDF)

    Frakzioak birrintzeko eta bereizteko tratamendu mekanikoak.

    Behin TEEHak osagai arriskutsuak kentzeko etapetatik igaro direnean, tamaina txikitzeko birrintze- eta bereizketa-prozesuetan tratatzeko moduan daude, azken frakzioak lortzeko; beraz, zizaila industrial batek, 1., 2. eta 3. lerroek, plastikozko lerro batek eta ingurune trinkoetako tratamendu-lerroak osatzen duten tratamendu mekanikoko prozesuan sartzen dira. Lerro horietan, ondoz ondoko ehoketa- eta bereizketa-zikloen bidez, txatarra elektronikoa osatzen duten substantzia eta/edo metalen tamaina, bereizketa eta kontzentrazioa murriztea lortzen da. Hurrengo fluxu-diagramak eskema moduan erakusten du prozesu hori.

  2. , 2. eta 3. lerroek, plastiko-lerro batek eta ingurune trinkoetako tratamendu-lerroak osatzen dute prozesua. Lerro horietan, ondoz ondoko ehoketa- eta bereizketa-zikloen bidez, txatarra elektronikoa osatzen duten substantzia eta/edo metalen tamaina, bereizketa eta kontzentrazioa murriztea lortzen da.

  1. lerroan, lehen ehoketa eta bereizketa primarioak egiten dira. Lerro horretan, siderurgiara bideratuko den frakzio ferrikoaren ehuneko handi bat lortzen da.

    Lerro horretan, halaber, berreskuratze-prozesuetara bidaliko diren aluminio-kontzentratuen zati bat lortzen da. Baina lortutako frakzio gehienak 2. eta 3. lerroetan tratatu beharko dira, metalak eta plastikoak kontzentratzen jarraitzeko.

  2. lerroan hainbat eduki dituzten kobre-kontzentratuak lortzen dira, bai eta aluminio-kontzentratuen zati bat eta balorizazio energetikora bideratzen diren kontzentratu plastikoak ere.

  3. lerroak eta plastikoak bereizteko makinak eduki plastikoa duten frakzioak jasotzen dituzte. Lerro horietan, plastikoa eta metalak ez ezik, mota desberdinetako plastikoak ere bereizten dira.

  4. lerroak ingurune trinkoetako tratamenduak 1. lerroko tratamendutik datozen materialak tratatzen ditu, batez ere ekipo elektriko eta elektronikoen tratamendutik eratorritakoak; hau da, oraindik ere bereizi beharreko metalak eta plastikoak dituztenak. Lerroak elikadura-sistema bat eta danbor bat ditu dentsitateen araberako bereizketa egiteko, eta eddy current korronte bat, aluminioa eta aurki daitezkeen material magnetikoak berreskuratzeko.

    Sarrerak:

    (Ikus .PDF)

    Irteerak:

    (Ikus .PDF)

    Prozesuak XIII. eranskinaren G.1 apartatua betetzen du.

  5. Bitarteko biltegiratzea.

  1. , 12., 71. eta 72. tratamendu taldeetako hondakinak, gainerako TEEHetatik bereizi ondoren, esleitutako biltegi-gunera eramaten dira, ondoren mota horretako hondakinen kudeatzaile espezifikoei entregatzeko.

  1. Kableak birziklatzea (kudeaketa-eragiketaren kodea: R0403/R1203). Tratatzeko ahalmena: 500 t/urte.

    Eroale elektrikoei honako eragiketa hauek egiten zaizkie:

    Sailkapena: estaldura motaren arabera (polietilenoa PE, polibinil kloruroa PVC eta mistoa PE/PVC).

    Ehoketa eta bereizketa: eragiketa honetan, kableak zizailatu eta eho egiten dira, metala eta horren estaldura fisikoki bereizteko moduko (baheketaren, bibrazioaren, puztearen eta beste prozesu batzuen bidez) tamaina duten arte. Lau frakzio nagusi bereizten dira: burdina, kobre pikortua, kobrea + plastiko fina eta frakzio plastikoa (PVC garbia, PE garbia eta kable nahasia).

    Burdina-frakzioak burdina galdatzeko sektorean berrerabiltzeko bidaltzen dira; kobre-frakzioa, berriz, kobrea galdatzeko sektorera.

    Bereizketatik datozen PVC garbiaren eta PE garbiaren frakzioak ondoren balorizatzeko bidaltzen dira.

  2. Hondakin plastikoak tratatzea (kudeaketa-eragiketaren kodea: R1203/R0305). Tratatzeko ahalmena: 7.000 t/urte.

    Jasotako plastiko-hondakinak birrindu egiten dira, eta bereizgailu magnetikoen eta indukziokoen bidez, metal burdinazkoak eta ez-burdinazkoak lortzen dira. Ondoren, metalik gabeko materiala polimero mota desberdinetan bereizten da.

    Frakzio hauek atera daitezke, jatorriaren arabera:

    Polipropilenoa (PP).

    Polietilenoa (PE).

    Poliestirenoa (PS).

    Akrilonitriloa/estirenoa/butadienoa (ABS).

    Inpaktu handiko poliestirenoa (HIPS).

    Polikarbonatoa (PC).

    Polikarbonatoa polibutileno tereftalenoarekin indartua (PBT + PC).

    Fenileno polioxidoa (PPO).

    Polimetil metakrilatoa (PMMA).

    Bereizketatik datozen frakzio horiek ondoren balorizatzeko bidaltzen dira.

  3. Hondakin arriskutsuak eta arriskugabeak transferitzeko zentroa (kudeaketa-eragiketaren kodea: R1301). Biltegiratze-ahalmena: 25 tona/urte.

    Hondakinak beren instalazioetan jasotzen dira, ondoren kudeatzaile baimenduari bidaltzeko; eta, TEEHen kasuan, otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuaren arabera tratatzeko.

    Hau da transferentzia-zentroko TEEHak biltegiratzeko gehieneko ahalmena, tratamendu taldearen arabera (tonak eta metro kubikoak):

    (Ikus .PDF)

    Lehengaien artean sartzen dira txatar konplexuak, tresna elektriko eta elektronikoak (TEEH) eta plastikoak, industria elektrikotik, elektronikotik, telekomunikazioetatik, automobilgintzatik, kablearen industriatik eta abarretik ateratakoak, bai eta etxez etxeko bilketatik ere. Materialak jaso eta sailkatu ondoren, berariaz tratatzen da hondakin mota bakoitza. Ondoren, tratamendu-lerroak zehaztuko dira:

    Instalazioak atmosferara isurtzeko foku sistematikoak ditu, eta honako prozesu hauei daude lotuta: labe arragoadunak, askotariko garraio-prozesuetan hartzea eta xurgatzea, ehoketa, baheketa eta bereizketa. Atmosferara egiten diren isurketak murrizteko, zikloiak eta mahuka-iragazkiak daude. Bestalde, instalazioan bi foku ez-sistematiko daude, labe elektriko baten emisioei eta errotari dagozkienak.

    Instalazioan erabilitako ura udal-saretik dator. Sortutako efluenteen artean, honako hauek daude:

    Kutsatzaileak arrastaka eraman ditzaketen euri-urak 1. eremutik, 2. eremutik eta 3. eremutik datoz. Eremu bakoitzeko koipeen dekantagailuetatik eta bereizgailuetatik igaro ondoren, Asua itsasadarrera isurtzen dira isurgune indibidualetatik. Euri-ur garbiak Asua itsasadarrera isurtzen dira.

    Makinen garbiketa-urak udal-biltodira isurtzen dira koipea kentzeko tanga batetik pasatu ondoren.

    Instalazioan sortzen diren ur sanitarioak zuzenean isurtzen dira udal-biltodira, aurrekoetatik bereizia den isurgune baten bidez.

    Kutsatzaileak eraman ditzaketen euri-uren artean, Recypilas enpresaren jarduera-eremukoak daude.

    Elektrizitatea da enpresaren energia-iturri nagusia, gutxi gorabehera 6.000.000 kWh kontsumitzen baititu; izan ere, makina gehienek, industria-instalazioekin eta bulegoko ekipo guztiekin batera, elektrizitatea behar dute funtzionatzeko.

    Gasolioa erregai gisa erabiltzen da makina mugikorretan, hala nola orgatiletan eta paletan; gutxi gorabehera, 120.000 litro kontsumitzen dira.

    Sortutako hondakin arriskutsuak eta arriskugabeak prozesu hauetatik datoz nagusiki: txatar konplexuen deskontaminazioa, ekipo elektriko eta elektronikoen deskontaminazioa, izpi katodikodun hodien tratamendua eta zerbitzu orokorrak.

    Indumetal Recycling SAren jardueran, teknika erabilgarri onenak aplikatzen dira, zehazki, dokumentu honetan biltzen direnak: Hondakinen tratamendurako teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak emandako 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera. 2018ko abuztua: MTD1, MTD2, MTD3, MTD4, MTD5, MTD6, MTD7, MTD8, MTD11, MTD14, MTD17, MTD18, MTD19, MTD20, MTD21, MTD23, MTD24, MTD25, MTD26, MTD27 eta MTD28.

«Bigarrena. Behean zehazten diren baldintzak eta eskakizunak ezartzea Indumetal Recycling SAk Erandioko udal-mugartean sustatzen duen txatar konplexuak, tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak (TEEH) eta beste hondakin arriskugabe batzuk tratamendu fisikoaren bidez balorizatzeko jarduerarako:

  1. Zazpiehun mila euroko (700.000) erantzukizun zibileko aseguru bat eduki beharko da, honako hauek estaliko dituena: hirugarren pertsonei edo horien ondasunei sortutako balizko kalteengatiko kalte-ordainak, eta baimen honek onartutako jardueraren ondorioz aldatuko den ingurumena konpondu eta berreskuratzeko kostuak.

    Aseguru horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, aurreko 12 hileko kontsumo-prezioen indizearen (KPI) arabera handituta.

  2. Laurogei mila (80.000) euroko fidantza eduki beharko da, Ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 23. artikuluko 5.b) apartatuan ezarritakoari jarraikiz. Fidantza horren zenbatekoa hondakinak tratatu eta biltegiratzeko gehieneko gaitasunen arabera zehazten da.

    Fidantza horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da ingurumen-organoak horrela eskatuz gero, aurreko 12 hilabeteetako kontsumoko prezioen indizearen (KPI) arabera handituta.

    Jarritako fidantza ez da itzuliko, Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak hondakin arriskutsuak kudeatzeko jarduera uztea baimendu arte edo dagokionean jarduera uzteko finkatutako baldintzak bete arte; baldintza horiek, betiere, lurzoruaren kalitate-adierazpenean ezartzen diren betekizunak barne hartuko dituzte.

    Halaber, Kosten uztailaren 28ko 22/1988 Legearen 88.4 artikuluak xedatutakoa betez eta aipatu legearen 85. artikuluan eta onartuko den garapen-araudian zehaztutako irizpideak jarraituz, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak fidantza bat eskatu ahal izango du ezarritako isurketa-baldintzak bete daitezen.

  3. Indumetal Recycling SAk Administrazioarekiko harremanez arduratuko den goi-mailako tituludunari buruz emandako datuen edozein aldaketaren berri emango dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari.

  4. Babes- eta zuzenketa-neurriak sustatzaileak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala beteko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta honako apartatu hauetan ezarritakoari jarraituz:

    1. Instalazioaren funtzionamendurako baldintza orokorrak.

    1.1. Hondakin onargarriak.

    Instalazioan, Europako zerrendan (Hondakinen Europako Zerrenda, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia) ageri diren hondakin jakin batzuk tratatu ahal izango dira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentaraua eta hurrengo epigrafea betez, betiere hondakin horiek apartatu honetan adierazitako onarpen-baldintza espezifikoak eta organo honek baliozkotutako onarpen-agirian ezarritako onarpen- eta jasotze-irizpideak betetzen badituzte:

    (Ikus .PDF)

    Era berean, tresna elektriko eta elektronikoen hondakin hauek kudeatuko dira Tresna elektriko eta elektronikoen eta haien hondakinen kudeaketari buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretua betez:

    (Ikus .PDF)

    Amianto librea duten baztertutako ekipoei dagokienez (HEZ: 16 02 12), sustatzaileak justifikatu beharko du bete egiten direla bai martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretuan (amiantoaren eraginpean egoteko arriskua duten lanei aplika dakizkiokeen segurtasun eta osasuneko gutxieneko xedapenak ezartzen dituena) ezarritako baldintzak bai lotutako gainerako araudia (besteak beste, Amianto Arriskua duten Enpresen Erregistroan inskribatzea eta agintaritza eskudunak ekipo horien lan-plangintza onartzea).

    Nolanahi ere, baimen honetatik kanpo egongo dira kutsatuta dauden edo ondorengo arriskugarritasun ezaugarriak egotz dakizkiekeen substantzien osagaiak edo hondarrak dituzten hondakinak:

    Hondakin arriskutsu leherkorrak.

    Hondakin arriskutsu infekziosoak.

    Substantzia erradioaktiboak dituzten hondakinak.

    Indumetal Recycling SAk industrian sortutako etxeko zaborrak eta merkataritza-hondakinak kudeatu ahal izango ditu (20. taldeko HEZ kodea duten hondakinak), ebazpen honetan adierazi direnak soilik, baldin eta dagozkion udal-ordenantzen arabera ez bada beharrezkoa hondakinok hondakinen kudeaketa-sistema publiko bati entregatzea.

    1.2. Hondakinak sortzeko eta kudeatzeko baldintzak.

    1.2.1. Hondakinei buruzko baldintza orokorrak.

  1. Baimen honen arabera onar daitezkeen hondakinak onartu aurretik, Indumetal Recycling SAk baimena helburu duten instalazioetan hondakin horiek jaso eta balorizatzeko aukerak egiaztatu beharko ditu.

  2. Hondakin zehatz bat onartzeko aukera egiaztatu eta gero, enpresak tratamendu-kontratua igorriko dio hondakinaren titularrari, onarpenaren baldintzak ezartzen dituena.

  3. Instalazioan tratatu beharrekotzat jotzen den hondakin-jatorri bakoitzeko, operadoreak kasuan kasuko tratamendu-kontratua igorriko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, beharrezkoa bada, hondakina onartzeko parametro mugatzaile edo baldintzatzaileen proposamena erantsita.

  4. Autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraikiz kudeatu beharko dituzte hondakin horiek.

  5. Indumetal Recycling SAk ezingo du kudeatu beharreko hondakinik jaso, organo honek aldez aurretik tratamendu-kontratua baliozkotzen ez badu; baliozkotze hori 15 egun naturaleko epean egin beharko da, kontratua jasotzen denetik aurrera. Epe hori igarota ez bada horri buruzko irizpenik egin, aldekoa dela ulertuko da. Baliozkotu beharreko tratamendu-kontratuan, besteak beste, honako datu hauek jaso beharko dira: parametro mugatzaileak, hondakinen deskribapena eta, hondakina ematen ez bada, iraungitze-data.

  6. Hondakin bat jaso ahal izateko parametro mugatzaileak betetzen ez direla eta lantegian hartu ezin denean, Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari berehala eman beharko zaio horren berri, bai eta jatorriaren, kopuruaren, enpresa garraiolariaren, onartua ez izateko arrazoien, onartu ez den hondakinaren helburuaren eta beste gertakari batzuen berri.

  7. Indumetal Recycling SAk egiaztatu beharko du hondakin arriskutsuak Erandioko udal-mugartean kokatutako instalazioetaraino eramateko erabilitako garraioak martxoaren 13ko 180/2015 Errege Dekretua Estatuaren lurraldearen barruko hondakinen lekualdaketa arautzen duena betetzen duela. Garraioan antzemandako edozein gorabehera berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, egoki deritzon behar beste neurri har ditzan.

  8. Instalazioak hondakinak pisatzeko baskula izango du.

  9. Aurreko apartatuan aipatutako agiriak ingurumen-organoari bidaliko zaizkio, IKS-eeM sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

  10. Zamalanak lurzoru iragazgaitzeko eremuetan egingo dira. Eremu horrek beharrezkoak diren isurialdeak eta balizko isuriak biltzeko sareak izan beharko ditu, horiek kutxatila itsurantz edo bilketa-putzurantz zuzentzeko, bidean ibilgailuaren azpitik pasatu ez daitezen edo gai arriskutsuen beste ibilgailu batzuetara hurbildu ez daitezen.

  11. Tratatu beharreko hondakinak eremu egokietan biltegiratuko dira; eremu horiek aurreikus daitezkeen karga guztiak jasateko gai diren gainazal iragazgaitzez hornituta egon behar dute, eta isuriak biltzeko instalazioak, dekantagailu bat eta koipea kentzeko tanga bat izango dituzte, kanpoan dauden gainazaletarako. Horrez gain, hondakin arriskutsu onargarrietarako biltegiratze-eremu bereiziak izango dira, prezipitazio atmosferikoak sartzea eta haizeak arrastatzea saihesteko moduan.

  12. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan edo oso bustita egoteagatik, hondakin arriskutsuek isurtzeak edo lixibatuak sor baditzakete, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak izan beharko dira, gertatzen diren isurtzeak kanpora irten ez daitezen. Bilketa-sistema horiek independenteak izan behar dute hondakin mota hauetarako: jarioren bat gertatu eta nahasiz gero, arriskugarritasuna handitzea edo kudeaketa zailtzea dakartenetarako. Hondakin arriskutsuak aldi baterako biltegiratzeko instalazioak, hala badagokio, aplikatu beharreko aginduak bete beharko ditu, produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean den araudian ezarritakoari jarraituz.

  1. Biltegiratutako ontzi guztiek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du; etiketan, gutxienez, dituen hondakinen identifikazio-kodea, ontziraketa-data eta hondakin horiek izan ditzaketen arriskuen izaera agertu beharko dira.

  2. Hondakinak desagertu edo galtzen badira, edo ihesen bat gertatzen bada, berehala jakinaraziko zaie gertatutakoa Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari eta Erandioko Udalari.

  1. Bi urtez gordeko dira, gehienez, balorizatu beharreko hondakin arriskugabeak.

  2. Sei hilabetez gordeko dira, gehienez, hondakin arriskutsuak.

  3. Kudeatu beharreko hondakinak beste estatu batzuetakoak badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamendua hondakinen lekualdaketei buruzkoan ezarritakoa bete beharko da.

    Horrez gain, aurreikusten bada zabortegian ezabatu beharko direla inportatu beharreko hondakinak edo inportatutako hondakinen helmugako instalazioan aurreikusitako balorizazio- eta ezabatze-tratamendutik lortutako korronte esanguratsuren bat, kontsulta bat egin beharko zaio organo honi, justifikatzeko aurreikusitako mugaz gaindiko lekualdaketak bat datozela EAEko Hondakinak Prebenitu eta Kudeatzeko 2020ko Planean zehaztutako hondakinen inguruko plangintzaren helburuekin.

    1.2.2. Kudeatutako hondakinei buruzko baldintzak.

  1. Tresna elektriko eta elektronikoen eta haien hondakinen kudeaketari buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuaren VIII. eranskinean jasotako eskakizun teknikoak bete beharko dira, gutxienez, tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak aldi baterako biltegiratzeari dagokionez.

  2. Hondakinak biltzeko instalazioan, TEEHak frakzio eta tratamendu taldetan bereiziko dira, 110/2015 Errege Dekretuaren VIII. eranskinaren 1. taularen arabera: «TEE-en kategorien, TEEHen bilketa-frakzioen eta HEZ-TEEH kodeen arteko baliokidetasunak». Halaber, TEEHak biltegiratzeko eremu berezi bat sortu beharko da, berrerabiltzeko prestatzeaz arduratzen diren eragileek ikuskatzeko baldintza egokiekin.

  3. Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak Tresna elektriko eta elektronikoen eta haien hondakinen kudeaketari buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera kudeatuko dira.

  4. Kaiolak eta edukiontziak edukiko dituzte, eta TEEHak bereiz gordetzeko aukera ematen duten beste sistema baliokide batzuk, bat etorriz 110/2015 Errege Dekretuaren VIII. eranskinaren 1. taulan aurreikusitako frakzioekin eta tratamendu taldeekin.

    Ez da inola ere baimenduko TEEHak instalazioko edukiontzietan botatzea.

  5. Neurri egokiko apalategiak, paletak eta edukiontziak edukiko dituzte berrerabiltzeko prestatzeko gordetako TEEHak gainerakoetatik bereizi ahal izateko, eta, era horretan, ekipoak ez hausteko.

  6. Estalkipeko edukiontzi, palet edo apalategiak edukiko dituzte, eta bilketa egiteko ohiko ibilgailuek garraiatzeko modukoak izango dira.

  7. Instalazioetarako sarbidea kontrolatzeko segurtasun-sistemak edukiko dituzte, bildutako TEEHak manipulatzea edo lapurtzea eragozteko. Egoki iritziz gero, edukiontziek diseinu egokia edukiko dute han gordetako TEEHak kontrolik gabe eskuratzea eragoztearren.

  8. Pantaila eta konoa bereizteko eta CRTak tratatzeko lerroan zehaztutako pantailak garbitzeko instalazioek emisioak hartzeko eta arazteko sistema bat izango dute, eta, sistema horretan, bi hondakin arriskutsu sortuko dira, hurrenez hurren: ebaketa-hautsa eta hauts fosforeszentea. Eranskailuak eta zumitza kentzeko eta itsasgarria leuntzeko CRTak deszumitzeko postuak emisioak hartzeko eta arazteko sistema izango du.

  9. Zatikatzeko eta sailkatzeko instalazioek emisioak biltzeko eta arazteko sistema izango dute.

  10. Tratamenduaren ondoren tresnetatik bereizitako hondakin arriskutsuak biltegiratzeko eremuak edo eremuek lurzoru iragazgaitzak izango dituzte. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan edo oso bustita egoteagatik, hondakin arriskutsuek isurtzeak edo lixibatuak sor baditzakete, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak izan beharko dira, gertatzen diren isurtzeak kanpora irten ez daitezen. Bilketa-sistema horiek independenteak izan behar dute hondakin mota hauetarako: jarioren bat gertatu eta nahasiz gero, arriskugarritasuna handitzea edo kudeaketa zailtzea dakartenetarako. Hondakin arriskutsuak aldi baterako biltegiratzeko instalazioak, hala badagokio, aplikatu beharreko aginduak bete beharko ditu, produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean den araudian ezarritakoari jarraituz.

  11. Indarraldiaren arabera, Indumetal Recycling SAk eta enpresak igorritako hondakin arriskutsuen kudeatzaile hartzaileen artean hitzartutako onarpen-kontratu edo gutunen indarraldia aldizka egiaztatu beharko da, Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzaren aurrean.

  12. Berrerabil daitezkeen piezak leku egokian biltegiratzeko gune bereiziak izan beharko dira.

  1. Tresna elektriko eta elektroniko arriskutsuen hondakin hauetarako, neurri gehigarri hauek izango dira:

    Merkurioa daukaten lanparak.

    Lanpara horiek haustea eragotziko duten edukiontzi berezi batzuetan baino ez dira bilduko. Aireztapenik gabeko toki batean biltegiratzen badira, edukiontziak beti estalita egongo dira, lanparak halabeharrez hausten badira merkurio-lurrunak irten ez daitezen.

    Edukiontziek lanpara trinkoak eta lanpara zuzenak gaika eta bereiz biltzea bermatuko dute, bi tipologiak ez nahasteko moduan egin ere. Edukiontzi bereko konpartimentu ezberdinetan bildu ahal izango dira.

    Merkurioa duten lanparen frakzioa kontrolatu eta egokituko da, haiek haustekotan kutsa ez dezaten. Laneko segurtasun- eta higiene-protokoloak ezarriko dira, frakzio horrekin lan egiten duten langileak babesteko.

    Neurri egokiak hartuko dira lanparak haustea eta merkurioa askatzea eragoztearren.

    Jasotzeko orduan ez da inola ere baimenduko garraiatzen dituen ibilgailua iraulita edukia hustea.

    Izpi katodikodun hodiak (CRT) dituzten pantailak eta monitoreak, eta LED teknologiarik ez duten pantaila eta monitore lauak.

    Hondakin horiek biltzerakoan, ahalegina egingo da pantaila edo monitorea ez hausteko. Arrisku hori minimizatzeko, ahal dela, kaiolak erabiliko dira, eta ezin izango da edukiontzietan biltegiratu, TEEHak pilatzea eragiten badute, hausteko aukerak areagotuko liratekeelako.

    Neurri egokiak hartuko dira, tresnak haustea eta substantzia arriskutsuak askatzea eragoztearren.

    Jasotzeko orduan ez da inola ere baimenduko garraiatzen dituen ibilgailua iraulita edukia hustea.

    Gas hozgarriak dituzten tresnak.

    Tresna horiek biltzerakoan, neurri egokiak hartuko dira, bereziki pilatzen direnean, hozte-zirkuitua edo hauts-formako materialak ez hausteko. Bilketa-baldintzek gasak aireratzea edo olioa isurtzea eragotzi beharko dute.

    Neurri egokiak hartuko dira hozte-zirkuituan kolpeak eta hausturak izan ez daitezen, gasik aireratu ez dadin, hautsezko materialik sor ez dadin edo oliorik isur ez dadin.

    Hozkailuak eta aire girotuko ekipoak biltegiratzean, baztertu egingo da horiek narriatzea, ondorengo tratamendua zaildu edo eragotz badezake edo substantziak aireratzea eragin badezake. Arreta berezia jarriko da zirkuitu eta konpresoreetako gas hozgarriak atmosferara isurtzen ez direnean (CFC, HCFC, HFC eta HC).

  2. 110/2015 Errege Dekretuaren aplikazio-eremuaren barruan jaso eta kudeatutako TEEHak identifikatzeko orduan, HEZ-TEEH kode konbinatua erabiliko da. Horretan HEZ kodeari bi digitu gehitzen zaizkio hondakina datorren tresnaren kategoria eta haren tratamendu mota espezifikoa adierazteko. HEZ-TEEH kodea plataforma elektrikoan, artxibo kronologikoan eta kudeatzaileen memorietan erabiliko da, baita 110/2015 Errege Dekretuaren ondoriozko TEEHen arloko informazio-betebeharretan ere.

    110/2015 Errege Dekretuan aurreikusitako plataforma elektrikoa funtzionatzen ari denean, VIII. eranskineko 1., 2. eta 4. bilketa-frakzioetako TEEHak egoki identifikatuko dira elektronikoki irakurtzeko etiketak erabiliz edo haien trazabilitatea bermatzen duten antzeko tresnen bidez. 3., 5. eta 6. bilketa-frakzioetako TEEHei dagokienez, irakurketa elektronikoko identifikazioa aurreko kasuan bezala aplikatuko da, edota edukiontzien etiketen edo bildu eta garraiatzean erabilitako taldekatze-sistemen bidez.

  1. Txatarra produktu gisa onartzeko eta isurtzeko baldintzak.

    Indumetal Recycling SAk Kontseiluaren 2011ko martxoaren 31ko 333/2011 Erregelamenduaren (EB) 2. artikuluaren arabera halakorik jasotzen badu edo igortzen badu (artikulu horren bidez txatar mota jakin batzuk Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren arabera hondakin izateari noiz uzten dioten zehazteko irizpideak ezartzen dira), Indumetal Recycling SAk egiaztatu beharko du ezarritako baldintzak betetzen dituztela; horretarako dagozkion adostasun-adierazpenak egingo dituzte, arau horren 5. artikuluan ezarritakoaren arabera. Adostasun-adierazpenak agintari eskudunen esku egongo dira hala eskatzen dutenean. Halaber, jasotako adierazpenen erregistroa entregatuko da, ebazpen honetako C6 apartatuan ezarritakoaren arabera.

  2. Urtero, ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko da 110/2015 Errege Dekretuan ezarritako balorizazio-helburuak betetzeari buruzko jarraipen-txostena.

    1.2.3. Kudeatutako hondakinen datuak erregistratzea.

    Urtean 10 tona hondakin arriskugabe baino gehiago sortuz gero, Ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 64. artikuluaren arabera, Indumetal Recycling SAk formatu elektronikoko artxibo kronologiko bat izan beharko du, non jasoko baitira, ordena kronologikoan, sortutako hondakinen kopurua, mota eta jatorria, bai eta berrerabiltzeko, birziklatzeko, beste balorizazio-eragiketa batzuk egiteko eta deuseztatzeko produktu, material edo substantzien eta horien ondoriozko hondakinen kopurua ere; eta, hala badagokio, eragiketa horien ondorioz sortutako hondakinaren helmuga, bilketaren maiztasuna, garraiobidea eta aurreikusitako tratamendu-metodoa ere inskribatuko dira, bai eta produktu, material eta substantzien helmuga ere. Artxibo kronologikoaren inskripzioak, aplikatzekoa denean, apirilaren 8ko 7/2022 Legearen II. eta III. eranskinen arabera baimendutako tratamendu-eragiketa bakoitzeko egingo dira. Ukatu egin diren hondakinen kasuan, kantitatea, ukatu den hondakinaren enpresa ekoizlea, uko egin izanaren arrazoia, ukatu den hondakinaren azken helmuga eta beste gertakari batzuk jakinaraziko dira. Aipatutako fitxategi kronologikoan, hondakinen ekoizpen- eta kudeaketa-lanen agiri bidezko egiaztapenean bildutako informazioa sartu behar da. Artxibo kronologikoa hondakinen ekoizpen- eta kudeaketa-lanetarako eskatutako egiaztatze dokumentaleko informazioa oinarri hartuta egingo da.

    Azpiproduktuak sortzen dituzten erakunde edo enpresek erregistro kronologiko bat izango dute, azpiproduktu gisa ekoitzitako eta kudeatutako kantitateak eta horien helmugak biltzen dituena. Era berean, azpiproduktuak erabiltzen dituzten erakunde edo enpresek erregistro kronologiko bat izango dute, haien izaera, erabilitako kantitateak eta jatorria biltzen dituena.

    Artxibo kronologiko hori bost urtez gorde beharko da gutxienez, eta urtero bidali beharko da Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

    Apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 65. artikuluan ezarritakoaren arabera, Indumetal Recycling SAk, datuak jaso ondorengo urteko martxoaren 1a baino lehen eta dagokion ingurumena zaintzeko programaren barruan, artxibo kronologikoan jasotako informazioaren laburpen-memoria bat aurkeztu beharko du, zeinak lege honen XV. eranskinean agertzen den gutxieneko edukia barne hartu beharko baitu.

    Halaber, kudeatu beharreko TEEHen kasuan, artxibo telematikoa 110/2015 Errege Dekretuaren XI. eranskinaren araberakoa izango da.

    2. Instalazioaren funtzionamendurako baldintza orokorrak.

    2.1. Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

    2.1.1. Baldintza orokorrak.

    Instalazioa ustiatzean, honako baldintza hauek bete beharko dira: atmosferara egingo diren isurketek ez gainditzea ebazpen honetan ezarritako balioak, eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak jarraibide teknikoetan ezarritako baldintza teknikoak betetzea.

    Prozesuan zehar aireratzen den gai kutsatzaile oro bildu eta bide egokienetatik kanporatuko da, behar denean, emisio horien ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

    Arau orokor honetatik salbuetsi ahalko dira emisio konfinatu gabeak, baldin eta teknikoki edota ekonomikoki atzeman ezin badira edo ingurunean oso eragin txikia dutela frogatua badago.

    Neurri egokiak hartuko dira istripuzko emisioen probabilitatea murrizteko eta horien ondoriozko efluenteek giza osasunerako eta segurtasun publikorako arriskurik ez izateko. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko moduan. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

    Proiektuan atmosfera-kutsaduraren inguruan aipatutako neurriak beti beteko dira; bereziki, hautsezko emisioak saihesteko direnak (bideak garbitzea, adibidez).

    Instalazioaren titularrek Atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren 5. artikuluan jasotako betebeharrak bete beharko dituzte.

    Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte honako elementu hauek: atala, neurketa-gunea, laginketa-gunea, neurketa-portua, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.

    Organo horrek foku berri bat baimendu ondoren, hura abiarazten denetik sei hilabete igaro baino lehen, ingurumen-kontroleko erakunde batek egindako hasierako IKE txosten bat igorri beharko da. Nolanahi ere, epe hori luzatzeko eskatu ahalko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.

    2.1.2. Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

    Indumetal Recycling SAk txatar konplexuak, tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak (TEEH) eta beste hondakin arriskugabe batzuk tratamendu fisikoaren bidez balorizatzeko duen instalazioak honako foku konfinatu hauek ditu, Airearen kalitateari eta atmosferaren babesari buruzko azaroaren 15eko 34/2007 Legearen atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoan jasotako B 09 10 09 06 jarduerari lotuak (Txatarra edo beste hondakin metaliko batzuk zatitzeko edo birrintzeko makinak):

    (Ikus .PDF)

    Gainera, hautsezko edo/eta soltean dauden materialak manipulatu (zamalanak) eta garraiatzerakoan, akaberako produktua eta hondakin geldoak esaterako, hautsezko isurtze barreiatuak (partikula solidoak) sortzen dira.

    Foku ez-sistematikoetakoren bat, batez beste, urtean hamabi alditan baino gehiagotan funtzionatzera pasatuko balitz, ordubete baino gehiagoko iraupen indibiduala izanik, edo, maiztasuna edozein dela ere, emisioen iraupen orokorra instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bostetik gorakoa bada, emisio-foku gisa araupetu beharko da.

    Urte jakin batean foku sistematiko batek foku ez-sistematiko gisa funtzionatzen badu, ez da foku horren gaineko kontrolik egin beharko urte horretan. Ondoko urtean egin beharko da, baldin eta kontrola salbuesteko baldintzek ez badute bere horretan jarraitzen. Ingurumena zaintzeko dagokion programan justifikatu beharko da inguruabar hori.

    2.1.3. Emisioen muga-balioak.

    Instalazioa ustiatzean, atmosferara egiten diren emisioetan ez dira muga-balio hauek gaindituko:

    (Ikus .PDF)

    Balio horiek baldintza hauekin lotuta daude: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.

    Emisio-balioak betetzen diren ebaluatzeko, abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren 9. artikuluak ezartzen duena beteko da. Ikusten bada emisioko muga-balioren bat ez dela betetzen, behar diren zuzenketa-neurriak hartu beharko dira luzamendurik gabe, eta, berehala, ez-betetzearen, zuzenketa-neurrien eta haien epeen berri eman beharko zaio ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailari.

    2.1.4. Gasak bildu eta husteko sistemak.

    Guneetako hondar-gasak husteko tximiniak B.1.1.2 apartatuan ezarritako kotatik gora helduko dira. Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte honako elementu hauek: atala, neurketa-gunea, laginketa-gunea, neurketa-portua, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.

    Zehazki, laginak hartzeko aurreikusita dauden zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzaren jarraibide teknikoak bete beharko dira.

    Emisio lausoak murrizteko xedearekin, hautsezko materialak biltzeko tresna izango da, bereziki akaberako materialak garraiatzerakoan eta zamalanetako eragiketetan.

    2.2. Isurketak egiteko baldintzak.

    Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: Txatarra eta metalaren hondakinak birziklatzea.

    Jarduera taldea: 2.

    Mota-taldea-EJSN: 1-7 TER-39.00.

    2.2.1. Isurketen jatorria eta kokapena.

    (Ikus .PDF)

    2.2.2. Gehienez isur daitezkeen emariak eta bolumenak.

    1. eremuko patio zolatuetako euri-urak.

      (Ikus .PDF)

    2. eremuko patio zolatuetako euri-urak.

      (Ikus .PDF)

    3. eremuko patio zolatuetako euri-urak.

      (Ikus .PDF)

      Garbiketako industria-urak.

      (Ikus .PDF)

      2.2.3. Emisioen muga-balioak.

      Itsasadarrera egiten den isurketaren ohiko kutsadura-parametroak honako hauek izango dira soil-soilik, bakoitzerako zehazten diren gehieneko balioekin:

      1., 2. eta 3. isurketak: 1., 2. eta 3. eremuetako patio zolatuetako euri-urak.

      (Ikus .PDF)

      Ezingo dira diluzio-teknikak erabili, emisioen muga-balioak lortzeko.

      Gainera, ingurune hartzaileko ingurumen-arloko kalitate-arauak bete beharko dira. Bestela, titularrak behar den tratamendu egokia ezarri beharko du, isurketak arauak hautsi ez ditzan.

      Metalen kontzentrazioak elementu horien «guztizko» edukiari dagozkie.

      4. isurketa: makinen garbiketa-urak.

      (Ikus .PDF)

      (Ikus .PDF)

      2.2.4. Arazteko eta husteko instalazioak.

      Hondakin-urak arazteko instalazioak edo zuzenketa-neurriak enpresa eskatzaileak aurkeztu dituen eta espedientean jasota dauden agirietara egokituko dira. Funtsean, honako elementu hauez osatuta egongo da:

    1. , 2. eta 3. isurketak: 1., 2. eta 3. eremuetako patio zolatuetako euri-urak.

      Isurketa-fluxu bakoitzak 36 m3/h-ko gehieneko arazketa-ahalmena duen dekantagailu-bereizgailu bat du. Sistema bakoitzak bypass bat du prezipitazio handiko egoeretarako.

      Arazketa-sistemetatik eratorritako lohiak kudeatzaile baimendu batek kenduko ditu.

      Hartutako zuzenketa-neurriak nahikoak ez direla ikusiz gero, Indumetal Recycling SAk behar diren aldaketak egingo ditu arazketa-instalazioetan, isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik, eta behar izanez gero, baimena aldatzeko eskatuko du.

      Isurketen lagin adierazgarriak lortzeko eta arazketa-instalazioen errendimendua egiaztatzeko beharrezkoak diren ezaugarriak dituen kontrol-kutxatila bat ez dagoenez baimendutako hondakin-ur bakoitzerako, Indumetal Recycling SAk, ebazpen hau eman eta hiru hilabeteko epean, laginketa-kutxatilak egiteko proposamena aurkeztu beharko dio Uraren Euskal Agentziari, edo, halakorik ezean, egindako proposamena, lagin adierazgarria behar bezala hartuko dela ziurtatzeko, bai erakunde titularrak egin beharreko autokontroletarako, bai Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Uraren Euskal Agentziak egoki iritzitako kontrol- eta ikuskapen-lanak egin ahal izateko.

      2.2.5. Isurketen kontrol-kanona.

      Kosten uztailaren 28ko 22/1998 Legearen 85. artikuluak ezartzen duenez, lehorretik itsasora isurtzen diren hondakin-urei kanon bat ezarriko zaie, haien karga kutsatzailearen arabera.

      Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 7. artikuluan, Uraren Euskal Agentziaren esku uzten du uraren arloko indarreko legediak ezarritako zergak kudeatu, kitatu, ikuskatu eta biltzea, bai eta lehorretik itsasora isurketak egiteko baimena ematea ere.

      Lehorretik itsasora egiten diren isurketei buruzko abenduaren 10eko 459/2013 Dekretuak aipatu berri den kanona arautzen du: itsasotik lehorrerako isurketek eragindako kutsadura minimizatzera eta Espainiako jurisdikziopeko uren barruan euskal itsasertzari dagozkion uretan ingurumen-helburuak lortzera bideratutako jarduerak finantzatzeko izango da osorik. Dekretu horretan, gainera, kanon hori kalkulatzeko prozedura ezartzen da, besteak beste.

      Hala, dekretu horren 17. eta 18. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, isurketa baten karga kutsatzailea, kutsadura-unitatetan neurtuta, bider 3.000,00 euro egingo da (prezioa unitateko), isurketak kontrolatzeko kanonaren zenbatekoa kalkulatzeko. Karga kutsatzailea kalkulatzeko, berriz, isurien urteko bolumena biderkatuko da isuriaren kutsadura-mailaren, hartan egon daitezkeen substantzia arriskutsuen nahiz hustuketarako erabilitako eroanbide motaren ezaugarrien arabera ezarritako koefiziente batez.

      Aurrekoa oinarri hartuta, Uraren Euskal Agentziak, Lehorretik Itsasora egiten diren isurketei buruzko abenduaren 10eko 459/203 Dekretuaren 14. eta hurrengo artikuluak aplikatuz, isurketa honen urteko kanonaren kalkulua egin behar da:

    1. isurketa: 1. eremuko patio zolatuetako euri-urak.

      Isurketa-kanona = C x PUC.

      C = K x V.

      K = k1 x k2 x k3.

      Hau honela izanik:

      C = Karga kutsatzailea, kutsadura-unitatetan neurtuta.

      PUC = Kutsadura-unitatearen balioa.

      K = Kanonaren koefizientea, 459/2013 Dekretuaren III. eranskinean ezarritakoaren arabera.

      k1 = Karga kutsatzailearekin lotutako koefizientea.

      k2 = Eroanbide motak zehazten duen koefizientea.

      k3 = Substantzia arriskutsuekin egindako isurketei aplikatzeko koefizientea.

      V = Baimendutako isurketaren bolumena (m3/urte).

      k1: (7,75*OEK + 7,75*SE + 58,11*OK + 77,48*HK + 309,92*mEq)*10-9.

      mEq = (3*Zn + Fe)/2 = (3*3 + 2)/2 = 5,5.

      k1: (7,75*125 + 7,75*80 + 58,11*20 + 77,48*5 + 309,92*5,5)*10-9 = 4,8429*10-6.

      k2: gainerako baldintzak. k2 = 1.

      k3: II. eranskineko substantzia kutsatzailerik ez. k3 = 1.

      K = 4,8429*10-6 x 1 x 1 = 4,8429*10-6.

      Bolumena: V = 2.872 m3/urte.

      Karga kutsatzailea: C = 4,8429*10-6 x 2.872 = 0,0013909.

      Isurketa-kanona = 0,013909 x 3.000 = 41,73 euro/urte.

    2. isurketa: 2. eremuko patio zolatuetako euri-urak.

      Isurketa-kanona = C x PUC.

      C = K x V.

      K = k1 x k2 x k3.

      Hau honela izanik:

      C = Karga kutsatzailea, kutsadura-unitatetan neurtuta.

      PUC = Kutsadura-unitatearen balioa.

      K = Kanonaren koefizientea, 459/2013 Dekretuaren III. eranskinean ezarritakoaren arabera.

      k1 = Karga kutsatzailearekin lotutako koefizientea.

      k2 = Eroanbide motak zehazten duen koefizientea.

      k3 = Substantzia arriskutsuekin egindako isurketei aplikatzeko koefizientea.

      V = Baimendutako isurketaren bolumena (m3/urte).

      k1: (7,75*OEK + 7,75*SE + 58,11*OK + 77,48*HK + 309,92*mEq)*10-9.

      mEq = (3*Zn + Fe)/2 = (3*3 + 2)/2 = 5,5.

      k1: (7,75*125 + 7,75*80 + 58,11*20 + 77,48*5 + 309,92*5,5)*10-9 = 4,8429*10-6.

      k2: gainerako baldintzak. k2 = 1.

      k3: II. eranskineko substantzia kutsatzailerik ez. k3 = 1.

      K = 4,8429*10-6 x 1 x 1 = 4,8429*10-6.

      Bolumena: V = 10.099 m3/urte.

      Karga kutsatzailea: C = 4,8429*10-6 x 10.099 = 0,048909.

      Isurketa-kanona = 0,048909 x 3.000 = 146,73 euro/urte.

    3. isurketa: 3. eremuko patio zolatuetako euri-urak.

      Isurketa-kanona = C x PUC.

      C = K x V.

      K = k1 x k2 x k3.

      Hau honela izanik:

      C = Karga kutsatzailea, kutsadura-unitatetan neurtuta.

      PUC = Kutsadura-unitatearen balioa.

      K = Kanonaren koefizientea, 459/2013 Dekretuaren III. eranskinean ezarritakoaren arabera.

      k1 = Karga kutsatzailearekin lotutako koefizientea.

      k2 = Eroanbide motak zehazten duen koefizientea.

      k3 = Substantzia arriskutsuekin egindako isurketei aplikatzeko koefizientea.

      V = Baimendutako isurketaren bolumena (m3/urte).

      k1: (7,75*OEK + 7,75*SE + 58,11*OK + 77,48*HK + 309,92*mEq)*10-9.

      mEq = (3*Zn + Fe)/2 = (3*3 + 2)/2 = 5,5.

      k1: (7,75*125 + 7,75*80 + 58,11*20 + 77,48*5 + 309,92*5,5)*10-9 = 4,8429*10-6.

      k2: gainerako baldintzak. k2 = 1.

      k3: II. eranskineko substantzia kutsatzailerik ez. k3 = 1.

      K = 4,8429*10-6 x 1 x 1 = 4,8429*10-6.

      Bolumena: V = 8.556 m3/urte.

      Karga kutsatzailea: C = 4,8429*10-6 x 8.556 = 0,041436.

      Isurketa-kanona = 0,041436 x 3.000 = 124,31 euro/urte.

      Isurketa-kanona, guztira = 41,73 + 146,73 + 124,31 = 312,77 euro/urte.

      Isurketaren titularrak 459/2013 Dekretuaren 16. artikuluan araututako Jarraipenerako Aukerako Protokoloari heltzen badio, handik ondorioztatutako K-ren eta V-ren balioak aplikatuko dira isurketaren kanona kalkulatzeko.

      Aipatutako dekretuaren 20. artikuluak ezartzen duenaren arabera, isurketa baimentzen duen erabakia indarrean sartzen denean sortuko da kanona. Baimenaren indarraldiko ondorengo urteetan, tasaren sortzapena urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean gertatuko da.

      Halaber, aipatutako manuaren arabera kanona urte natural osorako likidatuko da, isurketarako baimena, haren aldaketa, etetea edo azkentzea ematen duten ekitaldian izan ezik, edo Jarraipenerako Aukerako Protokoloa onartzen den ekitaldian izan ezik, orduan, baimena indarrean egondako egun kopuruaren arabera kalkulatuko baita kanona, urte osoko egunak aintzat hartuta.

      Dekretu hori betez, Uraren Euskal Agentziak urte bakoitzeko lehen seihilekoan egingo ditu aurreko urteari dagozkion likidazioak.

      2.3. Instalazioan sortutako hondakinak modu egokian kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

      Instalazioetan sortutako hondakin guztiak kudeatuko dira Ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legean eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera, eta, beharrezkoa bada, karakterizatu egin beharko dira euren izaera eta helmuga egokiena zehazteko.

      Berariaz debekatuta dago sortzen diren hondakin mota guztiak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; beraz, hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira, eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak ekiditeko.

      Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu egin behar da, eta, horretarako, balorizatzaile baimendu bati entregatu beharko zaizkio. Hondakinak kasu honetan baino ezin izango dira deuseztatu: haiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela behar bezala frogatzen bada. Birsortzea-berrerabiltzea lehenetsiko da balorizatzeko beste edozein modu material edo energetikoren aurretik.

      Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimendurik badago hondakin zehatz batzuk tratatzeko, hondakin horiek instalazio haietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

      Hondakinen azken helmuga zabortegi baimenduan ezabatzea dela aurreikusten bada, hondakinak karakterizatzeko, Hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituen Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak xedatutakoari jarraituko zaio, bai eta Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak ezarritako jarraibideei ere.

      Instalazioan sortutako hondakinen kantitateak ebazpen honetan daude jasota orientagarriak dira soilik; kantitate horiek kalkulatzeko kontuan hartu dira jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta sortutako hondakinen arteko erlazioa. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan ezarritakoa ezertan galarazi gabe, kasu honetan soilik eskatu beharko da baimena egokitzea: baldin eta sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarri diren biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatu beharra badakar.

      Hondakinak biltegiratzeko eremuak edo eremuek lurzoru iragazgaitza izango dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan edo oso bustita egoteagatik, hondakinok isurketak edo lixibatuak sor baditzakete, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak izan beharko dira, gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hauts itxurako hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

      Sortutako hondakinak beste erkidego batzuetara lekualdatzeko, Estatuaren Lurraldearen Barruko Hondakinen Lekualdaketa arautzen duen 180/2015 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.

      Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egin ahal izateko, Ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 31.2 artikuluari jarraikiz.

      Nahitaezko aurretiko jakinarazpen-kasuetan, apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 31. artikuluan aurreikusitako eta martxoaren 13ko 180/2015 Errege Dekretuaren 9. artikuluan garatutako kausetako bat gertatzen denean, hala organo honek nola helmugako autonomia-erkidegoko organo eskudunak hondakinak garraiatzearen aurka egin ahalko dute; arrazoitutako erabakia garraio-jakinarazpena aurkeztu eta gehienez hamar eguneko epean jakinarazi beharko diote operadoreari.

      Baldin eta hondakinak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan hondakinak lekualdatzeari buruz ezarrita dagoena bete beharko da.

      Hondakinak desagertu edo galtzen badira, edo ihesen bat gertatzen bada, berehala jakinaraziko zaie gertatutakoa Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari eta Erandioko Udalari.

      Indumetal Recycling SA Ontziei eta ontzien hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritzarako edo industriarako ontzi baten azken jabea baldin bada, Indumetal Recycling SA ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da, eta, beraz, berau kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

      Indumetal Recycling SAren prozesuetan eta horri lotutako Recypilas SAren jardueran sortutako hondakinak batera kudeatu ahal izango dira.

      2.3.1. Hondakin arriskutsuak.

      Baimen honen pean jasotako hondakin arriskutsuen eta tresna elektriko eta elektronikoen deskontaminazio-prozesuaren ondoren sortutako akaberako hondakinen arteko harremana kontuan hartuz, hondakinen txatar elektriko eta elektronikoetan dauden hondakin arriskutsuak bereizi, ontziratu, etiketatu eta aldi baterako biltegiratzeko jarduerak ondorengo hondakinen zerrendan ez kontuan hartzea justifikatuta geratzen da:

      (Ikus .PDF)

      1. Hondakin arriskutsuak biltzeko sistema bereiziak erabiliko dira, duten tipologia dela eta isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu zezaketen kasuetan.

      2. Hondakin arriskutsuak biltegiratzeko eremuan edo eremuetan Produktu Kimikoak Biltegiratzeari buruzko Araudian ezartzen diren zehaztapenak bete beharko dira, eta kasua bada, dagozkion jarraibide tekniko osagarriak ere bai.

      3. Hondakin arriskutsuak ontziratzeko, indarrean dagoen araudian ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dira. Hondakin arriskutsuak dauzkaten ontziek eta ontzikiek etiketa argia, irakurgarria eta ezabagaitza eduki beharko dute, eta itxita egon beharko dute kudeatzaileari eman arte, edukiak isurita edo lurrunduta gal ez daitezen.

      4. Gainerako hondakin arriskutsuak ezin izango dira 6 hilabete baino gehiagoz biltegiratu. Salbuespenezko kasuetan, ingurumen-organoak epe hori aldatu ahalko du, behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio, baldin eta gizakion osasuna eta ingurumena babestuko direla bermatzen bada.

      5. Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartzen dituela. Agiri horretan, hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik, eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana bidali aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio zehatza egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua bat datorrela ebazpen honen hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoekin.

      6. Hondakin arriskutsuak eraman aurretik, eta, hala badagokio, araudian finkatutako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, dagokion kontrol- eta jarraipen-agiria bete beharko da. Indumetal Recycling SAk onarpen-agiriak eta kontrol- eta jarraipen-agiriak edo haien baliokide diren agiri ofizialak erregistratu eta artxiboan gorde behar ditu, hiru urtez, gutxienez.

      7. Egiaztatu egin beharko da ezen hondakin arriskutsuak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak bete egiten dituela halako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legedian ezarritako baldintzak.

      8. Indumetal Recycling SAk sortutako olio erabilia industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko da.

      9. Tresna elektrikoen eta elektronikoen hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera kudeatuko dira ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak; besteak beste, lanpara fluoreszenteenak. Halaber, Pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan xedatutakoa bete beharko dute pilen eta metagailuen hondakinek. Kudeatzaile baimenduaren tratamendu-kontratua izateko, garraioaren aurretiko jakinarazpena egiteko eta identifikazio-agiria betetzeko betebeharretik salbu egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudea ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei egindako entregak justifikatzeko agiriak hiru urtez gorde beharko dira gutxienez.

      10. Indumetal Recycling SAk, ozono-geruza agortzen duten substantziei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko irailaren 16ko 1005/2009 (EE) Erregelamenduan zehaztutako gai erabiliak baldin baditu, berreskuratu egingo dira aldeek onetsitako bitarteko teknikoen bidez deuseztatzeko, edo ingurumenaren ikuspegitik onargarria den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz, edota birziklatzeko edo birsortzeko xedez, tresnak berrikusi eta mantentzeko eragiketetan nahiz desmuntatu edo deuseztatu aurretik.

      11. Indumetal Recycling SAk urtero adierazi beharko du Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzan ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria eta kantitatea, haien helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Datu horiekin batera, ingurumena zaintzeko programa, dagokion urtekoa, bidaliko du.

      12. Apartatu honetako f), g) (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta k) letretan adierazitako agiriak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko dira transakzio elektroniko bidez, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskainitako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz.

      1. Indumetal Recycling SAk PCB eduki dezaketen gailuak dituenez, kudeaketa egokia izan dadin, nahitaez bete behar ditu poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatzeko eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuan zehaztutako baldintzak, bai eta errege-dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua ere. Indumetal Recycling SAk poliklorobifeniloak dituen artean, nahitaez aurkeztu behar du urtero errege-dekretu horrek araututako adierazpena.

      2. Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Indumetal Recycling SAk amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeari buruzko 108/1991 Errege Dekretuan (3. artikulua) ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera egingo dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

      1. Hondakin arriskutsu bakoitzari dagokion izendapena eta kodifikazioa ezartzen zaio, hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarrien arabera, baimena bideratzerakoan jasotako informazioa oinarri hartuta. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, oinarrizko beste batzuk, euren izaera dela eta, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran zehar. Hondakina zer motatakoa den eta zer osagai arriskutsu dituen zehazten dute kode horiek. Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa egokia dela egiaztatzeko eta Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko 2015-2020 aldirako Ingurumeneko IV. Esparru Programan ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu egin beharko du hondakin bakoitzaren tratamendu-kontratuetan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen tratamendu-kontratuetan lagatze- edo deuseztatze-kodeak balorizatzeko eskatzen bada.

      2. Urtean 10 tona hondakin arriskugabe baino gehiago sortuz gero, Ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 64. artikuluaren arabera, Indumetal Recycling SAk formatu elektronikoko artxibo kronologiko bat izan beharko du, non jasoko baitira, ordena kronologikoan, sortutako hondakinen kopurua, mota eta jatorria, bai eta berrerabiltzeko, birziklatzeko, beste balorizazio-eragiketa batzuk egiteko eta deuseztatzeko produktu, material edo substantzien eta horien ondoriozko hondakinen kopurua ere; eta, hala badagokio, eragiketa horien ondorioz sortutako hondakinaren helmuga, bilketaren maiztasuna, garraiobidea eta aurreikusitako tratamendu-metodoa ere inskribatuko dira, bai eta produktu, material eta substantzien helmuga ere. Artxibo kronologikoaren inskripzioak, aplikatzekoa denean, apirilaren 8ko 7/2022 Legearen II. eta III. eranskinen arabera baimendutako tratamendu-eragiketa bakoitzeko egingo dira. Artxibo kronologikoa hondakinen ekoizpen- eta kudeaketa-lanetarako eskatutako egiaztatze dokumentaleko informazioa oinarri hartuta egingo da. Artxibo kronologiko hori bost urtez gorde beharko da gutxienez, eta urtero bidali beharko da Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

      3. Hondakin arriskutsuen kudeaketaren oinarrizko printzipioetako bat betetzeko, alegia, mota horretako hondakin ahalik eta gutxien sortzea, Indumetal Recycling SAk hondakin arriskutsuen sorrera minimizatzeko plan bat egin eta aurkeztu beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, lau urtetik behin, Ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 18.7 artikuluak ezartzen duen moduan, betiere Indumetal Recycling SAk urtean 10 t hondakin arriskutsu baino gutxiago sortzen ez baditu edo EMAS ziurtagiri bat edo horren baliokide bat ez badu.

      4. Ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 65. artikuluan ezarritakoaren arabera, Indumetal Recycling SAk, datuak jaso ondorengo urteko martxoaren 1a baino lehen eta dagokion ingurumena zaintzeko programaren barruan, artxibo kronologikoan jasotako informazioaren laburpen-memoria bat aurkeztu beharko du, zeinak lege honen XV. eranskinean agertzen den gutxieneko edukia barne hartu beharko baitu.

        2.3.2. Hondakin arriskugabeak.

        Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskugabeak honako hauek dira:

        (Ikus .PDF)

      1. Hondakin horiek ezabatzeko direnean ezin dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua balorizatzea denean, 2 urtez gorde ahal izango dira.

      2. Oro har, hustu aurretik hondakin guztiek izan beharko dute kudeatzaile baimendu batek emandako tratamendu-kontratua, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua bat datorrela ebazpen honen hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoekin. Indumetal Recycling SAk onarpen-agiriak edo agiri ofizial baliokideak erregistratu eta artxiboan gorde beharko ditu, nahitaezkoak badira, hiru urtez gutxienez.

      3. Halaber, Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuari jarraikiz, hondakin arriskugabeak zabortegi baimendu batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.

      4. Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek jasoko dituena: kantitatea, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodoak eta tokiak, hondakinen sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.

      5. Apartatu honetako c), d) (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta e) letretan adierazitako agiriak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko dira transakzio elektroniko bidez, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskainitako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz.

      6. Hondakina zabortegian biltegiratuz gero, hondakin arriskugabea eraman aurretik, identifikazio-agiria bete beharko da, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz (dekretu haren bidez arautu zen hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea).

        2.3.3. Ontziak merkaturatzea.

        Indumetal Recycling SAk, bere produktuak merkaturatzeko ontziak eta enbalajeak erabiltzen dituenez, ontzi horien gaineko informazioa eman beharko du urtero, martxoaren 31 baino lehen; horretarako, ontzien gaineko urteko adierazpena egin beharko du. Datu horiekin batera, ingurumena zaintzeko programa, dagokion urtekoa, bidaliko du.

        Era berean, Indumetal Recycling SAk ontzi erabiliak eta ontzi-hondakinak kudeatzeko biltegiratze- eta itzultze-sistema bat ezarri beharko du (zuzenean edo kudeaketa-sistema integratu bati atxikita). Indumetal Recycling SAk, industria- edota merkataritza-ontziak Ontziei eta ontzien hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehenengo xedapen gehigarriari atxikiz merkaturatzen baditu, aipatutako betebehar horretatik salbuesteko eskatu ahalko du; atxikimendu horren bidez, ontzi horiek kudeatzeko eta ingurumen-organoari informazioa emateko betebeharra produktuaren kontsumitzaileari transferitzen zaio.

        Indumetal Recycling SAk, urte natural batean, merkaturatzen baditu ontziratutako produktuak edo, kasua bada, hondakinak sor ditzaketen industria- edo merkataritza-ontziak, hain justu ere ondoren zehaztu kantitateetan baino handiagoetan:

        250 tona, beira soilik bada.

        50 tona, altzairua soilik bada.

        30 tona, aluminioa soilik bada.

        21 tona, plastikoa soilik bada.

        16 tona, zura soilik bada.

        14 tona, kartoia edo material konposatuak soilik badira.

        350 tona, hainbat material badira, eta bakoitzak, bera bakarrik hartuta, ez baditu lehen aipatutako kantitateak gainditzen.

        Enpresaren prebentzio-plan bat egin beharko du. Plan horrek hiru urteko indarraldia izango du, eta onartutako Enpresaren Prebentzio Planaren kontrol- eta jarraipen-txostena egin beharko zaio urtero, dagokion urteko martxoaren 31 baino lehen. Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko dira bi agiriok.

        2.4. Lurzorua babesteko baldintzak.

        Ebazpen honek aztergai duen jarduera Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 37.1 epigrafean («Txatarraren eta metal-hondakinen birziklatzea») sartuta dago, eta ingurumen-organoaren aurrean lurzoruaren egoerari buruzko aurretiazko txosten bat aurkeztu da.

        Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako aginduak betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Indumetal Recycling SAk honako hauek egin beharko ditu:

        Materialen biltegiratze eremua eta uren hustuketa sistemaren egoera behar bezala mantentzen dela une oro ziurtatzera bideratutako jardunbide egokiak aplikatzeko proposatzea. Neurri horiek prebentziorako mantentze-lanen eskuliburuan sartuko dira, eta bertan, ikuskapen- eta kontrol-programa eguneratu bat sartuko da.

        Pitzatutako eta hondatutako guneak egokitzea edo berriz ere asfaltatzea (IND-04), barruko substratura inolako osagai arriskutsurik iragazi ez dadin ziurtatzeko.

        Kontrol-prozedurak eta neurriak ezartzea, ziurtatzeko material arriskugabeak biltegiratzen diren zoladurarik gabeko eremuan lurzorua kutsatzeko arriskua eragin dezaketen eragiketarik egiten ez dela eta materialak manipulatzen edo biltegiratzen ez direla.

        Gainera, ingurumena babesteko ondorengo jardunbide egokiak proposatzen dira:

        Instalazioen mantentze-lanak egokiak direla ziurtatu, ingurumenak izan ditzakeen arriskuak kontrolatu ahal izateko.

        Lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena hasteko, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko 1/2005 Legearen 17. artikuluan aurreikusitako inguruabarretakoren bat gertatuz gero, enpresak horren berri eman behar izango dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, eta prozesuaren ondoriozko ekintza guztiak gauzatu behar izango ditu.

        Halaber, urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan, ekainaren 25eko 4/2015 Legean eta abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatuta dauden eta lurzoruaren babesarekin lotura duten betebeharrak betetzeko, 2016ko azaroaren 17an ingurumen-organoak bidalitako «Lurzoru kutsatuen eta lurpeko uren gaineko arauzko eskakizunak aplikatzea ingurumen-baimen integratua behar duten instalazioetan» zirkularrean aipatzen diren instalazioei eskatzen zaien dokumentazioa entregatu beharko du sustatzaileak. Zirkular horretan, honako hau jasotzen da: lurzoruaren egoerari buruzko aldizkako txostenaren edukia eta entregatzeko baldintzak, lurzoruen eta lurpeko uren oinarrizko txostena eta kontrol- eta jarraipen-dokumentuak. Esteka honetan eskura daiteke:

        https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/kutsaduraren-prebentzioa-ingurumenaren-ikuskaritza-kontrola/

        Nolanahi ere, sustatzaileak lurzoruen dokumentu bakar bat bidaliko du, ikerketa-lanak egiten eta lurzoruaren kalitatea leheneratzen diharduen erakunde ezagun batek egina. Dokumentu horretan jasoko dira lurzoruaren egoerari buruzko aldizkako txostena, oinarrizko txostena eta kontroleko eta lurzoruen eta lurpeko uren jarraipeneko dokumentuak. Aurrerantzean ere, emandako agiriak aldatu edo agiri berriak eman behar badira, lurzoruen agiri bakar berri bat bidaliko da.

        Instalazioetan egindako aldaketek eragindako lur-mugimenduei dagokienez, sustatzaileak baldintza hauek bete beharko ditu:

        1. Instalazioa baimenduta dagoen lurzatiaren barruan lurrak mugitzea dakarren aldaketa bat aurreikusiz gero:

          1. Ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 25. artikuluaren 1.c) apartatuan jasotzen denari jarraikiz, induskatu beharreko materialak (lurrak, obra-hondakinak, etab.) karakterizatu egin beharko ditu jardueraren sustatzaileak, ekintza kutsatzaileen ondorioz erasan zaien ala ez egiaztatzearren, eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, horiek kudeatzeko modu egokiena zehaztearren.

          2. Indusketa horrek hondeatutako materialen 500 m³ gainditzen dituenean, sustatzaileak gaikako hondeaketa-plan bat aurkeztu beharko du. Planak 13. artikuluan adierazitako edukia jaso beharko du, eta ingurumen-organoak onartu behar du plana, betetzen hasi aurretik.

          3. Induskatu beharrekoa 500 m³ baino gutxiago bada, aldaketaren jakinarazpenean informazio hau eman beharko da: non dagoen kokatuta, zenbat induskatu behar den, aurreikusitako hasiera-eguna, kontratista, jarraipenaren eta kudeaketaren ardura izango duen erakundea.

          4. Aurreko kasu horietan guztietan, induskatzen amaitutakoan, induskatutako materialak zuzen berrerabili edo kudeatu direla ziurtatzen duen txosten bat aurkeztu beharko da ingurumen-organoan, behar bezala karakterizatu aurretik.

          5. Oro har, honako irizpide hauek beteko dira:

            Soberakinak zabortegian biltegiratuz hustu nahi izanez gero, Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak ezarritakoari jarraikiz karakterizatuko dira hondakinak. Oro har, lagin baten azterketa egin beharko da. Laginak hondakindegian kudeatu beharreko soberakinen 500 m3 bakoitzeko 10 azpilagin izango ditu gutxienez, baina hori aldatu ahal izango da espero daitekeen kutsaduraren heterogeneotasunaren eta homogeneotasunaren arabera. Afekzioa homogeneoa izango dela aurreikusten den kasuetan, 500 m3-ko bolumena baino bolumen handiagoa duten unitateez osatutako lagin konposatua hartu ahal izango da, eta aldiz, afekzio heterogeneoaren kasuan, 500 m3-ko bolumena baino bolumen txikiagoa duten unitateez osatutakoa.

            Soberako materialak instalazio berean berrerabili ahal izateko, balio hau izan beharko dute material horiek: Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako EBA-B (industria-erabilera) balioaren azpitikoa. Horrez gain, lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, erakunde akreditatu batek egin beharko ditu laginketa eta azterketa, urriaren 10eko 199/2006 Dekretuaren arabera, zeinaren bidez ezartzen baita lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema, eta zehazten baita erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa.

            Ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatutako EBA-A ebaluazioko balio-adierazleak eta TPHetarako 50 mg/kg baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak lurzoru garbitzat hartuko dira, eta, beraz, onartu egingo dira baimendutako edozein betelanetarako.

            Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahalko da. Lurzoru naturalaren parekoa den substratu harritsu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.

        2. Aurreikusten bada lur-mugimendua dakarren aldaketaren bat egingo dela instalazioa baimenduta dagoen lurzatitik kanpo (lurzoru berria okupatuta), eta okupatu nahi den lurzoru berriak lehenago izan badu ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 1. eranskinean aipatzen den jardueraren bat, sustatzaileak lurzoru-gaiei buruzko adierazpen bat lortu beharko du, egin nahi diren aldaketak egiten hasi aurretik.

          Era berean, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluaren 2. apartatuaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari, sailburuordetza horrek ezar ditzan hartu beharreko neurriak, aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluko 1.e) apartatuari jarraikiz betiere.

          2.5. Zaratari buruzko baldintzak.

          1. Ondorengo indize akustikoak gaindi ez daitezen, beharrezkoak diren neurri guztiak ezarriko dira:

            1. Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB(A) gainditu, 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leihoak eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB(A) ere.

            2. Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23:00ak eta 07:00ak bitartean, leihoak eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB(A) ere.

            3. Jarduerak ez du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4 m-ko altueran neurtuta (egoera berezietan izan ezik; horietan, apantailamenduak saihesteko behar den altuera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.

            (Ikus .PDF)

            1. taula. Industria-esparruaren kanpoaldeko itxituran eskatutako zarata-mailak.

              Abian den instalazioak, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) 1. taulan adierazitako balioak baino 3 dB-etik gorako gehikuntzarik gaindituko.

              Gainera, jardueraren gainerakotik bereizitako prozesuaren jardun modu bat baldin badago, jardun modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti), non Ti baita jardun modu horren iraupen-denbora. Maila horrek ez ditu 1. taulan finkatutako balioak 5 dB-etan gaindituko.

          2. Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handieneko guneetako zarata-maila.

          1. Ingurumena zaintzeko programa.

            Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta honako apartatu hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

            1. Atmosferara egindako emisioak kontrolatzea.

          1. Indumetal Recycling SAk emisioak kontrolatu beharko ditu, honako informazio honen arabera:

            (Ikus .PDF)

          2. Puntu honetako a) apartatuan aipatutako neurketa guztiak administrazioaren II. mailako erakunde laguntzaileren (AEL) batek egin beharko ditu, urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan jasotzen den bezala; eta aldizkako neurketa horiei buruzko txostenek, berriz, Ingurumeneko sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduan eskatzen diren baldintza guztiak bete beharko dituzte, batik bat honako hauei dagozkienak: neurketaren helburua eta plana, neurketen adierazgarritasuna, neurketa kopurua eta neurketa bakoitzaren banako iraupena eta erreferentzia-metodoak hautatzeko irizpidea.

          3. Halaber, a) letran azaldutako emisio-foku baten kontrola egin behar den urtean, foku horrek urtean hamabi aldiz baino gutxiagoko batez besteko maiztasunarekin funtzionatzen badu, emisio bakoitzak ordubete baino gehiago irauten duela, eta edozelako maiztasunarekin, emisioen iraupen globala instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bostetik gorakoa bada, urte horretan ez da beharrezkoa izango foku horren kontrolik egitea, eta hurrengo urtean egin beharko da, betiere kontroletik salbuesteko baldintzek irauten ez badute. Inguruabar hori dagokion urteko ingurumena zaintzeko programan justifikatu beharko da.

            1.1. Lortutako emaitzen erregistroa.

            Euskarri informatikoan erregistro bat egingo da eguneratutako dokumentazioarekin, honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraikiz, betiere: 100/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua (100/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituena) eta 278/2011 Dekretuaren III. eranskina (278/2011 Dekretua, abenduaren 27koa, atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituena).

            Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.

            2. Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

          1. Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, azterketa hauek egingo dira:

            (Ikus .PDF)

          2. Kanpoko kontrol bakoitza, bai laginak hartzea, bai ondorengo analisia, «erakunde laguntzaile» batek edo saneamendu-sarearen kudeaketaz arduratzen den erakundeak (hala badagokio) egin eta egiaztatuko du, eta goian aipatutako parametroak hartuko dira kontuan.

          3. Parametroen analisia «STANDARD METHODS for the Examination of Water and Wastewater» txostenean (APHA, AWWA, WPCF, azken argitalpena) edo «ASTM Water and Environmental Technology» txostenaren azken argitalpeneko 11. sailean jasotako metodo normalizatuetako baten bidez egingo da. Eredurik egokiena aukeratuko da, parametroaren ohiko kontzentrazioaren arabera. Gaur egun erabiltzen direnez bestelako azterketa-metodoak ezarri ahal izango dira kutsatzaileen kontzentrazioa hobeto definitzeko. Gainera, azpimarratu behar da eskatutako azterketetan parametro bakoitzerako erabilitako azterketa-metodoa adierazi beharko dela.

          4. Isurketen kontrolen emaitzak urtero bidaliko dira Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara, ingurumena zaintzeko programaren esparruan, eta hilabeteko epean (1) Uraren Euskal Agentziara laginak hartzen direnetik, dela postaz (Urkixo zumarkalea 36, 7. solairua, 48011 Bilbao) dela formatu elektronikoan (dkt-bizkaia@uragentzia.eus).

          5. Kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira laginketak.

          6. Isurketak baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, D.2.2.3 apartatuko parametro guztiek ezarritako mugak betetzen badituzte.

          7. Titularrak urtero aurkeztu beharko du substantzia arriskutsuak dituzten isuriak daudela aitortzen duen agiria, lehen aipatutako maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian barne hartutakoa. Agiri horretan, ekoizte-prozesuan manipulatu diren substantzia guztiak adierazi behar dira, isurketan detektatu ez bada ere.

            Organo honek eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Uraren Euskal Agentziak, egoki deritzonean, arazketa-instalazioak ikuskatuko ditu, eta efluentea neurtu eta aztertu ahal izango du, isurketen emariek eta parametroen kontzentrazioek baimendutako mugak gainditzen ez dituztela egiaztatu ahal izateko. Halaber, arazketa-instalazioen ustiapenaren arduradun bat, titulazio egokia duena, izendatzea eskatu ahalko dio titularrari.

            3. Jardueraren adierazleen kontrola.

            Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro-adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko, eta urtean urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera aurkeztuko du.

            (Ikus .PDF)

            4. Zarata kontrolatzea.

          1. Indize akustikoen ebaluazioak egin beharko dira hiru urtetik behin: Ld, Le, Ln ,LAeq,Ti eta LAeq,60 segundo. Lehenengo kontrol-urtean lortutako emaitzen arabera, ordutik aurrera neurketak beste maiztasun batekin egitea erabaki ahal izango da.

          2. Aurreko apartatuan adierazitako ebaluazio guztiak ENAC erakundeak espazio- eta denbora-laginketarako egiaztatutako akustikaren esparruko saiakuntza-laborategiek egin beharko dituzte. Nolanahi ere, ingurumen-organoak ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela zainduko du.

          3. Ebaluazio-metodoak eta prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak emandako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.

            5. Emaitzak kontrolatzea eta igortzea.

            Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten txostenen eta azterketen emaitzak behar bezala erregistratu beharko dira, eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidali, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren webguneko bidalketa-prozedura telematikoari jarraikiz:

            https://www.euskadi.eus/baimena/ibb-ippc/web01-a2inguru/eu/

            Hala, aipatutako programan zehaztutako aldian egindako kontrol guztiak, ibilgura eta/edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik, ingurumena zaintzeko programarekin batera aurkeztuko dira bakarrik, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren.

            Ezarritako baldintzak urratzen diren kasuetan bakarrik bidali beharko zaio berehalako jakinarazpena Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, gertatutakoaren berri izan ondoren, betiere; horretarako helbide elektronikoa: ippc@euskadi.eus.

            Horrez gain, urtean behin baino gehiagotan egiten diren kontrolak soilik bidaliko dira kontrola egiten den urteari dagokion programaren barruan.

            Emaitza horiek urtero bidaliko dira, betiere martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintza-programaren emaitzekin batera. Txosten horretan jasoko dira babes- eta zuzenketa-neurrien funtzionamendua, prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak eta emaitzen azterketa, eta bereziki aipatuko dira epe horretan izandako gertakari nagusiak, haien kausa eta konponbideak, eta, halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aldez aurretik zehaztu ez bada.

            6. Ingurumena zaintzeko programaren dokumentu bategina.

            Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina eduki beharko du, eta bertan bildu beharko ditu aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta ebazpen honetan ezarritakoak. Honako hauek zehaztu beharko ditu programa horrek: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, azterketa edo neurketen maiztasuna, laginketak eta azterketak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko guneen kokapen zehatza. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

            Era berean, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika barruan izan beharko du, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

          1. Ezohiko egoeretan, prebentzio-neurriak eta funtzionamendu-baldintzak.

            1. Instalazioa gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

            Urteko mantentze-lan programatuei eta martxan jartzeko eta geldiarazteko epeei dagokienez, enpresak sor litezkeen emisioen eta hondakinen kalkulua egin beharko du, eta kudeaketa- eta tratamendu-proposamena egin beharko du, kasua bada.

            2. Jarduera bertan behera uztea.

            Jarduerari lege hauek aplikatu behar zaizkio: 4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa, eta 9/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 14koa, Lurzorua kutsa dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen deklaraziorako estandarrak eta irizpideak ezartzen dituena. Horrenbestez, Indumetal Recycling SAk jarduera uzte horren berri eman beharko dio ingurumen-organoari, bi hilabeteko epea agortu baino lehen; jakinarazpen horrekin batera, jarduketa-proposamen bat ere aurkeztu beharko da, erakunde horrek ezar dezan noraino iristen diren bere betebeharrak eta lurzoruaren kalitatea deklaratzeko prozedura hasteko epea noiz hasiko den beranduenez, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 31.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

            Jarduera bertan behera utzi baino lehen, Indumetal Recycling SAk instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu, ebazpen honen D.2.3 azpiapartatuan ezarritakoarekin bat etorriz.

            3. Jarduera anomaloa izanez gero aplikatu beharreko neurriak eta jarduketak.

            Aurkeztutako agirietan egindako proposamenean zehaztuta dauden ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentzio-neurriez eta jardunerako baldintzez gain, hurrengo apartatuetan aipatzen diren baldintzak bete beharko dira:

          1. Prebentzioko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko isuri edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesik izanez gero, lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da honako hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztasuna), biltegiratzeko neurri bereziak (substantzia arriskutsuak), gerta litezkeen ihesei antzemateko neurriak edo gehiegizko betetzeaz ohartarazteko alarma-sistemak, fabrikako biltodien sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa mota) eta lurzoru gaineko isurketak biltzeko sistemak.

          2. Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskaritza eta kontrolerako programa bat jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, tangen barnealdearen begi-ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoera prebenitzeko. Goian aipatutako prebentzioko mantentze-lanen eskuliburuan, atmosferaren kutsadura prebenitzeko eta zuzentzeko (arazketa, minimizazioa, eta abar) sistemen egoera ona bermatuko duten neurriak gehitu behar dira.

          3. Era berean, ustiapenari buruzko eskuliburu bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.

          4. Besteak beste olioak, erregaiak eta gehigarriak, eta, orokorrean, fabrikan sortutako hondakinak maneiatzearen ondorioz, baliteke lurzorua eta ura kutsatzea. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lurzatien azalera guztiak iragazgaiztuko dira.

          5. Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

          6. Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, egiaztatu beharko da biltegiratzeko instalazio horiek bete egiten dituztela produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak. Betebehar hori betetzen dela egiaztatzeko, erakunde eskudunek emandako egiaztagiriak aurkeztuko zaizkio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari.

          7. Larrialdirik gertatuz gero, berehala eta eraginkortasunez esku hartzeko beharrezkoak diren material guztiak edukiko dira, kantitate nahikoan: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunean isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta banakako babeserako ekipamendu bereziak.

          8. Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari bidaliko zaio kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokoloa edo agiri bidezko prozedura; efikazian eragin dezaketen produktuen isuriak ez dira tratamenduko instalaziora eramango.

          9. Pabiloien barruan zolak garbitzean sortutako ura tratamendu-lerrora bideratuko da.

          10. Arazketa-prozesuan sortutako hondakin solidoak eta lohiak aldizka aterako dira instalazioa behar bezala ibil dadin. Gorde egingo dira hondoan hustubiderik ez duten biltegi iragazgaitzetan.

          11. Inoiz ez dira pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoa kutsatzeko arriskua egon daitekeen eremuetan.

          12. Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeria aplikatuko da, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

          1. Arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta istripuen ondoriozko isurketak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian jartzeko behar diren bitarteko egokiak jarriko ditu titularrak.

          2. Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.

          1. Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ezohiko gertaeraren baten aurrean (besteak beste, ustekabeko isuria egitea eta/edo emisioen muga-balioak gainditzea), sustatzaileak gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko du Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzan.

          2. Gertakari edo arazo larriren bat edo ustekabeko isurketaren bat egonez gero, Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari jakinarazteaz gain, SOS DEIAK eta Udalari ere jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara. Txosten horretan, gutxienez, honako datu hauek agertuko dira:

            Gorabehera mota.

            Gorabehera non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

            Gorabeheraren iraupena.

            Ustekabeko isurketa izanez gero, emaria eta isuritako gaiak.

            Mugak gaindituz gero, emisioei buruzko datuak.

            Eragindako kalteen estimazioa.

            Hartutako zuzenketa-neurriak.

            Berriro gerta ez dadin aurreikusitako neurriak.

            Prebentzio-neurriak eraginkortasunez aplikatzeko ezarritako epeak.

          3. Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. Betebehar hori betetzen dela egiaztatzeko, erakunde eskudunek emandako egiaztagiriak aurkeztuko zaizkio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari.

            4. Jarduera aldi baterako uztea.

            Jarduera aldi baterako etetea eskatuz gero, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluan arautu bezala, Indumetal Recycling SAk, aldi baterako etete-eskabidearekin batera, dokumentu bat bidali beharko du lantegia jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen integratuan ezarritako kontrolak eta eskakizunak nola beteko dituen adierazteko.

            Era berean, jarduera berriz hasi baino lehen, instalazioek behar bezala funtzionatzen dutela ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen isurketa edo emisio oro ekiditeko.

          1. Baldin eta araudi berria indarrean jartzeak edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitea gomendatzen badute, aldatu ahal izango dira babes- edo zuzenketa-neurriak eta ingurumena zaintzeko programa, baita neurtu behar diren parametroak, neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugak ere. Era berean, babes- eta zuzenketa-neurriak eta ingurumena zaintzeko programa alda daitezke, jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

          2. Urtean behin, martxoaren 31 baino lehen, aurreko urtean atmosferarako eta uretarako isurketei eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio Indumetal Recycling SAk Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, E-SEEP-Euskadi Kutsatzaileen Emisioen eta Transferentzien Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko, 508/2007 Errege Dekretuari jarraikiz.

            Informazio hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz bidaliko da.

            Ingurumen-adierazpena agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez arautzen dira informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, une oro bermatu beharko da Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

            1. Instalazioetan aldaketarik egin ahal izateko, aldez aurretik honako helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko da:

              https://www.euskadi.eus/contenidos/serv_proc_comunicacion/p_comu_20194158899329/procedures/proc_20194158899905/eu_def/adjuntos/Formulario_modificaciones_eu.docx

              Organo horren onespena ere beharko da, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

              Industriako emisioen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak ezartzen du zer irizpide hartu behar diren kontuan aldaketa funtsezkotzat jotzeko.

              Nolanahi ere, bat etorriz urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.2 artikuluan xedatutakoarekin, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan xedatutako irizpideei jarraikiz.

              Era berean, proiektua aldatzen den kasuetan, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.c) eta 7.2.c) artikuluetan xedatutakoa aplikatuko da.

              Baldin eta aldaketak lurzoru berria okupatzea aurreikusten badu eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa gauzatu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko da, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoaren arabera».

              Hirugarrena. Ebazpen honen edukia jakinaraztea Indumetal Recycling SAri, Erandioko Udalari, ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei eta gainerako interesdunei.

              Laugarrena. Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

              Bosgarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera.

              Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 17a.

              Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea,

              AMAIA BARREDO MARTÍN.