Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 10ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, Handitu Innova 2022 Programaren laguntzen Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena. Programa horretan, 2022rako nekazaritza-ekoizpeneko berrikuntza teknologikoarekin lotutako inbertsio handietarako laguntzak ematen dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 224
  • Hurrenkera-zk.: 5059
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/11/10
  • Argitaratze-data: 2022/11/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko irailaren 28ko Aginduaren bidez, nekazaritza-ekoizpeneko berrikuntza teknologikoarekin lotutako inbertsio handietarako laguntzak emateko 2022ko deialdiaren oinarriak onartu ziren (Handitu Innova 2022 Programa). Agindu horren 10. oinarriko 2. paragrafoak ezartzen duenez, «Inbertsio-eskabideak ebaluatu eta baloratzeko, balorazio-batzorde bat eratuko da. Batzorde hori Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko lau kidek osatuko dute; kide horietako bat enpresa-programaren arduraduna izango da; beste bat, Elikagaien Ikerketa eta Berrikuntzako Programaren arduraduna; beste bat, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikarien artean aukeratuko da; eta azkenik, Hazi Fundazioko ordezkari batek osatuko du batzordea. Zuzendariaren ebazpen baten bidez izendatuko dira pertsona horiek. Ebazpen horrek, era berean, adieraziko du nor izango den idazkaria eta nor batzordeburua. Balorazio-batzordea osatzen duten pertsona guztientzako ordezkoak ere izendatuko dira, Zuzendaritza horretako teknikariek hautatuko dituzte pertsona horiek. Batzordearen osaera Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpen baten bidez argitaratuko da EHAAn, Batzordea eratu aurretik.»

Ikusirik Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretua, honako hau

Honako hauek izendatzea Balorazio Batzordeko kide. Batzorde horrek 2022ko ekitaldirako laguntza-eskabideak aztertu eta ebaluatuko ditu, eta dagokion ebazpen-proposamena egingo du. Laguntza horien deialdia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko irailaren 28ko Aginduaren bidez egin zen, zeinak nekazaritza-ekoizpeneko berrikuntza teknologikoarekin lotutako inbertsio handietarako laguntzak emateko 2022ko deialdiaren oinarriak onartu baitzituen (Handitu Innova 2022 Programa):

Aurrekoarekin bat etorriz, balorazio-batzordea osatuko dute:

Elisa Torre-Enciso Enciso andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Enpresa Programaren arduraduna.

  1. ª Luisa Fraile Correa andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Ikerketa programen arduraduna.

    Garikoitz Aiesta Etxaniz jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria.

    Asier Arrese Zabala jauna, Hazi Fundazioa.

    Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 10a.

    Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

    RAÚL PÉREZ IRACHETA.