Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 23koa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, zeinaren bidez izendatzen baitira bioekonomiako berrikuntza-proiektuetarako laguntzen balorazio-batzordeko batzordeburua eta bokalak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 239
  • Hurrenkera-zk.: 5409
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/11/23
  • Argitaratze-data: 2022/12/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko abuztuaren 31ko Aginduaren 11. oinarriaren 2. paragrafoan arautzen da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 22.1 artikuluan agindutako ebaluazio-organoa. Agindu horren bidez onartzen dira, 2022rako, bioekonomiako berrikuntza-proiektuetarako laguntzen deialdiaren oinarriak.

Oinarri horren arabera, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren Ikerketa Programen arduraduna izango da ebaluazio-batzordeko burua. Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikari bat eta HAZI fundazioaren ordezkari bat izango dira bokalak, eta lehenengoak idazkari-lanak beteko ditu. Balorazio-batzordea osatzerakoan, ahaleginak egingo dira emakume eta gizonen presentzia orekatua izan dadin, eta trebakuntza, konpetentzia eta prestakuntza egokia izan beharko dute, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak behar bezala jakitea barnean dela. Horiek Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen baten bidez izendatuko dira, eta ebazpen horretan izendatuko da idazkaria.

Aurrekoaren arabera, honako hauek osatuko dute ebaluazio-batzordea:

Batzordeburua:

  1. ª Luisa Fraile Correa andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Ikerketa Programen arduraduna (titularra).

    Elisa Torre-Enciso Enciso andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Enpresa Programaren arduraduna (ordezkoa).

    Bokalak:

    Josune Jayo Garro andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria; idazkaria izango da (titularra).

    Fernando Sáenz de Buruaga Castillo jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria (ordezkoa).

    Iñaki Gerenabarrena Martínez de Lahidalga jauna, HAZI fundazioaren ordezkaria, baso-arloko arduradun gisa (titularra).

    Gorka Altuna jauna, HAZI fundazioaren ordezkaria, baso-arloko teknikari gisa (ordezkoa).

    Honako hauetan ezarritakoaren ondorioetarako, ebazpen honen bidez, organo horren osaera ezartzen da, eta osaera hori argitaratzeko agintzen da: Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluan eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan.

    Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 23a.

    Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,

    BITTOR OROZ IZAGIRRE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.