Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 8koa, Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez baimentzen baita 132 kV-ko (d/c) linea elektrikoa, Mondragon AEra sartzekoa Abadiano AE-Azpeitia AE 2 eta Ormaiztegi AE-Abadiano AE 1 lineetatik, Arrasateko udal-mugartean. Erreferentzia: AT-Y-2022-00057.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 240
  • Hurrenkera-zk.: 5431
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/11/08
  • Argitaratze-data: 2022/12/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. 2022ko apirilaren 26an, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresak (helbidea: San Adrian 48, Bilbao) aldez aurretiko administrazio-baimena, eraikitzeko administrazio-baimena eta onura publikoaren deklarazioa eskatu zituen honako proiektu honetarako: 132 kV-ko (d/c) linea elektrikoa, Abadiano AE-Azpeitia AE 2 eta Ormaiztegi AE-Abadiano AE 1 lineetatik Mondragon AEra sartzekoa, eraberritzeko proiektua, Arrasateko udal-mugartean. Horretarako, eskabidearekin batera, dagokion proiektu teknikoa eta ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda zehatza eta banakatua aurkeztu zituen.

  2. Proiektu hori jendaurrean jarri da hogei egunez, martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan (2020-04-24ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) aurreikusitakoa betez, eta bat etorriz testu bereko azken xedapenetako lehenengoan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53-56 bitarteko artikuluetan (2013ko abenduaren 27ko BOE) ezarritakoarekin.

  3. Horretarako, jendaurrean jartzeko izapidearen barruan, iragarkia argitara eman zen 2022ko irailaren 26ko GAOn eta EHAAn, www.euskadi.eus webgunean, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Energia eta Meategien ataleko Proiektuen Jendaurreko Informazioaren gunean; eta 2022ko irailaren 26ko «El Diario Vasco» eta «Noticias de Gipuzkoa» egunkarietan; iragarkian, enpresa horren ustez desjabetu behar diren ondasun eta eskubideen zerrenda ere argitaratu zen.

  4. Informazioa jendaurrean jartzeko izapidearekin batera, 2022ko irailaren 21ean, zegokion separata bidali zitzaien Arrasateko Udalari, URA Uraren Euskal Agentziari eta Telefonica de España SAri, eta, halaber, eskatu zitzaien eskaeraren alde ala kontra zeuden adierazteko eta, hala behar izanez gero, baldintza teknikoak ezartzeko. Ez da erantzunik jaso.

  5. Informazioa jendaurrean jartzeko epearen barruan ez zen proiektuaren gaineko alegaziorik aurkeztu.

    OINARRI JURIDIKOAK

  1. Gipuzkoako Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritza da espediente hau ebazteko organo eskuduna, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuak (2021-03-05eko EHAA) emandako eskumena erabiliz.

  2. Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 39. artikuluak ezartzen duenez, energia elektrikoa banatzeko instalazioak martxan jartzeko, aldatzeko, eskualdatzeko eta behin betiko ixteko, aldez aurretik administrazioaren baimena beharko da.

  3. Martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuaren bidez, honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimenerako prozedurak arautzen dira: energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, baita Euskal Autonomia Erkidegoan kontsumitzaileak konektatzeko harguneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere.

  4. Espedientea bideratzean, kontuan hartu eta bete dira administrazio-prozedurari buruzko arauetan zein arestian aipatutako legerian aurreikusitako prozedura-baldintzak eta -izapideak.

  5. Proiektuak betetzen ditu aplikagarriak diren segurtasun-araudietan biltzen diren eskakizun teknikoak.

    Aipatutako lege-manuak eta oro har aplikatu beharreko gainerako arauak ikusita, Gipuzkoako Industria Administrazioko lurralde-ordezkariak honako hau:

Lehenengoa. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aldez aurreko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea, honako linea honetarako: 132 kV-ko (d/c) linea elektrikoa, Mondragon AEra sartzekoa Abadiano AE-Azpeitia 2 AE eta Ormaiztegi AE-Abadiano 1 AE lineetatik, Arrasateko udal-mugartean. Hau izango da jarduketaren irismena:

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Bigarrena. Baimentzen diren instalazio elektrikoak onura publikokotzat deklaratzea. Deklarazio horrek, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 56. artikuluan xedatutakoaren indarrez, honako hauek dakartza: ukitutako ondasunak okupatu edo eskubideak eskuratu behar direla, eta okupazioa, gainera, presaz egin behar dela. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluak presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen dituen ondorioak zehazten ditu, 53. artikuluan ezarritako erregistro-ondorioekin.

Ebazpen hau aipatutako 48/2020 Dekretuan ezarritakoarekin eta baldintza orokor hauekin bat eman da:

  1. Onartutako proiektuari jarraikiz egin beharko dira obrak, kasu bakoitzean eskatu eta baimenduko diren aldaketekin.

  2. Zerbitzuan jartzeko epea hiru urtekoa izango da, ebazpen honen egunetik aurrera.

  3. Obrak bukatzen direnean, horren berri emango dio instalazioen titularrak Gipuzkoako Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritzari, hain zuzen ere, behin betiko errekonozimenduaren ondorioetarako eta ustiatzeko eta zerbitzuan jartzeko baimena emateko.

  4. Obrak egiteko beharrezkoak diren udal- eta probintzia-eskumeneko eta bestelako baimenak edo lizentziak errespetatuz ematen da ebazpen hau. Izan ere, eskatzaileak nahitaez lortu beharko ditu baimen horiek guztiak. Halaber, hirugarren posibleek izan ditzaketen eskubideak eragotzi gabe eta jabetza-eskubidea salbu utzita ematen da baimen hau.

    Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; hortaz, beronen aurka egiteko, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan.

    Donostia, 2022ko azaroaren 8a.

    Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

    AGUSTIN AROSTEGI ARTETXE.