Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko martxoaren 14koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez baimena ematen baita 792. ikastarotik 795. ikastarora bitarteko ikasleei produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren oinarrizko mailako eta maila kualifikatuko txartelak emateko eta baliozkotzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 59
  • Hurrenkera-zk.: 1458
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/03/14
  • Argitaratze-data: 2023/03/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Hezkuntza
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehenengoa. Ikastaro hauek antolatu dira:

792 zenbakiko ikastaroa, Derioko Nekazaritza Eskola BHIk emandakoa: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren berriztatze-ikastaroa, maila kualifikatua, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

793 zenbakiko ikastaroa, EHNE Nafarroa sindikatuak Anoetan emandakoa: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

794 zenbakiko ikastaroa, Fraisoro Eskola BHIk emandakoa: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren berriztatze-ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

795 zenbakiko ikastaroa, titulua baliozkotzekoa, maila kualifikatukoa, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena, eta beste autonomia-erkidego batzuetan egindako ikastaroak, oinarrizko mailakoak, produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren ikastaroak, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakartenak.

Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren IV. eranskineko A zatian oinarrizko mailari dagokionez eta B zatian maila kualifikatuari dagokionez jasotzen diren edukia eta ikastorduak kontuan hartuta eman dira lau ikastaro horiek, eta, hurrenez hurren, B eta C motetako txartelak eskuratzeko eskubidea dakarte. Dekretu horren bitartez, hain zuzen, produktu fitosanitarioak modu jasangarrian erabili ahal izateko jardun-esparrua ezartzen da.

Bigarrena. Landare Osasunaren Batzorde Tekniko Koordinatzaileak txartelak ematearen aldeko proposamena egin du.

Ikusi dira, halaber, honako hauek:

Lehenengoa. Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren 18.1.a) artikulua, gaitze-mailei buruzkoa, eta IV. eranskina, prestakuntza-gaiei buruzkoa, eta 20. artikulua, txartelak egin, berritu eta kentzeari buruzkoa.

Bigarrena. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 17.1.b) artikulua, non Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari esleitzen baitzaizkio landare-osasunaren alorreko eginkizunak. Horrenbestez, honako hau

Lehenengoa. Nekazaritzako produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren txartelak emateko agintzea:

  1. Maila kualifikatukoa, 792. ikastaroan, ebazpen honen I. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.

  2. Oinarrizko mailakoa, 793. ikastaroan, ebazpen honen II. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.

  3. Oinarrizko mailakoa, 794. ikastaroan, ebazpen honen III. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.

  4. Maila kualifikatukoa eta oinarrizko mailakoa, 795. ikastaroan, ebazpen honen IV. eranskineko zerrendetan agertzen diren pertsonei.

    Bigarrena. Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango dute, ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 14a.

    Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

    JORGE GARBISU BUESA.

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik