Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2023ko otsailaren 28koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita jendaurrean jarri dela NBBF eta LGNEF funtsen kontura 2022an esleitu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearen bitartez ordaindutako laguntzen informazioa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 48
- Hurrenkera-zk.: 1258
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/02/28
- Argitaratze-data: 2023/03/09
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
Administrazioko dirulaguntzen jardueran nagusi izan behar duen publikotasun-printzipioa betetze aldera, bat etorriz, betiere, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49. artikuluarekin, eta kontuan hartuta 2022. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak onuradun askori ordaindu dizkiela eta banan-banan jakinarazi NBBF eta LGNEF funtsen kontura finantzaturiko dirulaguntzak, ebazpen honen bidez jakinarazten da jendaurrean jarri direla dirulaguntza horien inguruko datuak.
Datuen publikotasuna 1306/2013 eta 908/2014 (EB) Erregelamenduetan ezarritako irizpideen arabera egingo da.
Horiek horrela, honako hau
Jakinaraztea interneteko https://www.euskadi.eus/erakunde-ordaintzaileak-izapidetutako-ordainketak/web01-a2nekabe/eu/ helbidean jendaurrean jarri direla 2022an NBBF eta LGNEF funtsen kontura esleitu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearen bitartez ordaindutako laguntzen onuradunen datuak.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 28a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
JORGE GARBISU BUESA.
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,
JONE MIREN FERNÁNDEZ LANDA.
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,
RAÚL PÉREZ IRACHETA.