Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko otsailaren 3koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitako pertsona onuradunen zerrenda argitaratzen baita. Agindu horren bidez, nekazaritza-sektorean lan egiten duten sasoikako langileentzako ostatu izango diren higiezinak sortzeko, egokitzeko edo ekipatzeko laguntzetarako deialdia egiten da, 2022. ekitaldirako, martxoaren 24ko 45/2020 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 28
  • Hurrenkera-zk.: 676
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/02/03
  • Argitaratze-data: 2023/02/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Industria; Hirigintza eta etxebizita; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko maiatzaren 4ko Aginduaren bidez, nekazaritza-sektorean lan egiten duten sasoikako langileentzako ostatu izango diren higiezinak sortzeko, egokitzeko edo ekipatzeko laguntzetarako deialdia egin zen, 2022. ekitaldirako, martxoaren 24ko 45/2020 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren ebazpen bidez, nekazaritza-sektorean lan egiten duten sasoikako langileentzako ostatu izango diren higiezinak sortzeko, egokitzeko edo ekipatzeko laguntzetarako martxoaren 24ko 45/200 Dekretuak 14.artikuluan xedatutakoa betez, esleitu egin dira eskatutako laguntzak.

Bada, pertsona onuradunei ebazpenak jakinarazi ondoren, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluan, bigarren paragrafoan, 2. apartatuan aurreikusitakoarekin bat etorrita, honako hau

Lehenengoa. Argitara ematea, denek jakin dezaten, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda (ebazpen honen eranskinean jasota dago). Agindu horren bidez, nekazaritza-sektorean lan egiten duten sasoikako langileentzako ostatu izango diren higiezinak sortzeko, egokitzeko edo ekipatzeko laguntzetarako deialdia egiten da, 2022. ekitaldirako, martxoaren 24ko 45/2020 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 3a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

JONE MIREN FERNÁNDEZ LANDA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik