Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko irailaren 8koa, Kulturako sailburuordearena, kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak emateko balorazio-batzordearen batzarkideak izendatzen dituena eta haren osaera argitaratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 196
  • Hurrenkera-zk.: 4996
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/09/08
  • Argitaratze-data: 2021/09/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ikusi da 2021. urtean kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko maiatzaren 18ko Agindua.

Kontuan izan da agindu horren 13. artikuluak aipaturiko dirulaguntzak emateko balorazio-batzorde batek ebazpen-proposamena egingo duela eta batzorde horren kideak izendatzea eta haren osaera argitaratzea Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez emango direla jasotzen duela.

Horiek horrela,

Lehenengoa. Balorazio-batzordearen kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea.

Mahaiburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo anderea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzordekideak: Iara Solano andrea, Elisabeth Perez andrea, Vanessa Fernandez andrea eta Aitor Bengoetxea jauna.

Rafael Elizondo Saiz jaunak (Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikaria) jardungo du idazkari zereginetan.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, jende guztiak izan dezan horren berri.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 8a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.