21. Euskal Hezkuntzaren Lege-proiektua.

Erakundea:
Hezkuntza
Egoera:
Lege-proiektua legebiltzarrari bidalita

Legegintzaldia

XII. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Legearen helburua Euskal Hezkuntza Sistema arautzea da, Euskal Autonomia Erkidegoan kalitate, ekitate eta eraginkortasun printzipioetan oinarritutako hezkuntza sistema bateratua eraikitzen lagunduko duen markoa ezarriz, gizarte-kohesioa eta herritar aktiboak sustatuko dituena, eta ikastetxe publiko zein itunpekoen identitate eta izaera propioa errespetatuko dituena.

Beste helburu batzuk:

Gainera, Euskal Hezkuntza Sistemaren kalitatean aurrera egiten eta sakontzen lagunduko duen legea izan behar du, egungo eta etorkizuneko gizartearen eta testuinguruaren beharrizan pertsonal, sozial, akademiko eta profesionalekin bat eginez, eta aldi berean Europako hezkuntza espazioan txertatuta dagoena.

Gernikako Estatutuan aitortuta ditugun hezkuntza-eskuduntzen garapen propioan mailarik gorenera iristea ahalbidetuko duen legea, Euskal Hezkuntza Sistema indartzea eta egonkortzea erraztuz.

Horrela, Estatutuaren 16. Artikuluak xedatzen duenez, “Konstituzioaren lehen Xedapen Gehigarrian erabakitzen dena aplikatzeko, irakaskuntza Euskal Herriko Komunitate Autonomoaren konpetentziapean dago, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Konstituzioaren 27. artikuluaren eta berori zehaztuko duten Lege Organikoei, haren 149-1-30. artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta guztiori betetzeko eta bermatzeko behar den goi inspekzioari kalterik egiteke”.

Aipaturiko berezitasun hori, adostasun politiko eta sozial zabalez onartu zen otsailaren 19ko 1/1993 Euskal Eskola Publikoari buruzko Legearen azalpenean jasotzen da. Lege honek, Zioen Adierazpenean, Euskadik hezkuntza arloan dituen eskumenen jatorri berezi hori azpimarratzen du. Horri gehitu behar zaio Autonomia Erkidego honek, gainera, hezkuntza sistemak aintzat hartu beharreko ezaugarri kultural propioak dituela eta garatzen lagundu behar dituen bi hizkuntza ofizial ere.

Era berean, gure hezkuntza-sistemaren berezitasunei erantzungo dien lege bat ezartzea da helburua, haren premiei modu egonkor eta iraunkorrean erantzuteko beharrezkoak diren tresnekin. Lege horrek sistema hobetzen lagunduko duten elementu berritzaileak bilduko ditu: Autonomia, eleaniztasuna, prestakuntza, teknologia berriak, sareak, materialak, hezkuntza-antolamendua, etab. Horrez gain, bizialdi osoko etengabeko ikaskuntzarako oinarriak ezarriko ditu, eta Ezagutzaren Gizartearen garapenari modu aktiboan lagunduko dio.

Eraginpeko gizarte-sektoreak:
  • Hezkuntza eragileak (Patronalak, Familiak, Guraso Elkarteak)
  • Hezkuntza  sindikatuak
  • Ikasleak, irakasleak, laguntza zerbitzuak
  • Eragile sozial eta politikoak

Lortutako faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea Amaituta
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko Amaituta
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena Amaituta
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea Amaituta
Aginduzko txostenak eta irizpenak Amaituta
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra Amaituta
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea Amaituta
Legebiltzarrera bidaltze Amaituta