Etorkizuna sortzeko plaza(k)
- Erakundea:
- Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
- Organoa:
- Gobernu Irekiaren Zuzendaritza
- Egoera:
- Proiektua aribidean
Helburuak
Berritzailea da, honako arrazoiengatik
Elkarlaneko ikuspegi parte-hartzailearen aldeko apustua egiten du, tokiko komunitatea modu aktiboan integratzen baitu hiri bat diseinatzeko prozesuan, eta, aldi berean, proiektua inguruneko dinamika eta behar aldakorretara konektatzea eta egokitzea bideratzen baitu.
Atxikitzen zaion plana
EDE Fundazioak Indautxun (Bilbo) duen egoitzaren birgaitze integralari ekingo dio, prozesu hau, bere 50 urteko esperientzia etorkizunera proiektatzeko eta testuinguru berrietara hobeto egokitu ahal izateko aukera bihurtuz. Planteatutako soluzioak inguruko eragileak etorkizuneko eraikin eta proiektu komunitarioaren diseinuan inplikatzearen garrantzia jorratzen du, entzute- eta mapatze-prozesu baten bidez.
Eremua
Kontzeptualizaziorako, Agirre Lehendakaria Centerren eskutik, elkarlaneko berrikuntza-prozesu bat diseinatu zen, eta mapaketa bat egin zen, non inguruneko 175 eragile giltzarri identifikatu ziren, baita antzeko ekimenak ere. Hori oinarri hartuta, entzute aktiboa egin zen, 100 pertsona/eragile baino gehiagori egindako elkarrizketen bidez, beharrak kontrastatzeko eta lehentasunak, kautelak, sinergiak eta bestelako informazio baliotsuak identifikatzeko, proiektu globala taxutu eta doitzeko.
Garatutako metodologiak ikuspegi sistemikoa, irekia eta elkarlanekoa islatzen du, eta, gainera:
- Inguruneko ekosistema orokorraz gain, proiektuak lurraldearekin duen loturaren ahulezia eta indargune erreal eta potentzialak ezagutzen laguntzen du.
- Tokiko eragileen dinamikak sakonago ulertzeko aukera ematen du.
- Prozesuaren urrats guztiak biltzen ditu, entzutetik ekintzaraino.
Parte-hartzaileak eta eragileak
Argi eta garbi, ekimenak aukera eman digu inguruko ia 200 eragile identifikatzeko eta ezagutzeko, izaera desberdinekoak eta interes eta kezka desberdinak dituztenak. Era berean, entzute-mapa bat lortzeko balio izan digu, ezinbestekoa baita proiektua ingurunean hobeto integratzeko eta haren ildo nagusiak hobeto definitzeko behar den ezagutza sortzeko.
Elementu ukiezinei dagokienez, ekimen berriak abian jartzean, ingurunea benetan eta eraginkortasunez txertatzeko esperientzia da, prozesu osoari ikuspegi holistikoa ematen lagunduz.
Aldizkako ebaluazioak
- Ebaluazio data:
- Ebaluazioaren laburpena:
-
Parte-hartzaileak: EDE Fundazioa, Agirre Lehendakaria Center, Kunsthal IED, Imago, IMB Arquitectos, Diego Fullaondo
Lurraldea: Bizkaia
Denboraldia: 2023 - gaur egun
Informazio gehiago: EDE Fundazioa, Una plaza para crear futuro(s)
Plaza Proeiktuaren Dosierra, Informazio osagarria
Kategoriak: Ongizate soziala, Ingurumena, Kultura, Hirigintza
Fasea: Diseinua eta plangintza