EuskoSkills 2025
EuskoSkills 2025: Martxan da Euskadiko Lanbide Heziketako Txapelketa!
Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak EuskoSkills 2025 antolatuko du maiatzaren 13tik 15era bitartean Ficoban.
EuskoSkills Euskadiko Lanbide Heziketako txapelketa da, eta bere helburu nagusia Lanbide Heziketako ikasleen gaitasunak eta talentua nabarmentzea da. Parte-hartzaileek euren ezagutzak, trebetasun teknikoak eta lan-ingurune errealetan moldatzeko gaitasuna erakutsiko dituzte, euren espezialitateetan bikaintasuna sustatzen duten erronkei aurre eginez.
EuskoSkillsek Lanbide Heziketa sustatzea eta ikasleak bikaintasunerantz motibatzea du helburu. Txapelketa honetako irabazleekin Lanbide Heziketako Euskadiko selekzioa osatuko da, eta selekzio honek gure erkidegoa ordezkatuko du SpainSkills txapelketan bertan beste autonomia-erkidegoetako onenekin lehiatuz.
EuskoSkillsek Lanbide Heziketaren kalitatea eta berrikuntza nabarmentzn ditu, enpresen eta hezkuntza-komunitatearen arteko lankidetza sustatzeaz gain. EuskoSkillsek gazteak lan-merkatuan arrakasta izateko eta euren sektoreetako liderrak bihurtzeko prestatzen laguntzen du.
Orrialde honen behealdean, 2023ko EuskoSkills txapelketa nolakoa izan zan laburbiltzen duen liburuxka (PDF, 1 MB) eta bideoa kontsulta ditzakezu. Baliabide hauek txapelketaren bilakaeraren eta iazko edizioan parte hartu zutenek bizitako esperientziaren ikuspegi zehatza ematen dute. Euskoskill2023 bilakaerako dokumentazioa.
Jarraian, EuskoSkills 2025erako proposatutako kategoriak:
04-Mekatronika |
05-CAD Diseinu Mekanikoa |
07-CNC Fresaketa |
10-Soldadura |
13-Karrozeria Konpontzea |
15-Iturgintza eta Berokuntza |
16-Electronika |
17-Web Garapena |
18-Instalazio Elektrikoak |
19-Industria Kontola |
24-Ebanisteria |
25-Zurgintza |
28-Lorezaintza |
29-Ile-Apainketa |
30-Estetika |
31-Modaren Teknologia |
33-Automobilaren teknologia |
34-Sukaldaritza |
35-Jatetxe eta Taberna Zerbitzua |
36-Automobilaren Pintura |
37-Paisaiaren Lorategintza |
38-Hozte eta Aire Girotze Sistemak |
39-IKT Sareko Sistemen Administrazioa |
41-Arreta Soziosanitarioa |
44-Erakusleiho-Apainketa eta Ikusizko Merkaturatzea |
47-Okintza |
50-3D - Jokoen eta Animazioen Diseinua |
53-Cloud Computing |
Ibilgailu Astunen Teknologia |
Eskaera-inprimakia bete behar da. Bete ondoren, posta elektroniko bat jasoko duzu izena eman duzula baieztatzeko.
Azken aldaketako data: