Eusko Jaurlaritza

Gaitutako funtzionarioak - Ohiko galderak

Beste zerbitzuen artean, tramiteak zure izenean egin ditzakeen funtzionarioa da.

Honako baldintza hauek betetzen duen pertsonak:

  1. Pertsona fisiko gisa jardutea.
    Pertsona fisiko gisa jarduten ari zara zure izenean edo beste pertsona batentzat tramiteren bat egiten duzunean.
    Pertsona juridiko gisa jarduten ari zara enpresa edo erakunde baten izenean tramiteren bat egiten duzunean.
  2. Tramiteak elektronikoki egitera behartuta ez egotea.
    Pertsona fisiko batzuek tramiteak Internet bidez egin behar dituzte, beren lanbidea dela-eta (notarioek, abokatuek, arkitektoek …) edo arau batek behartzen dituelako.
  3. Elektronikoki identifikatzeko edo sinatzeko bitartekorik ez izatea.
    BakQ (leiho berri batean irekitzen da), NAN elektronikoa eta herritarren egiaztapena dira pertsona fisikoek tramite elektronikoak egiteko erabil ditzaketen baliabideetako batzuk.

Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoetan (EGLB) aurkituko dituzu.

Erregistrorako eta herritarren arretarako bulegoak dira.
Gaur egun, Eusko Jaurlaritzaren EGLBak bat datoz Zuzenean-eko hiru bulegoekin.
EGLBetako langileek Eusko Jaurlaritzako sailek kudeatutako tramiteak egiten lagunduko dizute, behar duzun gaiari buruzko informazioa emango dizute, aurkezten dituzun agiriak erregistratuko dituzte eta bitarteko elektronikoak (BakQ (leiho berri batean irekitzen da), esaterako) erabiltzen lagunduko dizute

Aurretiko hitzordua eskatu behar duzu, aurrez aurreko beste edozein tramiterako bezala.
Erregistro-gaietan laguntzeko bulegora joaten zarenean:

  1. identifikatu zaitez,
  2. esan zer tramite egin nahi duzun eta
  3. baimena sinatu gaitutako funtzionarioak tramitea zure izenean egin dezan.

Garrantzitsua da behar duzun dokumentazio guztia eramatea. Horregatik, EGLBra joan aurretik, dokumentu horiek zeintzuk diren galdetzea gomendatzen dizugu.

Ez da ziurtagirien kopiarik egiten. Iraungita oraindik iritsi ez den bat galduz gero (3 hilabete, iraungipena eman zenetik), beste bat eskatu beharko da.