Gaitutako funtzionarioak
Gaitutako funtzionarioek erregistro gaietan laguntzeko bulegoetan lan egiten dute.
Gaitutako funtzionarioen helburua da interesdunak bitarteko elektronikoak erabiltzen laguntzea. Horretarako, interesduna ez da elektronikoki izapidetzera behartuta egon behar.
Berariazko baimena
Gainera, pertsona fisiko horrek ez badu identifikatzeko edo sinatzeko bitarteko elektronikorik, berariazko baimena eman diezaioke gaitutako funtzionarioari izapidea bere izenean egin dezan.
Berariazko baimenaren eredua (PDF, 378 KB)
Erregistro gaietan laguntzatzeko bulegoak (EGLB)
Hauek dira Eusko Jaurlaritzako sailek kudeatzen dituzten zerbitzu eta prozeduretarako EGLBak:
- Vitoria-Gasteizko Zuzenean bulegoa
- Donostiako Zuzenean bulegoa
- Bilboko Zuzenean bulegoa
Araudia
- AGINDUA, 2022ko apirilaren 13koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko Gaitutako Funtzionarioen Erregistroarena
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena
Ohiko galderak
Informazio gehiago nahi izanez gero, koltsulta itzazu gaitutako funztionarioen inguruko ohiko galderak