Hizkuntza laguntzaileak. Ohiko galderak

Hizkuntza Laguntzaileak, gehienetan, beren karreran gaztelania aukeratu duten unibertsitate-ikasleak dira, eta urtebete eman behar dute herrialde gaztelaniadun batean ikasketak bukatu aurretik edo etorkizunean irakasleak izateko behar duten prestakuntza osatzeko. Oro har, deialdi ixtean honako herrialde hauetako unibertsitate-titulazioa edo gutxienez bigarren mailako unibertsitate-ikasleak lortu dituzten pertsonak dira:

Alemania, Australia, Austria, Belgika, Bulgaria (ingelesa), Kanada (frantsesa edo ingelesa), Txina, Danimarka (ingelesa), Estatu Batuak, Filipinak (ingelesa), Finlandia (ingelesa), Frantzia, Hungaria (ingelesa), Irlanda, India (ingelesa), Italia, Luxemburgo (ingelesa), Malta, Maroko (frantsesa), Norvegia (ingelesa), Zeelanda Berria, Herbehereak (ingelesa), Ozeaniako herrialdeak (Fiyi, Salomon Uharteak, Tonga eta Vanuatu), Polonia (ingelesa), Portugal, Erresuma Batua, Txekiako Errepublika (ingelesa), Singapur (ingelesa), Suedia (ingelesa), Suitza (alemana edo frantsesa ) y Tunisia (frantsesa).

Hautagaien baldintzak bere jatorri-herriaren arabera aldatzen dira.

Hizkuntza Laguntzaileek bere jarduerak hasiko dituzte urriaren 1ean eta maiatzaren 31n bukatuko dituzte.

 

Astean 14 ordu. Astean 14 elkarrizketa-klase emango ditu haren ama hizkuntzan eta ezin izango zaio gramatikako klaseak eman edo ikasleen ebaluazioan parte hartzeko inolaz ere eskatu. Baliteke ikastetxea konpartitu behar izatea, hau da, bi lekutan egon behar izatea Hizkuntza Laguntzaile moduan. Kasu hauetan orduak adostu egingo dira ikastetxeen artean, beti ere gehienezko 14 orduak kontuan hartuta.

800 eurokoa da ikasturtean Hizkuntza Laguntzaileentzat finkatu den hileroko ordainketa.

Atzerriko Hizkuntza Laguntzaileak bi taldetan edo kupotan banatzen dira, programa honetan bere parte-hartzeak finantzatzen duen organismoaren arabera:

  • Ministeritzako Kupoa (MEFPD kupoa): diru laguntza zuzenean Ministeritzatik jasotzen dute talde honetakoek
  • Komunitateko Kupoa (EAE Kupoa): diru laguntza zuzenean Erkidegoko Komunitatetik jasotzen dute (Euskal Herria)

Kupoaren arabera, izendapena Ministeritzatik edota Hezkuntza Sailetik bideratuko da.

Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirolak Ministerioaren Kupoaren Laguntzaileren kasuan, ordainketa hilero egingo da, banku-transferentziaren bidez. Transferentzia hori jasotzeko ezinbestekoa da Ministerioaren gidan agertzen diren instrukzioak jarraitzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hizkuntza Laguntzaileei hilero egingo zaizkie ordainketak, banku-transferentziaren bidez, sail honen aurrekontuen kontura finantzatuta (EAEko kupoa). Ordainketak hilabetea amaitutakoan egingo dira.

Transferentzia hori jasotzeko ezinbestekoa da Euskal Herriko arduradunek bidaltzen dituzten instruzioak jarraitzea. Baliteke lehen ordainketan hasierako izapide korapilatsuen ondorioz atzerapenak gertatzea. Lehen ordainketa gehiegi ez atzeratzeko, datu zuzenak dagokion ikasturteko urriaren 15a baino lehen bidaltzea gomendatzen da.

Komenigarria da hilabete hauetan sor daitezkeen ustekabeko gastuetarako aurreikuspena izatea, batez ere lehen hilabeteko gastuetarako.

Gogoratu banku datuak zuzen bidali behar direla: banku kontua AIZ (NIE) zenbakiarekin zabaldu behar da.

Hizkuntza Laguntzaileek ez dute Errenta-Zergaren adierazpena aurkeztearen beharrik (PFEZ) programa honetan parte hartzean jasotzen duten hileroko laguntzagatik. Diru kopuru horretan, EZ da inolako kenketarik egingo.

Hizkuntza Laguntzaile guztiek izango dute gure herrialdean dauden aldian osasun-laguntza edukitzeko eskubidea.

Osasun-laguntza ez da berdina Europar Batasuneko herritarrentzat eta Europar Batasunekoak ez diren herrialdeetatik datozenentzat (Europako erkidegoz kanpokoak).

  • Europako Osasun Txartela eskura duten laguntzaileei emandako osasun-laguntza (Europako erkidegoko herritarrak)

    Europar Batasuneko herritarrek Europako Osasun Txartelarekin etorri beharko dute; jatorrizko herrialdean eskatuko dute txartela. Europako Osasun Txartela indarrean duten pertsonak, destinoa duten herrian erroldatu beharko dira. Dokumentu horiekin bizilekuaren arabera dagokien osasun-zentrora joango dira eta medikua esleituko zaie. Horrela, eskura izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-laguntza publikoa (Osakidetza)

  • Beren herrialdeetan Europako Osasun Txartela eskuratzerik EZ daukaten laguntzaileei aseguru-etxe batek emandako osasun-laguntza:

    Europar Batasunetik kanpokoek eta Europar Batasuneko herrialdeetakoak izan arren Europako Osasun Txartela eskura ez daukatenek, aseguru-etxe batekin kontratatutako bidaiko osasun-laguntzarako poliza bat izango dute, mintzapraktikako laguntzaile gisa dauden denbora-tarte osorako (urriaren 1etik maiatzaren 31ra arte).

    Aseguru-etxeak emandako jarraibideak jarraitu beharko dituzte laguntzaileek. Dagozkien egiaztagiriak eta harremanetarako telefonoak ere emango zaizkie.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko mintzapraktikako laguntzaile guztiek, Europako erkidegokoek zein erkidegoz kanpokoek, istripuen eta erantzukizun zibileko poliza izango dute, dagokien ikastetxean jarduten duten ordutegiaren barruan babestuko dituena. Bidaiko laguntza-aseguru honen poliza ikasturte hasieran igorriko zaie dagozkien mintzapraktikako laguntzaileei.

Bai, Hizkuntza Laguntzaileak ikastetxeko irakaslegoaren opor eta jai-egun berbera ditu.

Bai, ahal da, baina jatorrizko Herrialde bakoitzeko baldintzak kontsultatu behar dira.