Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

  1. Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzaren egitekoa izango da jardun arlo hauek zuzendu eta koordinatzea:
    1. Ingurumen-politika planifikatzea.
    2. Ingurumenari eragiten dioten jarduerak antolatu eta ebaluatzea.
    3. Ingurumenari eragiten dioten jarduerak zaindu, ikuskatu eta kontrolatzea.
    4. Klima-aldaketa eta ekonomia zirkularra.
    5. Atmosfera eta lurzorua babestea.
    6. Uren politika.
    7. Ur aprobetxamenduak, kanalak eta ureztatzeak.
    8. Ingurumenari buruzko informazioa, parte hartzea eta prestakuntza.
    9. Natura ingurunearen ondarea babestea eta kontserbatzea.
    10. Ingurumen ebaluazioa.
    11. Garapen jasangarria bermatu eta sustatzea.
    12. Ingurumeneko erantzukizuna eta diziplina.
    13. Ekoberrikuntza sustatzea.
  2. Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzaren egitekoak dira bai 6. artikuluan adierazitakoak, bai hauek:
    1. Ingurumen politika antolatu, programatu eta koordinatzea.
    2. Ingurumenaren eta uren arloko arauen lanketa sustatzea.
    3. Ingurumenaren prebentzioa, babesa eta leheneratzea lortzeko tresnak diseinatu eta garatzea.
    4. Klima aldaketari egokitu eta horren aurka borroka egiteko politikak formulatzea.
    5. Ingurumenari eragiten dioten jarduerak antolatzea, jarduerok izan ditzaketen eragin kutsagarrien kontrol bateratua eginez.
    6. Bere eskumen eremuko baimenak eta ebazpenak ematea, ingurumeneko legerian daudenak, baldin eta beste organoren bati esleitu ez bazaizkio, betiere.
    7. Ingurumen-arloko elkargune-foroetan parte hartzea.
    8. Ingurumen-arloko informazioa eta beraren eskurapena sustatzea.
    9. Ingurumen-arloan sentsibilizazio- eta kontzientziatze-jarduerak sustatzea.
    10. Administrazioaren sailek sustatutako ingurumen-jasangarritasuneko jarduerak bultzatu eta koordinatzea.
  3. IHOBE SA Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa eta Uraren Euskal Agentzia / Agencia Vasca del Agua sailari atxikitzearen ondoriozko eskumenak baliatuko ditu Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak.
  4. Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzaren mende daude hierarkian Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritza eta Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza.

6. artikulua.- Saileko sailburuordeak.

Saileko sailburuordeei dagokie, zuzenean eta hierarkian sailburuaren menpe, eskudantzia hauek erabiltzea:

  1. Kasuan kasuko jardun-arloari dagozkion kudeaketa politikak zehaztea, helburu estrategikoak garatzea eta gizartean izandako eragina neurtzea.
  2. Sailburuordetzaren jarduerak antolatu eta zuzentzea, bai eta zuzendaritzenak eta sailburuordetzaren mendeko gainerako organo eta unitate administratiboenak ere, horretarako behar diren
    jarraibideak emanez.
  3. Sailburuordetzari dagokion jardun-eremuan, jardun-politikak prestatzea eta sailburuari horiek proposatzea eta laguntza teknikoa ematea.
  4. Harremanak izatea Europar Batasuneko, Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta foru aldundietako organoekin, bai eta tokiko entitate eskudunekin ere, bere jardun arloko gaiei dagokienez.
  5. Europako eta nazioarteko antolakunde publiko nahiz pribatuekiko harremanak eta lankidetza sustatzea.
  6. Sailburuordetzaren zuzendaritza eta administrazio-unitateen antolaketa operatiboa proposatzea, betiere ezarritako antolaketa rizpideen esparruan; eta jarraibideak eta zerbitzu-aginduak ematea, egoki jardun dezaten.
  7. Plan, programa eta jarduera garrantzitsuak sustatzea. Plan horien prestaketa lana eta jarraipen txostenak koordinatzea, dagozkien jardun eremuetan.
  8. Hainbat Sailburuordetzek proiektu edo prozedura batean batera jardun behar dutenean, Sailburuordetza bakoitzak gainerakoekiko dituen jarduketak koordinatuko ditu, Jaurlaritzaren jarduketa politiko eta administratiboaren koherentzia zaintze aldera, hargatik eragotzi gabe Jaurlaritzak koordinazio-ekintza orokorra betetzea.
  9. Dagokion eskumen-arloan, azterlanak eta txostenak egitea eta horiek analizatzea, eta xedapen orokorren proiektuak proposatzea, ezarritako jardun politikari jarraituz.
  10. Sailburuordetzaren mendeko zuzendariek emandako ebazpenen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.
  11. Enpresa, entitate eta korporazioekiko akordioak edo hitzarmenak izenpetzea, kasuan kasuko eskumena beste organo bati esleitu ez bazaio.
  12. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan dagokien jardun arloan esleitutako dirulaguntza izendunak ematea.
  13. Oso astun gisa tipifikatutako arau-hausteei buruzko zehapen-espedienteak hasi eta ebaztea, baldin eta arloko legeek ez badiote esleitzen eskumen hori beste organo bati.
  14. Jardun-arloaren barneko espedienteen ondoriozko gastua baimentzea, baimen hori beste organo baten eskumena ez bada.
  15. Sailburuordetzaren arlo eta egitekoekin lotutako ondare-erantzukizuneko prozedurak ebaztea.
  16. Beren eskumeneko arloetan, eurak izango dira sailaren eta gainerako sailen arteko harremanetarako organoa. Eurak izango dira, halaber, gai material horren inguruan eratutako sailen arteko koordinazio-organoekiko harremanetarako organoa.
  17. Sailburuordetzak osatzen dituzten zuzendaritzek emandako egintza deuseztagarrien kaltegarritasuna deklaratzeko espedienteak ireki eta ebaztea.
  18. Sailburuordetzak osatzen dituzten zuzendaritzek emandako administrazio egintza deusez eta deuseztagarriak ofizioz berrikusteko espedienteak ireki eta ebaztea.
  19. Bere gain hartzea, bere Sailburuordetzan eta bere eskumeneko esparruetan, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko erantzukizuna, bat etorriz Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako
    otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta, hala egokituz gero, Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko 8/2015 Legean ezarritakoarekin.
  20. Arloko hizkuntza-normalizazioaren ardura bere gain hartzea eta bere eskumeneko eremuetan euskararen erabilera sustatzea, zerbitzu  eta lan hizkuntza izan dadin, bat etorriz Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoarekin.
  21. Ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, orokorrean, Jaurlaritzako sailburuordeei dagozkienak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Aitor Aldasoro Iturbe
(2023/07/21 - 2024/06/26) Ingurumen eta Jasangarritasuneko sailburuordea
Amaya Barredo Martin
(2021/03/06 - 2023/07/04) Ingurumen eta Jasangarritasuneko sailburuordea